Martxoaren 17tik 29ra bitartean izan da gure bi herriotan “ahoz aho belaunez belaun” izeneko kanpaina, euskararen jarraipena sustatzeko sentiberatze-kanpaina ibiltaria. Eusko Jaurlaritzako kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailordetza eta Hezkuntza Saila izan dira kanpainaren antolatzaileak eta momentura arte, Euskal Herriko 40 herritaraino iritsi da. Kanpaina hau zela eta bi erakusketa izan dira, bata Urretxuko Labeaga eskolatan eta bestea, Zumarragako Itarte Etxean. Erakusketaren aurkezpenean Eneko Oregi Hezkuntza sailburuordea izan zen. Orotara, bi herriko 8 eta 16 urte bitarteko eskolarteko haur guztiek ikusi dute erakusketa. Kanpainari amaiera emateko, bi herrietako haur eta gaztetxoentzat karaokea izan zen martxoaren 27an. Une honetan gainera Urretxu eta Zumarragan, guraso erdaldunei zuzenduriko transmisio kanpaina bat dago martxan. Hiru guraso taldek hartzen dute parte ikastaro honetan euskararen alorrean lehen urratsak emanez.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide