Gazte Txokora, 8 eta 13 urte bitarteko edozeinhaur hurbildu daiteke. Astearte, asteazken eta ostiraletan,arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean dago zabalik eta bertan,ludoteka, jolas lekua eta liburutegia daude. Ikasketetan laguntzekohezitzaile bat ere egoten da. Honez gain, hamabostean behin tailerrakantolatzen dituzte, hiru hilabetean behin, gurasoekin ekintzabereziren bat egiten dute eta opor garaian, herriko beste gazteekinbatera, hainbat ekintza ireki antolatzen dituzte.
Topalekuan berriz, 14 eta 18 urte bitartekogazteak biltzen dira. Astelehen eta asteburuan ezik, gainontzekoegunetan egon ohi da zabalik arratsaldeko 7etatik 9etara.Liburutegia, bideo gela eta jolasteko espazioa dago Topalekuaneta hemen ere, ikasketetan laguntzeko hezitzaile bat dago. Elkartehonetan, bertako gazteen iritzia kontuan hartzen da ekintzakantolatzerako orduan. Bertako taldeen proposamenak kontuan hartuz,hiru hilabetean behin tailerrak egiten dituzte. Segura, Zarautz etaAltsasura ere joanak dira asteburuetarako eta bestalde, bi hilabeteanbehin, beste herrietako gazte eta hezitzaileekin topaketak burutzendituzte.
Udara kalean
Uztailerako hainbat ekintza prestatu dituzte “UdaraKalean” kanpainaren barnean bilduz. Uztailaren 6an hasi etahilabete bukaera arte 13 eta 18 urte bitarteko gazteek ederki askogozatu ahal izango dute. Aste bakoitzari izen bat eman diote.Lehenengo astea kirol astea izango da, bigarrena kultur astea,hirugarrena, natura eta ingurugiro astea eta laugarren astean Debakokanpinera joango dira hondartzaz gozatzera. Proba gehienak musu trukdira baina batzuetan, parte hartzeko dirua jarri beharra dago.