Omenaldi goxoa (039. alea)
Ikasturte amaiera ospatzearekin batera, Urretxu-Zumarragako ikastolak, omenaldi hunkigarria eskaini zien 25 urte irakasle lanean aritu diren lankideei. Maria Jesus Zaldua, Puri Urrate, Juani Zabaleta, Gaspar Insausti, Itziar Zaldua, Maribi Osinalde (argazkian), Josune Alberdi, Mertxe Zabalo eta Arantxa Aztiria izan ziren merezimendu osoz omenduak. Azken honek, Garaialde Lizeoan jaso zuen saria ikasleen txalo artean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide