Udaleku irekiak zabaldu dira (039. alea)
6 eta 11 urte bitarteko 143 haur eta 14 begirale dabiltza aurtengo udaleku irekietan. Euskara lantzea, opor garaian aisialdia modu egokian betetzea eta partaideen arteko harremana sendotzea dira udaleku honen helburuak. Uztailaren 6tik 24ra bitartean izango dira udaleku hauek. Garaialde Lizeoan biltzen dira eta bertan, hainbat ekintza burutzen dituzte. Beatriz Igoa koordinatzaileak esandakoaren arabera, herri kirolak, oka jokoa eta antzerkia egiteaz gain, hainbat irteera egiteko asmoa ere badute: Mendira, igerilekuetara eta beharbada, Mirandaolara ere bai. Guk bisitatu genituen egunean, San Fermin izanik, zapi gorria lepoan zutela zebiltzan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide