Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Antioko XV. Musikaldia (040. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1998/09/23
Otamotz

Urte hauetan guztietan oso jende ezaguna hurbildu daAntiora: Joaquín Atxukarro pianojolea, Ainhoa Arteta,Donostiako Orfeoia, Moskuko bertutetsuak eta Berlingo kordaboskotea… Urtetik urtera  garrantzitsuagoa den musikaldia dugueta Donostiako Hamabostaldiaren jarraipen txikia dela esan daiteke.

Izan ere Donostiakoa jende asko oporretan kanpoan dagoenegunetan ospatzen da. Antioko musikaldiak iraileko larunbat guztietaneskaintza bikaina du eta doan gainera.

Aurtengo musikaldiari hasiera Nicanor Zabaleta kameraorkestrak eman zion eta joan den astean Il Giordino Armonicoitaliarrak aritu ziren. Bere ekitaldiak arrakastatsuak izan zirenentzule aldetik zein musika aldetik. Nicanor Zabaleta GanbaraOrkestra Euskadiko musikari gazteez osatua dago. Europako musikaikastetxe ospetsuenetan arituak dira eta aurtengo DonostiakoHamabostaldian ere egon dira. Euren errepertorioan erromantizismokokorda orkestrarako lanak dituzte batez ere, baita mende honetakoakzein euskal musikagileenak ere. 1997. urteaz geroztik ChristophGedschold  zuzendari alemaniar gaztea dute lankide.Hilaren 12anaritu zen Il Giordano  Armoniko taldea Milanen sortu zen1985ean. Areto musikan espezializatuak dira, aintzinako tresnakjotzen dituzte eta batez ere VII eta VIII errepertorio italiarralantzen dute. Musika munduan izen handia duten Europako hiriezberdinetan eskeini dituzte kontzertuak eta egun Vivaldiren zenbaitlan obra ari dira grabatzen.

Asteburu honetan María José Moreno soprano granadarra izango da Antion. Besteak beste Rodrigo, Guridi,Verdi eta Pucciniren lanak abestuko ditu. Oso momentu onean dago etahonen adierazle nagusia datorren urtean Donostiako Hamabostaldianarituko dela da.

Santa Zeziliako koralak itxiko du aurtengo musikaldiahilaren 26an. 1928an sortu zen funtzio erlijiosoak zabaltzeko asmoz,baina, laster bere abesti bilduma folklore arlora zabaldu zuen,Euskal Herriko jaialdietan parte hartuz. Nazioarteko ekitaldi ugarieskaini ditu eta baita zenbait lehiaketa irabazi ere. Iaz, hain zuzenere, Antioko abesbatza lehiaketan garaile suertatu zen. Hau dela eta,beste sari batzuen artean, aurtengo musikaldian parte hartzeko aukeraeskaini zaio.

Beraien ekitaldian euskarazko zenbait kanta ereeskainiko dizkigute.

Zaletasuna duen edonork ez du aitzakiarik, sarreradoan da eta kontzertuak arratsaldeko zazpiak eta erdietan hastendira. Ordu erdi lehenago autobusa ateratzen da Zumarragakoparrokiatik. 

Lander Zurdo Antioko Hamabostaldiaren antolatzailea

Lander Zurdo Zumarragako Musika Bandarenzuzendaria eta Antioko Musikaldiaren udal arduraduna da. Urtehauetan guztietan zehar, antolakuntza lanean murgilduta egon da etabertatik pasa diren musikari ezberdinekin harremanak  izan ditu.Musikaldiaren gorabeherak primeran ezagutzen ditu beraz.

Ze azpimarratuko zenuke aurtengo Musikaldian?

Nik uste musikari oso onak datozela aurten Antiora.Nikanor Zabaleta Ganbara Orkestrako gazteak, adibidez, DonostiakoHamabostaldian izan ditugu aurten. Il Giordino Armonikoko italiarrakinguru honetan ekitaldiak  eskaintzen ari dira eta Lizarra zeinGasteizen ere izango dira. María José Moreno sopranoaAinhoa Arteta Antion egon zenean bezain momentu  onean dagoelaesango nuke. Hau da, orain ari da lortzen benetako nazioarteko mailaeta heldutasun profesionala.

Zer nolako garapena izan du Musikaldiak?

Nik uste entzule aldetik oso sendotua dagoela, etaEuskal Herriko txoko ezberdinetatik ere jendea hurbiltzen da. Gainerabertako jendea gero eta heziagoa dagoela esango nuke. Lehenengourteetan jendea sartu irtenean aritzen zen musikariak lanean ariziren bitartean. Isiltasun egokia ez badago  musika ez da beharadina nabarmenduko.

Ba al dago urte hauetan guztietan oroitzapenberezirik utzi dizun musikaririk?

Nik uste dut maila honetan denek dutela zerbait bereziaeta guztiez gogoratzen dut detaile bereziren bat. Joaquin Atxukarrooso gizon adeitsua zen. Askotan pentsatzen dugu musikari hauek berenburuak besteona baino hobetzat dituztela, baina gero jende osojatorra dela konturatzen gara.

Zer iruditu ohi zaie Antioko baseliza?

Musikari gehienek, Europa ekialde edo erdialdetikdatozenak batez ere, baseliza batean jo behar dutela jakin eta askozere leku txikiagoa espero dute.

Hona iritsi eta Antio ikusten dutenean oso leku ederrairuditzen zaie. Akustika ere oso ona iruditzen zaie. Hau nire ustezegur eta harriaren arteko konbinaketari esker da, txoko guztietatikprimeran entzuten da musika. Urte hauetan guztietan egin direnaldaketak, musikal ikuspegitik, onerako izan dira.

Ba al dago Musikaldira etortzea lortzea berezikikosta zaizuen musikariren bat?

Beno, zenbait musikaldik lan errazagoa dute, DonostiakoHamabostaldiarekin batera ospatzen  baitira. Hori dela eta,Donostiara etortzen direnak ez dute batere arazorik hurrengo eguneaninguruko herri batera hurbiltzeko: Zumaiara, Debara…

Zumarragara datorren jendea, ordea, bertara dator. Horidela eta, zailtasun gehiago ditugu zenbaitetan musikariak ekartzeko.

Nor gustatuko litzaizuke ekartzea?

Eskatzen hasiz gero, Israelgo Orkestra Zubin Mehta burudutela ekartzea atsegin litzaidake. Noski, guk dugun aurrekontuak ezdu halakoetarako ematen, baina, ahal dugun onena ekartzen saiatukogara aurrerantzean ere.

Ez al dizue inork arazorik sortu kapritxoren batekin?

Ez, arazo oso larririk ez, ondo moldatzen diradagoenera. Batzuek, adibidez, ezaugarri bereziak dituen aulki batnahi izaten dute eta guk lortu beharra izaten dugu.

Besteren batek jotzen hasi baino lehen “yakuzzi” bat atsegin zuela esan zigun, eta noski, Antio “baselizenkatedrala” izango da, baina, halakorik ez dugu oraindik.

Irakurleei mezuren bat bidali nahi zenieke?

Bai, beldurrik gabe hurbildu daitezela Musikaldira.Jende askok dio musika mota hau ez duela ulertzen. Nik musikasentitzeko dela esaten diet, ez da ulertze kontua. Garrantzizkoenaarreta jartzea da, hau eginez gero musika geure barnean sartu etaberarekin gozatuko dugu. Noski, zenbat eta gehiago jakin, orduan etagehiago estimatuko dugu. Baina gozatzeko arreta jartzea besterik ezda behar, ondoren norberaren izaeraren araberako sentipenaksortaraziko dizkigu.

 



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT