Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Jose Luis Padronek bere lehen liburua aurkeztu du (042. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1998/11/23
Otamotz
Kultur saltsaren perrexila dugu Jose Luis; baina nor da benetan Jose Luis Padron?
Oso zaila da jakitea. Guztiok bizitza oso baten emaitza gara. Gauza asko gara aldi berean: Azkenean, gizon bat mundu honetan. Mundu hau ikuspegi kritiko batetik begiratzen duena eta urteen poderioz gero eta kontraesan gehiagorekin aurkitzen dena. Hartu dudan aukera literaturaren bidetik joatea da. Ez da kapritxo bat, munduarekiko jarrera bat baizik.
Nola sartu zinen bide horretan?
Oso gaztetan ohartu nintzen hau zela nire bidea. Ikasten ari zarenean badakizu zein dituzun gogokoen  ikasgaiak eta nire gustukoena literatura zen. Artisten bizimoduak, pentsaera, jarrerak, konpromezuak…Hunkitu egiten ninduten. Nik ere esatekoak nituela konturatu eta poemak idazten hasi nintzen  Poesian aurkitu nuena Beste inon ez nuela topatzen konturatu nintzen. Lasaitasun handia eta nire burua hobeto ezagutzeko  eta ulertzeko aukera ematen dit.  Idazteko beharra dut eta idaztean neure buruarekin eta ondorioz bizitzarekin eta gizartearekin  gustura sentitzen naiz. Ez dut pentsatu nahi idazteko aukera galduko banu zer egingo nukeen, nik uste dut gaixotu egingo nintzatekeela. 
Zein ikasketa burutu zenituen grina hau bideratzeko?
Euskal filologia egiten hasi nintzen, baina ez nuen amaitu. Nik idazten ikasi nahi nuen eta ez dago horretan lagunduko dizun ikasketarik. Tristea izan zen, Unibertsitatean sartu eta laugarren ikasturtera arte literaturarik ez nuela emango jakin nuen.  Artista eta idazle mundua jorratzeko beste bide bat hartu behar zela erabaki nuen. Herrian bertan hitzaldi eta errezitaldiak antolatuz, literatura unibertsitatean baino hurbilago nuela ikusi nuen. Beste idazle batzuen lanak irakurri eta bertako idazleekin harremanetan jarriz jantzi dut neure burua. Pako Aristi, Patxi Ezkiaga, Peio Zabaleta, Harkaitz Kano…eta batez ere Felix Maraña izan da gehien lagundu eta erakutsi didana. Oraindik ere neure burua hezten ari naiz eta hauek dira nire unibertsitateko partaideak.
Noiz hasi zinen prestatzen kaleratu berri duzun liburua?
Duela urte eta erdi inguru. Beti ere beldurraren inguruan mugitzen naiz. Sariak irabazten nituen, gauzak publikatzen ziren…baina ez nintzen urrutiago joaten. Pako Aristi beti zirikatzen aritzen zen, baina nik ez nuen erabakia hartzen.  Azkenean Foru Aldundiak sormen literariorako beka bat eman zidan eta aitzakia horrekin poemario luze bat idazten hasi nintzen. Prestatu ondoren Pakok argitaletxeetara eraman eta bertako arduradunak aurkeztuko zizkidala esan zidan. Nik baietza eman nion, oso gustuko ditudan bakardade eta lasaitasuna utzi eta nire lana kaleratzea erabaki dut. Ibilbidea Ereinen hasi eta bukatu dugu. Baiezkoa eman ziguten bai poema bildumari bai haiek ilustratzeko proposamenari ere. Hitza bihurtu naiz eta liburuaren bitartez harreman bat sortuko da idazle eta irakurlearen artean. Biziki hunkitzeko bertutea duten pertsonekin harreman estu bat bilatzen dut. 
Zein da marrazkien esan nahia eta helburua?
Poema bakoitzak bere marrazkia darama. Kontxik ideiak margotu egin ditu, batzuetan poemaren interpretazio bat eginez eta besteetan bertsio berri bat eginez. Ez da ohikoa margolaria eta idazleak liburu batean bat egitea baina nik uste dut bi espresio modu elkartzen direla eta egokia dela hau. Emaitza ederra da eta arrazoiak bistakoak dira: Bizitza elkarrekin konpartitzea erabaki genuen unetik, elkarrekin lan egitea maitasunaren ondorioa izan da. 
Zein gai jorratzen ditu liburuak?
Bizitzaren bi alderdi nabarmenak biltzen ditu: Tragikotasuna eta bizitzearen zoragarria. Bi kontraesan hauen artean aurkitu ditudan tirabirak jorratzen ditut bizitza goraipatzeko. Ezezko forma asko agertzen da neure burua munduaren parean, bizitza honetan baieztatzeko. Egungo gizartearen kritika dago, gizakiaren egungo nondik norakoa salatuz, baina gizon berri bat baieztatuz. Azken finean liburuan bizitzarekiko maitasuna nagusi da. Alegia, bizitza bizi egin behar da  gehiegizko erreflexioetan nahastu gabe. 
Oraingo hau ere poesia lana da, zergatik ez prosa?
Erosoen sentiarazten nauen sorkuntza lana da. Askatasun handiagoa ematen dit edozein gai edozein eratara lantzeko. Indarra, samurtasuna…askatasun handiagoz adierazteko aukera ematen dit. Lehenbizi ondo idazten jakin nahi nuke, nahi dudana hitzetan esaten jakitea. Hau bizitza osoko lana izango da eta momentuz ez dut prosa egiteko behar berezirik. Ipuinak egin izan ditut neure burua horretarako gai ikusi dudanean, baina orduan ere ez nintzen oso gustura gelditu emaitzarekin.  
Literatura eta arteak badute merezi duten estimazioa, zure ustez?
Nik uste ezetz. Izan ere, egun, merkatuak agintzen du, eta poesia ez da sekula honekin ondo konpondu. Baina niri honek ez nau kezkatzen, axola nauena egiten den poesia kalitatezkoa izatea da, poesiak duen ospea ez galtzea. Hartu dugun bidea gizartearen ikuspegitik porrotaren bidea da, baina norberak dituen ametsengan sinestu beharra dago. Gizarteak inposatu nahi dituen baldintzetara makurtu nahi ez duen pertsonak txori erratuak bilakatzen dira. Hauek dira nire liburuaren protagonistak, izenburuan adierazten den bezala. 
Zer nolako jarrera dute instituzioek txori erratu hauekin?
Instituzioek ez dute kultura errentagarria ikusten: ez ekonomikoki, ezta bestela ere. Kulturak gauzak aldatzeko jarrera batera eraman gaitzake eta botereari ez zaio komeni. HITS-FITS taldeak 96an kulturaren zenbait esparru betetzeko proposamena aurkeztu zuen eta udalek ez ziguten kasurik egin. 96ko idatzia gure testamentua izan zen eta instituzioekin batera lana egiteko aukera galdu zen. Oraindik ere jende asko dago lanerako prest eta azpiegiturak dirulaguntzak eta udalen interesak beharrezkoak dira.
Azken lan hau euskaraz idatzi duzu, baina gazteleraz ere idatzi izan duzu.
Bi hizkuntzak ere nireak bezala sentitzen ditut, baina benetako erraztasuna lortzeko bidean egongo naiz beti. Askorentzat euskal herrian gazteleraz idaztea pekatua da, baina nik ez dut halakorik proposatzen. Hizkuntza batean zein bestean inolako aurriritzirik gabe idazten dut. Bestalde, euskal literatura egoera onean dagoela uste dut, gero eta gehiago gara euskaraz dakigunak eta euskaraz irakurri zein idazteko prestatuak gaudenak. Euskara zein euskal literaturari etorkizun handia ikusten diot. Hizkuntza maite duenak beti erabili, irakatsi, eta ondorengo belaunaldiei utziko die. Euskara gure bizitza da eta ez erabiltzea gure bizimoduari uko egitea da. Etxean jaso ditudan bi hizkuntzak euskara eta galegoa direnez etorkizunean galegoz ere idatzi nahiko nuke, asko maite dudan beste kultura bat da.

HITZEZ HITZ
Oteiza.
Eredu bat. Kultur iraultzaile baten irudia datorkit burura. Bakardadean egin du lan urte askotan. 
Guggenheim.
Ekintza kultural moduan ez naiz joan eta ezta joango ere. Euskal kulturak gauza asko galdu ditu bere erruz. Gure Guggenheima Arantzazun dugu. 
Atxaga.
Idazle bikaina eta hizlari bikainagoa. Euskara modernitatean lekutu eta munduko beste hizkuntzen parean jarri duen idazlea. 
Pako Aristi
Bereziki maite dugun pertsona eta asko lagundu diguna. Eguneroko bizitzaren kronika hondoen islatzen duen pertsona. Euskal errealismo magikoaren aitzindaria. 
Hits-fits.
Urretxu-Zumarragako kultur hondamendiari erantzuna emateko ausardia izan zuen talde bat.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

Ainhoa Barbarin urretxuarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 23 urteren ondoren

2025/06/20
Urretxu
3

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta realzale urretxuarra omenduko du ostiralean

2025/06/18
Urretxu eta Zumarraga
4

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
5

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
6

Santa Barbarako eserleku erraldoiak haurren kalitate kontrola pasa du

2025/06/20
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT