Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Txikiteroa, desagertzear dagoen espeziea? (046. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1999/04/23
Otamotz

Zumardi elkartekoak egunero ateratzen dira elkartetik arratsaldeko zazpiak inguruan zenbait txikito hartzeko. Guk Luis, Marino, “Tinin”, Pedro, “Pakito” eta Javierrekin hitz egin genuen.  Astegunetan bospasei lagun elkartzen dira eta beraiek “la corta” deitzen dioten ibilbidea burutzen dute: Bidezar, Piedad eta Eliz-Kaleko tabernetan ibiltzen dira. Asteburuetan, berriz, ibilbide luzeagoa burutzen dute eta Legazpi kalera jaisten ere “ausartzen” dira. Marino jubilatuta dago eta bazkaldu baino lehen ere bere erronda-txoa egiten du, baina Urretxuko tabernetan aritzen da elkartetik kanpoko beste lagun batzuekin. Txikiteoaren helburua “jendearekin elkartu eta pixka bat hitz egitea da, laneko gorabeherez pixka bat ahazteko. Gure hizketaldiko gai nagusiak pilota eta futbola dira. Emakumeez ez dugu hitz egiten, baina aurrean jarriz gero elkarri adarra jotzen aritzen gara”.

Marinok izan ezik, beste guztiek ardo berezia hartzen dute, baina halere, ez dira salneurriaren igoeraz kexu “hemen igoera ez da beste zenbait tokitan bezain handia izan eta beraz, oraindik ez gaitu gehiegi kezkatzen”. Txikiteoa hasi baino lehen pintxoren bat jateko ohitura ere badute “etxetik presaka atera eta batere jan ez badugu, lehenengo tabernan pintxoren bat jaten dugu txikiteorako sabela prest edukitzeko”.

Garai bateko txikiteoa ezberdina omen zen: “lehen koadrila bakoitza bere tabernan elkartzen zen eta partidatxoa jokatu ondoren poteatzera ateratzen ginen. Gero elkarteen sorrerarekin koadrila ezberdinak elkartu ginen. Lehen txikiteoan abesteko ohitura handia genuen. Dena den txikiteoa ez da hain gauza zaharra gure ustez, duela 40 urte ez zegoen egunero ardoak hartzeko ohiturarik”.

Txikiteoa galdu egingo dela ziur daude “gu izango gara azkenak. Medikuak egun guztian beldurra sartzen aritzen dira eta egungo gazteek ez dute ardoa hartzeko ohiturarik. Gazteek asko edaten dutela esaten da, baina gure ustez gure garaian gehiago edaten genuen”.

Etxe-Azpi elkarteko lagunekin elkartean bertan egon ginen. Euren burua ez dute txikitero peto-petotzat hartzen, baina sarritan joaten dira txikito batzuk hartzera lanetik irten ondoren. Hala ere, koadrila osoa asteburuetan soilik elkartzen omen da.  Ibilbidea arratsaldeko 7:30ean hasten dute Kalebarrenen eta ondoren Urretxuko Avenida inguruko tabernetara joaten dira. Euren ustez “txikiteoa gauza ona da lana egin ondoren lasaitzeko eta lagunekin egon ahal izateko.” Orohar denetatik hitz egiten omen dute txikiteoan, baina 5. txikitora arte ez dela elkarrizketa gairik ateratzen esan zuten txantxetan. Normalean ardo arrunta edaten omen dute eta norbaiti berezia eskatzea otutzen bazaio errieta egiten omen diote. Ardo arrunta edaten dutenez, txikitoaren igoerak ez die kalte handirik egin, “denominación de origen Barrendiola ez da asko igo, erreserbak dira asko igo direnak”.

Arrazoi honengatik eta beste batzuengatik txikiteoa desagertu egingo dela uste dute. Lehen jende gehiago ibiltzen omen zen txikiteoan eta ostirala bitartean jende gutxiago ibiltzen omen da. “Orain jendea ostiraletan elkartzen da. Bestela ere txikiteoa desagertu egingo da. Gero eta jende gehiago elkarteetan biltzen da eta botila batzuk zabaldu eta bertan edaten dute. Guk, hala ere, ez dugu halako ohiturarik”. Ohitura honen zaleak ez direla argi ikusi genuen, beraiekin elkartean egon ginenean partidatxoa jokatzen ari ziren bitartean ez baitzegoen edalontzirik mahai gainean.

Jose Mari, Miguel, Joxe eta Benito Gibelurdin elkarteko lagunak dira. Egun sei lagun inguruk zapatu eta igandez bakarrik txikiteatzen dute goiz eta arratsaldez Urretxuko aldapa inguruko tabernetan. Duela urte batzuk egunero dozena bat txikito hartzen omen zituzten eta Kalebarrenera jeitsi ere bai, baina adina dela eta ez omen dute jada lehengo sasoirik. Txikiteatzeko ere sasoian egotea beharrezkoa omen da. Orain elkartean bildu, partidatxoa jokatu eta mokaduren bat jaten dute bultza egiteko ardo pixka batekin.

Txikiteoa lagunekin elkartu eta herriko gaien berri izateko egiten omen dute, “denetatik hitz egiten dugu, baina batez ere herrian gertatzen diren gauzetaz jarduten gara”. Ardo arrunta edaten dute, eta euren esanetan “lehenengo ardoa ez da gustura edaten, baina ohitura ardoa edatea da eta betidanik hala egin dugu. Ez dugu behin ere pentsatu beste ezer edatea, nahiz eta lagunekin egoteko balioko lukeen. Beste ezer edan baino, hobe gutxiago edatea”.

Ardoaren prezioaren igoera gehiegizkoa izan dela diote, “baina benetako txikiteroek, haserretu arren, ez diote ardoa edateari utziko. Txikiteoa desagertu egingo da, baina gazteek ohitura jarraitzen ez dutelako. Egun bospasei koadrila inguru bakarrik ikusten dira herrian egunero txikiteatzen. Guk asteburuetan behintzat jarraituko dugu”.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT