Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Oskorri eta Urretxuko herria Iparragirreren abestiak kantatzen (048. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1999/06/23
Otamotz

            Urretxuko Udalak, herriko seme duen Jose Mari Iparragirreren pertsona eta hark egindako lana ezagutarazi eta goraipatu nahian, azken urte hauetan hainbat proiektu burutu ditu eta beste batzuei laguntza eman die. Kizkitza Ugarteburu herritarrak iaz  urte erdiko ikerketa burutu zuen eta bertan bere biografia eta bibliografia bildu zituen, Iparragirreri buruz dauden eskutitz, argazki eta beste zertifikatuekin batera. Lan hau Urretxuar kantariaren omenezko museoa eta beste zenbait egitasmo bultzatzeko erabili nahi da. Bestalde, udalak Iparragirreri buruzko liburua argitaratzeko laguntza eskaini dio Gontzal Mendibili. Liburuak 2 tomo ditu eta ekainaren 22an aurkeztuko da Urretxuko udaletxean.      

            Euskaldunon Egunkariak, Iparragirreren inguruko lan horren garrantziaz jabetuz, artikulu bat argitaratu zuen. Natxo de Felipek, Oskorri taldeko abeslariak, artikulua irakurri eta bertako udalarekin harremanetan jarri zen. Herritarrek Iparragirreren kantuak abestuz eta beraiek musika joz, Urretxun kontzertua egiteko proposamena luzatu zion udalari.            

            Oskorrik, euskal abeslari desberdinen kantu zahar edo tradizionalak kaleko jendearen eskuetara hurbildu eta hauen ahotsaz eta beraien musikaz lagundurik, kontzertuak eskaini eta grabatu izan ditu orain arte. Oraingo honetan, berriz, Jose Mari Iparragirreren kantu eta olerkiekin kutsu bereko kontzertua Urretxun eskaintzea du asmoa. Guztira 23 kantu abestuko dira eta hauetatik 6 musika ezagunik gabeko Iparragirreren bertso-sailak dira. Oskorri 6 kantu hauei musika jartzeaz arduratu da: “Jaungoikoa eta arbola”, “Ez bedi galdu euskara”, “Mendi maiteak”, “Nafarroa alkarkidari”, “Bilbao eta fueroak” eta “Mozkorraren kanta”. 23 kantu hauek inoiz ezagutu ez den Iparragirreren errepertoriorik seguru eta zabalena osatzen dute.   

            Kantu hauek estiloaren arabera sailkatu dira eta formazio ezberdinetarako banatu dira. Horrela batzuk Urretxuko bandarekin jotzeko konpondu dira, beste batzuk orkestrarekin, txistulariekin, dultzaineroekin, trikitilariekin…Urretxuko musikalari guztiek parte hartzea bilatu da eta herriko abesbatzari ere leku berezia gorde zaio. Hilaren 26ko ekitaldia primerakoa izan dadin maiatzaren 30ean Oskorrirekin entsaiua izan zuten denek Pagoeta Antzokian.      

            Kontzertuan kantatu behar duten herritarrek abestu beharreko abestiak ezagutu eta ikas ditzaten; bi herriotako ikastetxeetan, Kultur Etxean, liburutegietan eta kultur elkarte ezberdinetan abestu beharreko kantak biltzen dituen liburuxka banatu da.       

            Baina ekainaren 26ko kontzertua ez da kontzertu arrunta eta aurrera ateratzeko egindako ikerketa lanak Iparragirreren bertso eta kantuei buruzko hainbat eztabaida behingoz argitu ditu. Horretarako Iparragirreri buruz argitaratu den guztia ondo aztertu da: garai hartako aldizkari garrantzitsuenak arakatu dira (Euska Erria, Revista Euskara…), orduko kantutegi nagusienak ondo miatu dira (Santestebanenak, Manterolarenak…), Euskaltzaindiako Bibliotekan arakatu da eta bizirik dauden Iparragirreren obraren ikertzailerik nagusienei galdetu zaie. Hona hemen ikerketa lan honek eman dituen hainbat emaitza:

  • ”Ezkongaietan” eta “Beltzarana” kantu ezagunak ez dira, uste zen bezala Iparragirrerenak.
  • ”Ume eder bat” kantuaren testua Iparragirrerena bada ere, musika Santesteban maisuarena da, orain arte uste zenaren kontra.
  • Euskal Herri osoan ezagutzen ez diren Iparragirreren hiru kanta topatu dira: “Xardina berriak”, “Mairuren bandera” (Antzuolan soilik kantatzen dena) eta “Aloña Mendi (Oñatin soilik kantatua).
  • Azken kantu honen bitartez frogatzen da, bertsolarien artean hain ospetsua den “Iparragirreren boza” izenez ezagutzen den doinua Iparragirrerena dela eta ez, askok esaten zuten moduan, Xenpelarrena.
  • ”Glu, glu, glu, glu” eta “Errukari” kantu famatuen lehenbiziko bertsoak Iparragirrerenak badira ere, gehienak Jose Artola bertsolari donostiarrarenak dira.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT