Ze ezaugarri ditu bigarren disko honek?
Folk-rock estiloa lantzen dugu eta horretarako betiko abestienbertsioak eta guk moldatutako Euskal Herriko kanta herrikoiak nahastuditugu. Instrumentu asko nahastu ditugu, musika taldeek ohikoakdituztenak, (gitarra, baxua, bateria… )eta Euskal Herrikofolklorekoak, (soinua, panderoa, alboka, gaita…) hau da beharbada berezitasunik aipagarriena. Gainera talde gasteiztarra izanik,Arabako folkloreko abestiak ere jaso ditugu, Biasteriko jota batbertsionatu egin dugu.
Desberdintasun handia al dago lehenengo diskoarekinalderatuz?
Lehenengo diskoan ez geunden orain gauden bezala prestatuta. Taldeaasko jantzi da hiru urte luze hauetan emandako zuzeneko kontzertueiesker. Disko hau grabatzeko ordu askoz egin dugu lana estudioanbertan. Bost hilabetez jardun gara Sonora estudiotan astean bi, hirueta zenbaitetan bost egunetan entsaituz. Hau guztia etekineanantzematen da, nahasketa honetatik lortzen den emaitza da Kontrairo.Disko honetan kolaborazio ugari izan ditugu, taldekide ohiak,Gasteizko udal folklore eskolako gaiteroak eta bereziki Niko Etxartenkolaborazioa eskertu nahi genuke. Euskal Herriko beste muturretiketorri izanagatik. ere soinua jotzen du.. Sonora taldeko MartinGuridi teknikariak ere lan handia egin du.
12 abestiz dago osatua diskoa, zuek sortutakoak aldira?
Abesti guztien hitzak euskaraz dira, baina denak ez dira guksortutakoak eta ezta euskal abestiak ere. Irlandako bi abestibertsionatu ditugu, Mirotz rock taldeko abesti bat ere moldatu dugu,Kepa Junkerak jotzen duen kanta tradizional bat edota Biasteriko jotabat ere bai. Gainontzeko sei abestiak gureak edo guk moldatutakoakdira.
Ze asmo duzue hemendik aurrera?
Diskoa dagoeneko salgai dago. IZ diskoetxean kaleratu dugu, gureasmoa entzuleak goza dezala da. Kontzertuetan buru belarri ibiltzeada gure asmoa, plazetan jotzea eta musika eskaintzeaz gain, gurealaitasuna ere helarazi nahi dugu. Araban dagoeneko kontzertu dezenteditugu hitzartuak eta Gipuzkoan ere joko dugu.
Araba Euskaraz 99ko kantuaren abeslarietako bat ereizan zara.
Jon Maia eta Igor Elortza bertsolariak dira “Uztaz uzta, alez ale”abestiaren egileak, eta kantua askoren artean abesten dugu, Betegarritaldeko abeslariak, Oihane Perea, Asier Iriondo eta EñautAgirre bertsolariek, Assa ikastolako haurrek eta nik neuk. Gusturajardun dut lan horretan, talde giroan.