Bestetik, modu honetako plangintzak egiteko lan tresna osoerabilgarriak kaleratu dira. Horrez gain, merkataritzan laneandihardutenak kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko bidean euskararengarrantziaz ohartzen hasi dira. Martxan dauden MerkataritzaEuskalduntzeko Planen gehiengoaren lan esparrua herriko merkataritzaosoa da. Zintzo-Mintzoren kasuan berriz, esparrua herrikojatetxeetara mugatu da, esperientziaren emaitzen arabera eremuazabaltzen joateko asmoz.Plana diseinatu ondoren zazpi jatetxeetanaurkeztu zen: Santa Barbaran, Etxaburun, Iburretan, Ezkiotarran,Kabian, Etxe Azpin eta Kortan. Harrera oso ona izan zuen denenaldetik eta Zintzo-Mintzorekin elkarlanean hasteko prest agertuziren.
Hurrengo pausua jatetxe bakoitzak dituen beharren azterketa egiteaizan zen. Azterketa honek jatetxeek behar oso desberdinak zituztelaerakutsi zuen. Hori dela eta, errotulazioa eta barne erabilpenerakodokumentazioa hautatu ziren lanean hasteko. Hau da, kartakeuskaratzea, fakturak elebietan lortzea…etab.
Plana hasi besterik ez da egin, baina alferrikakoa izango dajatetxeak euskalduntzea euskal bezerorik ezean, beraz, hona hemenherritar guztien partehartzearen zai dagoen ekimen bat.