Irailak 18, larunbata
Egun osoan zehar, herriarteko “24 orduko irratsaioa” Santa Barbaran, “LUZ” irratizale taldeak antolatuta.
9:00: Avenida berrian, Abelgorrien lehiaketari hasiera emango zaio.
10:30: Haurrentzako eskalada Gernikako Arbola enparantzan.
11:00: Urretxuko erraldoi eta buruhandiak (“Aldiri Kultur Elkartea konpartsa”) Pagoetatik irtengo dira Iparragirre plazaraino etortzeko.
12:30: Ganadu lehiaketaren sari banaketa. Jarraian, Agirre eta Mañukorta bertsolarien saioa.
13:30: Herriarteko folklore jaialdian parte hartuko duten taldeei ongi etorria udaletxean.
Haurrentzako bazkarian parte hartuko duten haurren elkartzea Iparragirre plazan eta trikitilari eta erraldoi eta buruhandiekin kalejira lizeoko plazaraino.
14:00: Haurrentzako bazkaria musika ikastetxeko trikitilariek girotuta.
15:30: Santa Barbarako bidean, Odriozolaren plazatxoan, plater tiraldia arratsaldeko 8ak bitartean. Izen-ematea, arratsaldeko 7ak arte. Entrenamenduak, goizeko 10etatik 1ak arte.
15:30: Haurrentzako dantzaldia Goloka taldearekin Lizeoko plazan.
18:00: Kaleetan zehar Herriarteko XII. Folklore Jaialdian parte hartuko duten taldeen desfilea.
18:00: Ederrena pilotalekuan, Gastronomi lehiaketa. Jangaia: txahal masaila.
19:00: Herriarteko XII. Folklore Jaialdia Gernikako Arbola plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Aldiri kiroldegian.
21:00: Gastronomi lehiaketako irabazleak ezagutuko dira eta ondoren prestatutakoa afalduko dute. Afalondoa Aldapa txarangak girotuko du.
23:00: Iparragirre plazan, txistulariek antolatutako Txistularien Kontzertu Nagusia. (Eguraldi txarra eginez gero Aldiri kiroldegian).
Goizeko 3ak eta erdi arte Aldapa txarangak herriko kaleak girotuko ditu.
0:30: Gernikako Arbola plazan Almen taldearen saioa.
5:00: Txokolatada txosnetan.
7:10: Zezenak, Urola geltoki zaharraren plazatxoan.
Irailak 19, igandea
10:00: Txistulari, trikitilari eta dultzainero taldearen kalejira.
11:30: “Argazki kontzentrazioa”. Izen-ematea eta informazioa, Urretxuko Kultur Etxean irailaren 15a baino lehen.
11:00: Lizeoko enparantzan herri ezberdinetako erraldoiak bilduko dira eta pasakailean Iparragirre plazaraino joango dira.
11:30etik aurrera Iparragirre plazan: sagardo eta txistor dastaketa, musikariek giroa alaituta. Gainera, Irungo Kemen taldeak “Zuberoako Maskarada” antzeztuko du.
12:00: Meza nagusia Martin Deunaren Eliza Nagusian.
17:30: Karrozen ibilaldiaren irteera. Aurten 9 koadrila arituko dira lanean.
18:30: Gernikako Arbola Plazan, Urretxuko txalapartarien eta Zuhaitzaren soinua elkartearen saioa.
19:15: Ibilaldiko karrozak Gernikako Arbola Plazan sartzen hasiko dira.
23:00: Gernikako Arbola Plazan, dantzaldia Imuntzo eta Belokiren eskutik.
23:30: Euskararen aldeko kandela piztea Gernikako Arbola Plazan. Anima zaitez eta eraman ezazu zure kandelatxoa.
0:00: “Bedaioko ingurutxoa” dantza herrikoia Iparragirre plazan.
Irailak 20, astelehena
10:00: Avenidan, herri bazkarirako mahai eta aulkien muntaketa.
12:00: Koadrilentzako zezenak Urolako zezen-plazatxoan.
12:00: Haurrentzako jolasak Iparragirre plazan.
14:30: Herri bazkaria Avenidan.
16:00: Haurrentzako jolasak Iparragirre plazan.
18:00: Gernikako Arbola plazan herri kirol jaialdia.
18:30: Haurrentzako jaialdia “Hankagorri“ taldearen eskutik.
21:00: Kantu-afaria Avenidan.
23:00: Gernikako Arbola Plazan, dantzaldia Gaubela taldearen eskutik.