Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Ezkiotar bat Goenkalen (051. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1999/10/23
Otamotz

           Nolatan erabaki zenuen castingera aurkeztea?

Arte dramatikoa ikasten dutenek casting hauenberri errazago izaten dute, beraiengana zuzentzen baitira berriemanez. Nire lagun batzuk casting honetara aurkeztea pentsatu zuteneta oporretan nengoenez, ni ere goiza pasatzera joan nintzen. Lagunakeraman nituen eta bertan nengoela nik ere froga egitea erabaki nuen.Handik bi egunetara edo papera eman zidatela esanez deitu zidaten. 

           Zer eskatu zizuten frogetan?

Bi edo hiru sekuentzia ikasi behar genituen orduerdian eta arduradunek aukeratzen zuten beste bikote batekin bateraantzeztu behar genuen. Hau egin ondoren norberari buruzko galderakegin zizkiguten. Gidoiak bi edo hiru hilabetetako aurrerapenezidatziak zituztenez, oso argi zituzten antzeztu beharrekopertsonaiaren ezaugarriak eta zer nolako pertsona bilatzen zuten.Nireaz gain beste bost pertsonaia ere sartu dituzte eta hauek nolakoak izan behar zuten ere finkatua zuten, nire ustez aurkeztuginenon itxurari ere garrantzia eman zioten.  

           Lagun asko aurkeztu al zineten?

Esan zidatenez uztailean aritu dira casting-akegiten. Gu hirugarren astean joan ginen eta casting-aren epea amaituondoren eman zidaten erantzuna. Esan didatenez froga oso lasai eginnuelako eta espontaneo aritu nintzelako hautatu ninduten. Egia esania pentsatu gabe eta batere presiorik gabe joan nintzen eta gidoianjartzen zuen ia ezer ez nuen esan.  

           Zer ezaugarri ditu zure pertsonaiak?

Gidoiak aurretik prestatuak daude. Lehenengoegunetan ez naiz gehiegi azaldu, pertsonaiaren aurkezpena egitekosoilik. Ondorengo asteetan jada pertsonaiari gauzak gertatzen hasikozaizkio, baina ez dakit ziur zer. Pertsonaia errebelde samarra da etabeste ikastetxe batetatik Arraldekora doa, musika talde batetakobaxua da eta Sobia tabernako Mikel gure taldeko managerra da. Musikajotzen azaldu beharko naizela suposatzen dut, baina musika jotzen ezdakidanez play-backa izan beharko da. Ez nuke esango pertsonaiarekinidentifikaturik sentitzen naizenik, baina paperean natural jokatzendut eta ez ditut nire ahotsa eta espresioak aldatzen. 

           Astean zenbat egunetan grabatzen duzu?

Astean asko jota hiru egunetan joaten naiz etahilean zortzi egun. Pertsonaiak arrakasta badu, egun gehiagotan joanbeharko dut lanera eta bestela ikusi egin behar. Hasieran pixka batarraroa egin zitzaidan, ez bainaiz sekula antzezlanetan aritu etagainera ez bainuen espero ni hartzea. Baina jendea oso jatorra da etaoso harreman ona dugu denon artean. Aktore batzuekin besteekin bainoharreman estuagoa dut, grabaketa egunetan gehiagotan aritzen baikaraelkarrekin. Batez ere gazteekin dut harremana. 

           Nolakoa izaten da grabaketa egun bat?

Astean behin Oriora joaten gara kanpokosekuentziak grabatzera eta gainontzekoak Miramonen grabatzen ditugu. Etxera aste osorako gidoiak eramaten ditugu ikas ditzagun. Grabaketaegunean gela batean entsaiu bat egiten dugu eta bertan zerbaitezberdin egin edo esan behar dugun esaten digute. Egunean 30sekuentzi grabatu behar direnez, oso azkar lan egiten da eta ez dagoakatsak egin eta errepikatzeko ia aukerarik. Gehien zaintzen denahizkuntza da eta akats txikiak barkatzen dira. Egun berean atalezberdinetako sekuentziak grabatzen ditugu. Nik uste nuen denakontrolatuagoa egongo zela, baina bakoitzari berez ateratzenzaionari, inprobisazioari, lekua uzten zaio. 

           Esan al dizute noiz arte arituko zaren lanean?

Aldez aurretik pertsonaiak ez du telesailetikdesagertzeko unerik. Ikusleei galderak egiten dizkiete eta hauekgustukoen dituzten pertsonaiak aukeratzen dituzte. Erantzunen araberapertsonaia ezberdinei protagonismoa eman edo kentzen zaie. Honetazgain, telesailaren arduradunek eguneroko lanean ere kontuan hartzendute ondo edo gaizki lana egiten dugun.  

           Etorkizunean antzezpen lanean jarraitzea gustatuko al litzaizuke?

Oraingoz ez dakit. Ez dakit lana ondo egiten dudan edoez, lehenengo ondo moldatzen naizen ikusi nahi dut. Jarraitzea eskaintzen badidate hartu egingo dut, aukera ona baita; baina, ez dutmundu honetan jarraitzeko asmo tinkorik.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Martxoan Bertsoako finala bertan behera geratu da

2023/03/24
Urretxu eta Zumarraga
2

Antonio Molina sindikalista eta Urretxuko zinegotzi ohia hil da

2023/03/27
Urretxu
3

Iker Gutierrezek irabazi du UZ Traileko argazki lehiaketa

2023/03/24
Urretxu,Zumarraga
4

Aspaceko erabiltzaile eta langileek Imanol Garro omendu dute

2023/03/24
Urretxu
5

Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrak Espainiako Kopa irabazi du

2023/03/27
Urretxu
6

Ilias Abouallal futbolari zumarragarrak Marokoko selekzioarekin jokatuko du

2023/03/29
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT