Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Esna hadi txistulariekin! (052. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1999/11/23
Otamotz

           Urtean zehar ekitaldi ugari dituzten arren, oraingo honetan igandegoizero egiten duten kalejiraz aritu gara. Izan ere, herritar askokohitura hau Euskal Herrian zeharo zabaldua dagoela uste dezakeenarren, herri gutxitan dugu igandero txistuaren soinu alaiez esnatzekoaukera.

           Igande goizeroko txistularien kalejira ohiko bihurtu da jadadenontzat. Ez dago imajinatzerik txistu doinuak blaituko ez dueniganderik. Honek jaiero sortuko ditu sentipen gozo nahiz gaziakohetik esnatu berrientzat.

           Txistularion kalejira, “goiz-deia”, “pasakallea” edo“goiz-ereserkia” ere deitua, astero egiten den ekitaldia denez,badirudi herri orotan ematen dela. Baina ozen esan behar da ez delahorrela. izan ere, herri gutxitan izaten dira igandero-iganderotxistularien kalejirak eta are gutxiago gure herriotan bezain taldejendetsuak.

           Zumarragako kalejirak badu noski bere historia eta hogeigarrenhamarkadaren hasierara lekutu beharra dugu begirada pasakallearenhastapenei so egiteko. 

20. HAMARKADAN HASI

Garai hartan izan genituen ohiturari hasiera eman ziotenPascual Okariz, “Tximista“ eta Sanpedro eta udalarekin igandegoizero kalejira egiteko konprometitu ziren. Ondoren, lekukoa hainbatsaiakera eta gero “Antzinako Ama” Txistulari Taldeak hartu zueneta gaur arte hor gabiltza buru-belarri. Aipatzekoa bederen, EstebanBarrena bezalako gizonen meritua, taldearen hastapenetik igandegoizeroko deiari ez baitio huts egiten hain kuttuna duen txistuajotzeko.

           Gaur egun Zumarragako txistularion kalejira jendetsua eta gaztejendez beterik ageri zaigu eta kalejiraren etorkizun oparoarenseinale da. 

GAUPASAZALEAK ENTZULE

Aipatu beharrean gaude, pasakallea gizarte ohiturenlekuko ere bihurtu dela, izan ere, lehen herria esnatzea bazen xedea(orain ere bada) gaur ohera joateko abisua da askorentzat.Parrandazale eta gaupasero amorratuek martzianoak bailiren nolabegiratzen diguten ikusi besterik ez dago. Hala ere -ez ditzagungauzak nahas- horrek ez du esan nahi larunbatetan txintxo-txintxo etaumil-umil  hamarretarako ohera joaten garenik hurrengo goizeantxistua jotzeko. Zenbat aldiz -eta zenbat gehiago- joan ote gara biedo hiru ordu soilik ohean emanak. Txistuarekiko grina eta konpromezuamaigabeak besterik ez du azaltzen tamaina horretako balentria.

           Askotan gainera udala eta herritar askoren aldetik ez daerrekonozitzen igande goizero joateak zer suposatzen duen,sakrifizioa, entsaioak eta beti konpromezua. tamaina horretakoesfortzua ez du herri honetako musika talde batek ere egiten eta ongilegoke denek onartuko balute.

           Bestetik, goizeroko parrandazaleekin topatzeaz gainera, beti duguIruña-Donostia egiten duen Pesa autobusa bidelagun, mendiradoazen txomingeroak, txistularien amak balkoietan euren seme-alabeiso eta txistua lokaletik hartu ahal izateko giltzak uzten dizkigutenmunizipal jatorrak. Hala ere, sekula ez zaigu pasatu Legazpikotxistulariei behin gertatutakoa, izan ere, igande batean kalejiran zihoazela Ertzaintzaren bi kotxe-patruila atzean jarri etaertzain inozente eta ezjakinek honako abisua eman zuten basera:“jóvenes sospechosos con instrumentos autóctonosinvaden la calzada”. Deigarria zinez.

           Kalejira igande goizetako arima grisen gozagarri da, lurraren arnasaeta herria bizirik eta kantatzen badakiela azaltzen duen taupadasamur eta bizia. Goizeroko txorien kantu inozentearekin bateragau-txorien etxeratzea edertzen laguntzen duen artisau logaleenbalada. Eta hurrengo igande goizean jarraituko dugu musika-notakelkarrekin leun josiz herriaren belarriak laztantzen.

 

Mikel Guridi

Gorka Quevedo

Josu Aztiria

Antziñako Ama Txistulari taldekokideak.

 

Urretxuko txistulari taldea

            Urretxuko txistulari taldeak ere igande goizero kalejira eskaintzendie herritarrei eta berri zabalagoa izateko Jose Mari Lasarenganajo dugu. Berak ere, Zumarragakoek bezala, asteroko kalejira oso herrigutxitan egiten dela esan digu. Gure bi herriotaz gain Donostia,Tolosa eta Oñatin ere ateratzen omen dira, baina herri hauetan6 lagun inguru soilik aritzen dira eta udalak ordaindu egiten die.

           Legazpin ere ohiturak oraindik bizirik omen dirau, baina uda garaiansoilik aritzen dira. Urretxuarrak, aldiz, abuztuan eta garizumagaraian izan ezik urte osoan zehar aritzen dira. Udalarekin 60hamarkadan sinatu zuten kontratuan, Garizuman musika jotzeadebekatzen zuen ohitura errespetatzen zuen klausula sartu zuten etaegun oraindik errespetatu egiten dute. “Egun ohitura hauerrespetatzeak ez dakit zentzu handirik duen, baina guri atsedentxiki bat hartzeko oso ondo datorkigu” dio Jose Mari Lasak.

           Iganderoko kalejira hau da urretxuar txistularien iharduera nagusia.Hala ere, sanjoanetan, santazeziliatan eta herriko gainontzekojaietan ere herriko kaleak alaitzen dituzte.

 

ARRATSETAN

Gerra aurretik eta gerra ostean ere Joxe Gabilondotxistuan aritu bazen ere, 20 urte inguruko etenaldiaren ondoren,Santi Gutiérrez etaJoxe Pérezek lanari berriz ekin zioten udalareneskaerari erantzuna emanez. Hauek hasitako lanari beste batzuek erejarraitu zioten eta garai batean 40 lagun inguru ere aritu ziren. 60hamarkadako lehen urteetan, gainera, goizeko kalejiraz gain,arratsaldean ere dantzarako zenbait pieza ere jotzen zituzten bi astetan behin musika bandarekin txandaka.

           Santi eta Joxekurte askotan zehar hutsaren truke egindako lan bikainak bere fruituakeman zituen eta haiek garai batean hasitako lanak bizirik dirau. EgunUrretxuko txistulari taldean 20 lagun inguru dabiltza eta bi taldetanbanatzen dira bakoitzak bi astetan behin soilik jotzeko. Txistulariakudaletxetik irteten dira igande goizero eta Barrenkale etaNekolaldetik pasaz Ipeñarrietara joan ondoren, udaletxerabueltatzen dira.             

LAU BETEBEHARRAK

Jose Mariren esanetan “Urretxuko kaleenkokapena dela eta, nire ustez Aparizioko bizilagunak dira guentzuteko aukera ez duten bakarrak.  Gustura aritzen gara, bainaesan beharra dago ia ezeren truke eman egiten dugula, izan ere,udaletxearen laguntzak urtean txango bat egiteko baino ez diguematen. Nik esaten dudan moduan lau lan betetzen ditugu txistulariokigande goizetan: iratzargailu lana, egutegi lana (jendeak guentzutean igandea dela baitaki), erloju lana eta eguraldi-gizonarenlana (ateri denean soilik ateratzen baikara).” 

MASOKISTAK OTE?

Konpentsazio eskasa jasotzen badute ere, txistulariak ezdira udalaz kexu “garai batean lokal falta zela eta tirabirak izangenituen, baina orain entsaiatzeko lokala behintzat badugu. Hala ere,nire ustez Santik 40 urtetan zehar egindako lana nolabait eskertubeharra dago, hutsaren truke 200 pertsona ingururi txistua jotzenerakutsi baitzien. Egun oraindik ere Santiren ikasleak aritzen badiraere, gehienek musika ikasketak dituzte eta gazte hauen lana ereeskertzekoa da. Askotan parranda egin ondoren konpentsazio materialikjaso gabe igandero goiz jaikitzea azpimarragarria da, gizartematerialista honetan gero eta zailago da honelako portaerak ikustea.Masokista samarrak garen susmoa ere badut”.

           Baina jendearen esker ona jasoko dute behintzat… “noizbaitlagunen bat txantxetan kexuka ageri zaigu: bezperan parranda eginondoren ez diogula lo egiten utzi… Behin emakume batek ur balde batere bota zigun! Hala ere, herritarrek igandetako kalejira atsegindute orokorrean eta ohitura mantentzea eskertzen dute”.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT