Ramon Areizaga
Nire ustez esaten ari diren guztia gehiegizkoa da. Halaere, baliteke 2000 efektua dela eta zer edo zer gertatzea. Ospitaleanmantak ekarri dituztela entzun dut, berogailuek kale egiten badutearazoa konpontzeko. Ospakizunei dagokienez, ez dut ezer bereziaegin behar.
Eli Ramos eta Junkal Hernández
Batzuek mundua bukatuko dela diote, baina gure ustezurte bat gehiago besterik ez da. Hala ere, 2000 efektuakordenagailuetan eragina izango duela uste dugu. Urte berria ospatzekosekulako juerga egingo dugu, baina ez 2000 urtea delako.
Rosario Ormazabal
Heldu arte ez dugu jakingo zer gertatuko den, baina nireustez gainontzeko urteen modukoa izango da. Guk behintzat beti bezalaospatuko dugu. 2000 efektuari dagokionez, nire senarrakordenadorearekin lan egiten du eta berak dioenez ez omen da apartekoezer gertatuko.
Ioritz Zufiria eta Julen Verde
Gure ustez 2000. urtea urte bat gehiago besterik ez da.Euroa heltzen denean bai izango direla komeriak! Hala ere, gure ustezXXI. mendea 2001ean hasiko da.