Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Pilota eskolak: lanean jo eta ke (057. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2000/05/23
Otamotz

Hala, pilota eskoletan horretarako lanean tinko ari dira, baina haurrak pilotalekura erakartzeko gure herriotan tradizio handiagoa duen futbolarekin "borroka" latza dute. Pilota eskoletako arduradunek pilota geure kirola denez, haur guztiek probatu beharko luketela uste dute eta probatuz gero "engantxatu" egiten duela diote. Gazteak pilota munduan gerturatu eta barneratzeko txapelketek garrantzi handia dute eta bi herriotako pilota eskoletako pilotariek txapelketa ugaritan parte hartzen dute. Zaharrenen denboraldiari Interclubs txapelketak ematen dio hasiera irailean eta otsailetik aurrera 4 lehenek Euskal Liga jokatzen dute, non kadete, jubenil, junior eta senior mailako 7 euskal probintzietako ordezkari onenek parte hartzen duten. Aurten Urretxuko pilota eskolako bikote batek Euskal Ligan sartzea lortu du. Gainontzekoek Federazio Txapelketan parte hartzeko aukera dute eta hau amaitu ondoren Herrien Arteko Pilota Txapelketa hasiko da. Txapelketa hauetaz guztiez gain herrietako txapelketa ezberdinak daudenez, ezin esan daiteke pilota eskoletako gazteek aspertzeko aukerarik dutenik.

Hala ere, pilota eskoletako arduradunak kezkaturik agertzen dira. Izan ere, Foru Aldundiak 16 urte arteko gazteek pilota eskola kirolaren barruan egitea nahi du eta gazte hauentzat txapelketak antolatzea debekatua du. Baina pilota eskoletako arduradunen esanetan, eskola kirolean pilotan aritzen diren gazteek ez dute zaletasunik hartzen eta beraiei oso zaila zaie gazteak pilota mundura erakartzea, partidurik jokatu ezean gazteenak aspertu egiten baitira. Hori dela eta, 16 urte bitartekoentzat zenbait partidu antolatzen dira Gabirian, Urretxun (Gabon Kopa) zein Eitzan.

Honetaz gain, apirilaren amaieraz geroztik Urretxuko pilota eskolak antolaturik San Joan txapelketa jokatzen ari da. Bertan Herrien Arteko Pilota Txapelketan jokatzen ez duten herrietako pilotariei jokatzen jarraitzeko aukera eskaini zaie.

Urretxuko pilota eskolan 7 eta 14 urte arteko 45 mutiko inguru eta 17-19 urte bitarteko 11 lagun dabiltza pilotan jo eta ke. Miguel Lasa delegatuak duela 10 urte hartu zuen eskolaren ardura eta urte batzuetan bakarrik lan egin duen arren, egun etorkizuneko pilotariak izan daitezkeenekin lan egiteko Joseba Urmeneta, Juanjo Sagastibeltza, Jesus Alarzia, Paco Cruz, Ramón Ormazabal eta Iñaki Ibarluzearen laguntza du. Urte hauetan guztietan pilota eskolara geroz eta gazte gehiago hurbiltzea lortu dute eta pilotarien prestaketa ere asko aldatu da. Honetan zeresan handia izan du Iñaki Ibarluzea prestatzailearen lanak. Bera heldu baino lehen entrenamenduetan pilotan soilik aritzen ziren, orain, berriz, beroketak, korrikak, errondoek… garrantzi handia hartu dute eta entrenamenduetan partidu gutxiago jokatzen dituzte. Prestakuntza fisikoak hartu duen garrantzia dela eta, pilota eskolakoek Ederrena pilotalekuko harmailen azpian gimnasioa egin nahi dute, ariketa fisikoak egitera kiroldegira joan beharra baitute.

Pilota eskolan dabiltzan gazteei 3.000 pezetako kuota kobratzen zaie eta kamiseta bat eman. Kuota hau gazteek zein prestatzaileek seriotasunez lan egiteko konpromezua har dezaten kobratzen da eta prestatzaileek, esaterako, euren lana ahalik eta hobekien egiteko ikastaro ezberdinak burutu dituzte. Lan hau guztia bere fruituak ematen ari da eta nahiz eta aurten Herrien Arteko Pilota Txapelketan talderik atera ezin izan duten kadete mailan gazte gutxi dituztelako, hemendik urte batzuetara talde polita izango dutela uste dute. Izan ere, 8-9 urteko mutikoek maila ona dute eta egun jubenil mailan daudenekin zorte handia izan dute, oso gazte zirela elkarrekin frontoira hurbildu eta pilotan jokatzen jarraitzen baitute.

Zumarragako pilota eskolan 30 pilotari inguru dabiltza gaztetxo, kadete, jubenil eta senior taldeetan banaturik. Gazteenek astelehenetik ostegunera entrenatzen dute egunean ordu eta erdi Gorka Rodriguez eta Juanito Urbizu irakasle dituztela eta senior eta jubenilek, berriz, astelehen eta astearteetan entrenatzen dute bi ordu. Zumarragako pilota eskolan, Urretxukoan ez bezala, ariketa fisikoak ez dituzte gehiegi lantzen.

Zumarraga Herrien Arteko Pilota Txapelketan tradizio handia duen herria da eta bitan txapelketa lortu du, baina azken urteotan aspaldiko arrakastak lortu ezinik dabiltza. Dena den, ez diote etsi eta aurten ere taldea aurkeztuko dute. Kadete mailan Iñigo Biana, Joxe Mari Otxoa eta Iban Lesmesek parte hartuko dute, jubeniletan Mikel Rodriguez eta Alejandro Jiménezek eta seniorretan Urretabizkaia anaiek, Erostarbek, Pueyok, Rodriguezek eta Intxaustik. Maila bakoitzean ahalik eta pilotari gehien inskribatzen saiatzen dira, arrazoi batengatik edo bestearengatik zenbaitek jokatzerik izango ez balute bikote bat ziurtaturik izan ahal izateko.

Azken urteotan bezala, Zumarragarrak helburu apalez aurkeztuko dira Herrien Arteko Pilota Txapelketara eta helburua talderen bati irabaztea da. Horretarako lehenengo aukera Bergararren aurka izango dute. Ea zortea duten!

 



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT