Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Larraitz Sorron: "Zakurrik onenak pointer eta huskien nahasketak dira"? (058. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2000/06/23
Otamotz

Nolatan hasi zinen lasterketetan parte hartzen?

8 bat hilabete zituela tiraka jarri nuen zakurra kirola egin zezan. Izan ere zakur hauek kirola egin beharra dute, bestela nekatuta ez badaude askatu eta berehala korrikan joaten baitira nekatu arte. Hemengo mendi inguruetan oilo eta ardi asko daudenez, hau oso arriskutsua da. Lehen zakur hura tiraka jarri nuen eta maila ona hartu zuenean lasterketaren batera aurkeztea pentsatu nuen. Hasieran zakur bakar batekin eta bizikletarekin Nafarroan aurkeztu ginen eta oso gustura ibili nintzen. Nik neuk erakutsi nion tiratzen, saltzaileak esan zigunez jabeak berak erakutsi behar baitio gero kasu egin diezaion. Aginduak lau izaten dira: aurrera egiteko, gelditzeko, ezkerretara joateko eta eskuinetara joateko. Hasieratik euskaraz egiten nien zakurrei eta euskaraz ulertzen didate.

Gogor ekin zenion kirolari, egun zakur mordoa baitituzu…

Bai, ni oso gustura nenbilen lasterketetan eta Bergarako saltzaileak zakur guztientzat lekurik ez zuela eta beste batzuk eskaini zizkigun. Honela, azkenean 6 zakur jaso ditugu eta orain beste bat hartu dugu baserria zaintzeko. Hau alemaniar arrazako artzain zakurra da, elurretakoek ez baitute etxea zaintzeko balio, baina hau ere tiraka jarri behar dugu, horretarako ere aproposa baita.

Zaila al da hainbeste zakur elkarrekin lanean jartzea?

Hasieran koordinazioa lortzea zail samarra da, bakoitzak bere aldera joateko joera baitu. Hori dela eta, azkarrena eta aginduei arreta gehien jartzen duena aurrean jartzen da gainontzekoak gida ditzan. Bere alboan umilena jartzen dugu, arazorik eman ez diezaion. Atzekoen lana jarraitzea besterik ez den arren, ondo erakutsiak egotea komeni da, zakurrek ardiren bat ikusten dutenean bere atzetik joateko joera baitute. Hasieran lehenengo lortu nuen zakurra jartzen nuen aurrealdean, baina harroputz samarra da eta orain beste bat jartzen dut. Normalean emeek kasu gehiago egiten dute.

Zer arrazatako zakurrak dira aproposenak?

Iaz arte bi maila zeuden: nordikoena eta gainontzekoena, baina aurten denek batera parte hartu dute. Zakurrik azkarrenak pointerrekin nahasturiko huskieak dira eta normalean Alemania edo Kanadatik ekartzen dira. Zakur hauek hotzarekin arazo gehiago izaten dituztenez, neoprenozko jantziak jartzen zaizkie.

Huskie arrazako zakurrek ez al dute berorik pasatzen inguru hauetan?

Udan bero dezente pasatzen dute eta beti itzaletan egon nahi izaten dute, hori dela eta udan ez dira jada entrenamendu, ez karrerarik egoten. Nik normalean Leizaran ingurura eramaten ditut entrenatzera. Bi egunetan behin entrenatzea komeni da eta distantzia luzeko lasterketetan parte hartzen badute, 20 bat kilometro egiten dute. Bestela 8 bat.

Zuk zeuk zakurrekin soilik entrenatzen al duzu?

Zakurrekin entrenatzeaz gain, bakarrik ere kirola egitera joaten naiz denbora dudanean. Izan ere, sasoi onean egon beharra dago, aldapa gora zakurrei gurditik tira egiten lagundu behar baitzaie.

Garesti ateratzen al da lasterketako zakurrak mantentzea?

Hainbeste zakurrentzako janaria erostea da garestiena, baina sasoi onean egon behar direnez, ez zaie jaten gehiegi eman behar. Zakurrak lortzea ez da batere garestia. Izan ere, maila onena duten musherrek (lasterkariek), uneoro zakurrez aldatzen dute geroz eta hobeak izateko. Hori dela eta kentzen dituzten zakurrak oparitu egiten dituzte. Bestalde, mediku zainketa oso berezia ez dute behar: lasterketetara joateko zakurrek txertoa jarrita izatea eskatzen dute eta lasterketa aurretik eta ondoren parasitoak hiltzea komeni da, ez baitago jakiterik besteen zakurrak behar bezala zainduak dauden.

Zein adinetako zakurrak dira egokienak lasterketetan aritzeko?

8 bat hilabeterekin hasten zaie erakusten, baina urtebete izan arte, hezurrak ondo osatuak izan arte, ez zaie lasterketetan parte hartzen uzten. Zakur batzuk, 15 urte dituztela oraindik ondo aritzen dira, baina normalean 8 urtetik gora zahar samarrak dira jada. Adinik onena 4-5 urte dira. Nire zakur zaharrenak 12 urte ditu eta hau jada ahizpari utzi diot, bera ere lasterketetan hasi baita. Gainontzekoek 3 urte inguru dituzte eta beraz, oraindik hobetu dezakete.

Zein lasterketatan parte hartu duzu orain arte?

Normalean Nafarroako ligara eta Espainiako txapelketara joaten naiz, elurretan zein pistetan burutzen direnetara. Aurten 18 urte azpikoentzat munduko txapelketa antolatu dute Baqueira Beret-en eta kanpokoek irabaztea komeni zitzaien datozen urteetan ere bueltatu zitezen. Hori dela eta, Espainiako txapelketarako puntuatu nahi bagenuen lau zakurrekin soilik atera gintezkeela esan ziguten eta gainontzekoei 6 zakurrekin parte hartzen utzi zieten. Hala ere, 10 lehenengoen artean egin nuen. Esperientziak garrantzi handia du, trineoa maneiatzeko behar den teknika denborak ematen baitu.

Zer moduz joan da aurtengo denboraldia?

Aurten atzerakada txiki bat izan dut, bi zakur berri sartu eta koordinatzeko arazo dezente izan baititut. Bestalde 12 urte dituen zakurrarekin arazoak izan ditut. Berak parte hartu nahi zuela ikusten nuen eta pena ematen zidan kentzea, baina ezin zuen maila eman eta bera ere konturatzea kosta zitzaidan arren, azkenean kendu behar izan dut. Bere ordez beste bat jarri dudanean jada hobeto aritu naiz.

Euskal Herrian afizio handia al dago?

Bizkaia eta Gipuzkoan ez dago afizio handiegirik, baina Nafarroan sekulako afizioa dute eta Kataluniarrekin lehia handia izaten dute. Ni Nafarroako federazioan federatua nago. Izan ere, Gipuzkoako federazioa iaz sortu zuten eta Nafarroakoan eskarmentu handiagoa dute. Kostata ari da zaletasuna indartzen, izan ere 2002an kirol olinpikoa izango denez, lehiakortasuna gero eta handiagoa da eta afizio hutsez aritzen ziren askok lasterketetan aritzeari utzi diote.

Joko Olinpikoetara joateko aukerarik ikusten al duzu?

Nahiko zaila ikusten dut. Ez digute esan zer egin behar den, baina sailkatzeko Espainiako txapelketan hiru lehenengoen artean geratzen direnak joango dira ziurrenik. Iaz bigarren gelditzea lortu nuen eta itxaropen txikiren bat badut.

Ba al dago bertan parte hartzea bereziki gustatuko litzaizukeen lasterketaren bat?

Alaskan ospatzen den Iditarod lasterketara joatea oso polita izango litzateke, baina Europatik joan direnetatik Malagako batek bakarrik lortu du lasterketa bukatzea eta horretarako lau urte eman behar izan ditu bertan bizitzen. Han zegoenean, musher batentzako lanean ari zela, hau hil eta bere zakurrekin geratzeko aukera izan zuen. Lasterketa honek kilometro mordoa ditu eta fusilak eraman behar izaten dituzte, hartzei aurre egiteko.

Musherrak handler izeneko laguntzaile bat eramaten du, zein izaten da bere lana?

Oso lan garrantzitsua du, zer ordutan atera behar zaren kontrolatzen baitu, zakurrei jana eta edana ematen lagundu, arnesak jarri, tiroak ondo daudela ziurtatzen du, zakurrak eusten ditu lasterketan hasi baino lehen… Orain arte lan hau nire ahizpak egin du, baina bera ere lasterketetan hasi behar denez, orain aita dut handlerra. Aurrera atera bagara gure gurasoei esker izan da, hainbeste zakur izateko trabarik ez baitizkigute jarri.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT