Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Selektibitatea urteroko amesgaiztoa (058. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2000/06/23
Otamotz

           Baina ekaina eta selektibitatea heltzearekin bateraurduritasuna eta larritasunaz gain eztabaida ere urtero berpizten da.Izan ere, ikasle eta irakasle asko selektibitate froga kenduedo gutxienez aldaketak egitearen alde daude. Hala ere, badirudihurrengo urteetan ere unibertsitateek froga hau egiten jarraitukodutela batxilergotik datozen ikasleek behar bezalako maila dutenikusi eta unibertsitatera sartzeko iragazki moduan.

           Dena den, eztabaida honen ondorioz, urtero aldaketa txikiak ematendira selektibitate frogan. Aurten selektibitatea 3egunetan burutuko dute, ekainaren 14, 15 eta 16an, eta hautapenekoikasgaietan modalidadekoak diren biek %40ko balioa izango dute etabesteak %20koa. Bestalde, batxilergoko notari %60ko balioa emangozaio eta selektibitatekoari %40koa unibertsitatera sartzekoazken notan. Aldaketa honekin, selektibitate frogari egitenzaion kritiketako bati aurre egin nahi zaio: egun gutxi batzuetan etakirioak jota egiten den azterketari gehiegizko balioa ematenzitzaiola zionari, hain zuzen ere.

           Baina ziurrenik aldaketa hauek ere ez du jende guztia konforme utzikoeta selektibitatearen inguruko eztabaidak bizirik iraungo duurtetik urtera froga hau gertutik bizi dutenen artean. Hori dela eta,aldaketa hauei buruz eta orokorrean selektibitate frogariburuz duten iritzia jasotzeko batxilergoko zenbait irakasle etaikaslerekin hitz egin dugu.

           Garaialde Lizeoko Mariaje Carrilloren esanetan “ikasleentzatselektibitate froga trauma handia da eta unibertsitaterasartzeko nota ona behar izaten dutenez, urduritasun handiz bizidituzte egun horiek. Hori dela eta, gehienetan ez dute onena ematen.Gainera, azterketa egiteko baldintzak ez dira onenak: azterketak lekuezezagun batean egiten dituzte, azterketetan akatsen bat badagoirakasleak gelatik gelara pasa behar dira, zalantzaren bat badutebeharbada irakasgai horretako irakaslea beste gela batean egongo daeta itxaron behar diote… Azken urteotan eman diren aldaketakonerako izan direla uste dut, baina nire esku balego selektibitateakenduko nuke. Izan ere, unibertsitatekoek ikastetxe ezberdinetanazterketak ez direla era berean puntuatzen diote etaselektibitatearen helburua hau berdintzea omen da, bainaselektibitatean ere tribunal batetik bestera alde handiakdaude zuzentzerako orduan. Ez dakit zer gertatuko den hurrengourteetan selektibitatearekin, baina populazioaren jaitsieraorain hasi zaigu guri heltzen eta unibertsitatean ere irakasleaksobratu eta ikasleak faltako dira hurrengo urteetan.”

           Aitor Zubizarretan ere Lizeoko irakaslea da eta Mariajerekinados agertzen da honetan: “selektibitatearen bidez ikasleguztiei zailtasun berbera duten azterketak jartzea lortzen da, bainagero zuzentzaile guztiek ez badute berdin zuzentzen alferrikgabiltza. Egia da zentro guztietan ez direla azterketak irizpideberak jarraituz zuzentzen eta helburua irizpideak berdintzea baldinbada, fakultate bakoitzean sartu nahi duten ikasleei karrera horriburuzko froga zehatz bat jarriko nieke.”

           Mariajek selektibitatea kentzearen aldeko beste arrazoibatzuk baditu: “ikasgai bakoitzak koordinatzaile bat du, hauekprograma ezartzen digute eta azterketa nondik- nora joango den esatendigute, baina ikasgai batzuetan urtean zehar ez dugu beraiekin bilerabakar bat ere izaten eta beste batzuetan erreklamazioak egin izanditugu bileretan esan ez diren gaien bat sartu dutelako azterketan.Bestalde, guk, azterketaz gain, ikasleek urtean zehar egin duten lanaeta erakutsi duten jarrera baloratzen dugu eta selektibitatekozuzentzaileek ez dute hau baloratzerik.”

           Institutuan Julen Iturriotzekin hitz egin dugu eta bere ustezselektibitatearen hutsunea bere funtzioan dago: “egunselektibitatea hainbat fakultatetara sartzeko iragazki batbesterik ez da eta horretarako bakarrik da eraginkorra. Diseinuanunibertsitateak soilik parte hartzen du, temario bat bidaltzen diguteeta helburutzat azkenean hau betetzea hartzen dugunez, azterketahutsaren dinamikan sartzen gara gu ere. Egun dagoen moduanplanteaturik ez duela ezertarako balio iruditzen zait eta kendu eginbeharko litzatekeela.”

           Baina Julen ez dago berez selektibitatearen aurka,“ebaluazio moduan erabiliko balitz, bere alde nengoke. Izan ere,ikastetxeetan kurrikulumak berdinak izan arren, gaiak emateko etaebaluatzeko oso modu ezberdinak daude eta askotan notak puztu egitendituzte. Hau dela eta, selektibitatea ikastetxeetakokriterioak berdindu eta bertan jartzen diren notak kontrolatzeko izanbeharko litzateke.  Horretarako ikastetxeok partaidetzahandiagoa izan beharko genuke selektibitatearen diseinuan etaharreman estuagoa izan bere arduradunekin, ikasleen benetako mailazein den hobe jakin dezaten. Honi esker unibertsitateak bere ikasleenabiapuntua zein den hobe jakingo luke.

           Aurten eman behar diren aldaketen inguruan bere zalantzak ditu:“espedienteak %60ko balioa izatea printzipioz onuragarria da, bainaikastetxe batzuek bere ikasleen notak are gehiago puztea ekar dezake.Bestalde, modalidadeko ikasgaiek garrantzi handiagoa izatea ondodago, baina formazio integralerako beste ikasgaiak oso garrantzitsuakdira. Nik selektibitatea ikasgai orokorretarako utziko nukeeta espezifikoak neurtzeko fakultate bakoitzak bere gaiaren inguruanazterketa bat egitea proposatuko nuke. Honi esker ikasleek zer mailaduten jakiteaz gain, ikastetxeoi gure gabezien berri emango ligukete.Materiak ikastetxeekin batera adostea gustatuko litzaidake eta geroadostutakoaren arabera baloratzea. Hau lan gogorragoa izangolitzateke, baina askoz ere bidezkoagoa. Helburua ebaluazioa izanbehar da eta ez eliminazioa.”

           Eta ikasleek zer diote? Mikel Lizarraga, Rebeka Mujikaeta Mikel Igarza Lizeoko ikasleek batxilergoko bigarrenmailan eman dute aurtengo ikasturtea eta maiatzeko errekuperaketaazterketak hasi aurreko egunean egon ginen beraiekin. Euren esanetanbatxilergoko 2. maila 1.a baino zailagoa izan da, segur askiselektibitatera ondo prestaturik joan daitezen. Esperozitekeen moduan, ikasleak ez daude irakasleek esandakoarekin guztizados eta beraiei ere, beste ikastetxe batzuetan bezala, notakzertxobait puztea gustatuko litzaieke: “Lizeoan selektibitateraoso ondo prestaturik joaten garela esaten da, baina beharbada hobeizango litzateke zertxobait gutxiago exigitu eta batxilergoanbatez-besteko hobea izatea. Gainera, orain selektibitateak%40ko balioa soilik duenez, batxilergoko notak garrantzi handiagoahartuko du”.

            Selektibitate azterketak egiteko egun gutxi faltazitzaizkiela, errekuperaketa azterketei beldur gehiago zietenselektibitateari berari baino. Izan ere, maiatzekoerrekuperazioak gainditu beharra dituzte selektibitateko lehendeialdian sartzeko. Bestela bigarren deialdian egin beharko luketeeta aurten unibertsitatera joateko oso aukera gutxi izango lukete.Bestalde, aukeratutako ikasketaren arabera ere, selektibitatearengarrantzia aldatu egiten da. Mikel Igarzak eta Rebekak,adibidez, ez dute oso nota altua behar ikasi nahi duten karreransartzeko eta beraz, selektibitatea aprobatze hutsarekin askiizango dute.

            Selektibitatearekin zer egingo luketen galdetu genienean,bat-bateko erantzuna oso argi zuten: kendu egingo luketela esanziguten. Baina badakite unibertsitatean ez dagoela denentzako tokiriketa ikastetxe guztietan ikasleen lana berdin baloratzen ez denez, hauberdintzeko zerbait egin beharra dagoela. Euren irtenbideaselektibitateak batez bestean duen balioa are gehiago jaistealitzateke. Honela ez luke hainbesteko presiorik sortuko etabatxilergoan nota onak ateratzen saiatu ondoren, batxilergoko batazbestea igotzeko aukera bat izango litzateke eliminazio froga batbaino gehiago. Izan ere, orain arte %50eko balioa eman izanagehiegizkoa iruditzen zaie, egun txar batek urtetako lana pikutarabidali baitzezakeen.

           Dena den, selektibitatearen aurretik errekuperaketak dituzteeta hauek gainditzea lortzen badute, selektibitaterakoprestaketa lasai samar hartzeko asmoa dute: “15 egun izango dituguikasteko eta norberak jakingo du nola antolatu, guk lehenengoegunetan atseden pixka bat hartuko dugu. Gainera selektibitateaprestatzeko klaseak ere baditugu egun horietan eta honek askolagunduko gaitu”.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT