Jose Luis Garmendia
Ez nago erabakiarekin ados. Bi herriotan aparkatzekoarazo handiak daude eta zenbait kasutan gaizki aparkatzeaezinbestekoa dela iruditzen zait.
Ainhoa Arrieta
Neurri egokia iruditzen zait eta Urretxun ere hori eginbeharko litzateke. Batez ere, Labeaga kalean bi ilaratan aparkatzendutenek trafiko arazoak sortzen dituztelako.
“Potas”
Ez dut uste neurri egokia denik, isunak jartzen hasiaurretik aparkaleku gehiago jarri behar dira arazoa konpontzeko. Halaere, egia da gidari batzuk pasa egiten direla.
Miren Josu Aranburu
Zirkulazio arazoak eta aparkaleku gutxi daude. Urretxunbehintzat multak jartzen hasi aurretik arazo hauek konpondu beharkolirateke. Dena den, egia da gidari batzuk pasa egiten direla.
Dionisio Aristegi
Askotan aparkalekua aurkitzeko arazoak izaten dira etajendeak gaizki aparkatzen du. Lehengo egunean anbulantzia bat ezinizan zen Jubilatuen Egoitza aurrera sartu. Normala iruditzen zaitisunak jartzea.
David Callejo
Kotxerik ez dudanez, ez dakit egoera nola dagoen. Bainaasteburuetan batez ere arazoak daudela eta jendeak edozein lekutanaparkatzen duela ikusten da.