Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

24 urte bizikletaz gozatzen (065. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2001/03/23
Otamotz

23 urte pasa dira jada1978an txirrindularitza gustuko zuten hainbat lagunek Goierri K.E.ko zikloturismo saila sortzea erabaki zutenetik eta ondorioz aurten 24. denboraldia beteko dute. Ordutik hona bizikleta lagun dutela Gipuzkoako txoko ia guztiak ezagutzeko aukera izan duten arren, urtero aurkitzen dute irteera berriak egiteko parada. Aurten ere, martxoa eta urria bitarteko igande eta jaiegun guztietan bizikletaz txangoa egingo dute lagun giroan.

Hasi berria duten denboraldiaz hitz egiteko Mikel Soraluze, Benito Fernandez eta Victorio Velascorekin izan ginen eta esan zigutenez urtero antzera antolatzen dituzte irteerak: “lehenengo irteerak 40-50 kilometro ingurukoak izaten dira, neguan bizikletan ibiltzeari utzi diotenek pixkanaka martxa har dezaten. Gainera, igandero biltzen garen 50-60 lagunok batera irteten garen arren, norberak eraman nahi duten abiaduraren arabera taldetxoak egiten dira eta honela denok nahi edo ahal dugun moduan lagunartean joateko aukera izaten dugu”. Denboraldiak aurrera egin ahala sasoia hartzen doazenez, irteerak luzatzen doaz eta abuztua heldu aurreko asteetan jada ehun kilometrotik gorako irteerak egiten dituzte. “Oporretatik bueltan txangoak berriro ere motzagoak izaten dira eta urrian azkeneko irteera eta denboraldiari amaiera ematen dion bazkaria egin ohi dugu”.

Irteera guztietako joan-etorria bizikletaz egiten dutenez, ezin dira oso urrutira joan eta ondorioz, zenbait txango errepikatu egiten dituzte, “urtero irteerak aldatzen saiatzen garen arren, zenbaitetan errepikatu beharra izaten dugu, baina txango bat berriro egin aurretik urte batzuk pasatzen uzten dugu. Elkartea sortu eta lehenengo urteetan igande askotan 170 kilometro inguruko itzuli luzeak egiten genituenez urrunago joateko aukera genuen, beharbada taldeko asko lasterketetan ibiliak zirelako. Gutako askok etxera itzuli eta emaztearekin hondartzara joateko indarrik ere ez genuen izaten”. Orain igande eta jaiegunetako txangoetan Gipuzkoan barrena soilik ibiltzen badira ere, txirrinduzale guztiek irteteko aukera izan dezaten, urtean hiruzpalautan autobusa alokatu eta Euskal Herritik kanpo joaten dira. Urte hauetan guztietan egindako bidaietan Europako mendate nagusiak igotzeko aukera izan dute eta aurten Alcarriara, Demandako Mendizerrara eta Asturiasera joateko asmoa dute.

Jaiegunetako irteerak eta txango bereziak ere eguraldi txarra iristearekin bizikleta utzi zuten zikloturistentzat berriro ere pedalei eragiten hasteko motibazio bikaina diren arren, azkenaldian Otxoatarren istripua dela eta denon ahotan dagoen eta txirrindulariek errepidean egunero bizi duten arriskuak asko kezkatzen ditu Goierrikoak. “Jendea gurekin txirrinduan ibiltzera animatu nahi genuke, baina badakigu jende asko beldur dela. Izan ere, gu jada kotxe artean ibiltzera ohituak gaude, baina bizikleta oso gutxitan hartzen dutenak beldur izatea ez da harritzekoa. Dena den, sekula bizikletan ibili izan gabe kirola egiteko asmoa dutenek, igandeetan gurekin lasai asko ateratzeko aukera dutela jakin behar dute, asteburuetan trafiko gutxiago baitago eta, esan bezala, poliki zein azkar joateko aukera eskaintzen baitugu. Baina geroz eta hobeto ibiltzeko astegunetan ere ibili beharra dagoenez, trafiko gutxieneko ordutegiak eta errepideak hautatzen ditugu”.

Zikloturisten ustez, arazoak konponbide zaila du “gidariak kontzientziatzea litzateke onena, baina ez da lortuko. Izan ere, kotxean sartu eta aldatu egiten gara. Otxoatarren istripua dela eta, zenbaitzuk egun batzuetan lasaiago ibiliko dira, baina… Kontzientziazioa hain zaila izanik, beste neurri batzuk ere hartu beharko lirateke: txirrindulari asko dabiltzan errepideetan kartelak jarri, ertzainek legedia betearazi, bazterbideak garbitu…”.

Arriskua izanik ere, zikloturismoa egiteak eskaintzen dien gozamena ez dute alde batera uzteko batere asmorik: “txirrindularitzak kirola lagunarteko giro ederrean egiteko eta leku asko ezagutzeko aukera eskaini digu eta bizitza osoan gogoratuko ditugun egun ederrak pasa ditugu bizikleta gainean. Familia gure txangoetan ezagutu dugun parajeren batera eramaten dugunean, leku hori hain ondo ezagutzeak harritzen ditu. Izan ere, zikloturismoak paraje ezberdinak oso ondo ezagutzeko aukera eskaintzen du, joan aurretik informazio ugari bildu behar baita eta turismoa egiteko oso modu lasaia baita”.

Aurten senitartekoak gustura izatearren, estatuko lurraldetik ez ateratzea erabaki dute, datorren urtean 25. urteurrena ospatzeko Italiako Dolomitetara joatea erabaki baitute. “Aspalditik gaude bertara joateko irrikan. Izan ere, duela 20 bat urte ere izan ginen, baina lauzpabost egunetan itzuli ginen bizikletan eraman genituen garapenak ez baitziren mendate haiek igotzeko aproposak”. Dolomitetara egingo duten irteeraz gain, urteurrena ospatzeko beste zenbait ekintza ere antolatzeko asmoa ere badute, urte hauetan guztietan bazkide izandakoak elkartuko dituen bazkaria eta argazki erakusketa, esaterako.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Antonio Molina sindikalista eta Urretxuko zinegotzi ohia hil da

2023/03/27
Urretxu
2

Sara Zufiaurre eta Gabriel Mesado, Polonian Euskadiko Orkestrarekin

2023/03/29
Urretxu eta Zumarraga
3

Ilias Abouallal futbolari zumarragarrak Marokoko selekzioarekin jokatuko du

2023/03/29
Urretxu eta Zumarraga
4

Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrak Espainiako Kopa irabazi du

2023/03/27
Urretxu
5

Pintxoak eta ibilbideak, Zumarragako azokaren osagarri

2023/03/29
Zumarraga
6

Plastikoa birziklatzeko plantako obrak aurten jarriko dira martxan

2023/03/30
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT