Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Zipriano Mendia: 44 urtez Indian misiolari (066. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2001/04/23
Otamotz

Zer esan zizuten gurasoek Indiara joateko asmoazenuela jakin zutenean?

           Beraientzat disgustu handia izan zen, nahiz eta joan aurretikZumarragara etorri nintzen nire lehen meza ematera eta agurtzekoaukera izan nuen. Hemen egun pare bat soilik eman nituen eta ondorenIndiara joan nintzen. Garai hartan misioetara joaten zena betirakojoaten zen eta gurasoentzat oso gogorra izan zen agurra. Aitak harajoatea beraientzat hilda egotea bezala zela esan zidan, baina niribarrenak misioetara joatea eskatzen zidan.  

Indiako zein lekutara joan zinen?

           India estatutan banatua dago eta ni Gujerat izenekora joan nintzen.Honek bere hizkuntza propioa du eta egun 45 milioi biztanle ingurubizi dira bertan. Bertako biztanleak Indiako juduak bezala ezagunakdira, merkatariak eta langileak izateaz gain, EE.BB.etan eta Europanere bertan jaiotako asko bizi baitira. Baina Gujeraten ere kontrastehandia dago eta oso aurreraturik dagoen jendea zein oso txiroa bizida bertan. Unibertsitate ikasketei garrantzia handia eman izan zaieeta lehen hezkuntzari, ordea, ez eta ondorioz urte askotan aberatseksoilik burutu ahal izan dituzte ikasketak. Dena den, Calcuta bezalakohiri handietan egoera okerragoa da. India kontraste izugarria biziduen herrialdea da: bonba atomikoak, hegazkinak, misilak… egitekoahalmena dute, informatikan oso aurreratuak daude eta EE.BB.etanindiar ingeniariek ospe handia dute… baina pobretasuna ereizugarria da. Hau guztia hezkuntzan ematen den desorekaren ondorioada.  

44 urte hauetan desoreka hau gainditzeko lan egingozenuen…

           Esan bezala, egoera honetatik irteteko garrantzitsuena hezkuntzabultzatzea da eta hau da gure misioa 30 hamarkadaz geroztik egitensaiatu dena. Garai hartan ez zeuden lehen hezkuntzako eskolakherrietan eta orain herri gehienetan egotea lortu da. Gu horretazarduratzen gara batez ere, baina lan pastorala ere egiten dugu.Naturaz gaindikoak garrantzi handia du bertan eta Jainkoaz askoz eregehiago hitz egiten da hemen baino. 

Zein da erlijioen banaketa Gujeraten?

           Biztanle gehienak hinduismotik kanpoko tribuetakoak dira. Jainkobatengan eta izpirituengan sinesten dute eta beraien munduarenikuspegia guregandik askoz ere gertuago dago hinduismoarengandikbaino. Hauetaz eta hinduistez gain, musulmanak ere badaude Indian.Bertan kristauak oso gutxi garen arren, gure filosofia dela eta,gobernuz kanpoko gizartearen aldeko ekimenen erdia gure esku dago.  

Zer nolako harremana duzue erlijio ezberdinen artean?

           Erlijio ezberdinetako jendeari laguntzen saiatzen gara, bainahinduistek ez gaituzte begi onez ikusten. Nire ustez mundumodernoaren eraginak beldurtu egiten ditu eta guri botatzen diguteeragin honen errua. Azkenaldian oso militanteak egin dira eta gureekimenei aurre egiten saiatzen dira. Baina honek politikarekinerlijioarekin baino zerikusi handiagoa duela uste dut. Izan ere,azken urteotan kasta altuek botere politikoa galdu dute, bainaerlijio kontuan hindu guztiak biltzen saia daitezke gainontzekoenaurka egiteko. Azkenaldian, adibidez, mezkita ugari suntsitu dituzte,misiolari protestante bat hil dute, bortxaketak egon dira… bainanik uste kasta apalenek aurre egingo dietela.  

Zer ezaugarri dituzte kristautasunera pasatu direnindiarrek?

           Jende txiroa izaten da: deskastatuak edota tribuetakoak. Esan bezala,tribuetako jendeak gurearen antzekoa den pentsamoldea du etaberaietako asko kristautu egin dira, beraien pentsatzeko eramantentzeko modua baita. Guk beraien ohiturak, hizkuntza…errespetatzen saiatzen gara, nahiz eta beraiek euren hizkuntzari ezdioten garrantzia handirik ematen. Deskastatuak, berriz, hinduekinbizi direnez eta euren antzeko mentalitatea dutenez gutxiago egindira kristauak. Oso jende azkarra da, baina hinduismoak duintasunagaldu arazi zien eta etsipenez bizi dira. Bizi dituzten zoritxarguztiak aurreko bizitza batean izandako portaera txarren ondorioadirela uste dute eta ez dira euren egoera aldatzen saiatzen. Duelahilabete batzuk Indian izan zen lurrikarak sortutako galerak ereetsipenez bizi dituzte. 

Lurrikara honek zu bizi zaren inguruan ere eraginikizan al zuen?

           Epizentroa gu bizi garen lekutik 250 kilometro ingurura dago eta ezdu guregan eragin handirik izan. Lurrikara nabaritu genuen arren, ezzuen kalterik sortu Barodan. Amedabaten hildako ugari egon zirenzurrumurruak heldu ziren guregana, baina ezin izan ginen bertakoekinharremanetan jarri, telekomunikabide guztiak suntsitu baitzituenlurrikarak. Bost pisuko altuera zuten etxeak bota zituen, ezbaitzeuden modu egokian eraikiak. Jende mordoa hil zen eta jesuitenhainbat eliza eta eskola ere behera joan ziren.  

Zer neurri hartu dira orain arte suntsipenari aurreegiteko?

           Gobernuak laguntzak eskaini ditu eta berreraikitzen hasi dira.Bertako jendeak aurrera egingo du, oso langileak baitira eta inguruhartan zurgin eta igeltsero ugari baitaude. Munduko lekuezberdinetatik ere laguntza ugari heltzen ari da eta ZumarragakoUdaletik ere laguntzeko asmoa dutela jakinarazi didate. Baina unekoarazoetarako ez den laguntza ere heldu ohi zaigu eta oso beharrezkoadugu. Orokorrean hezkuntza eskaintzeko eta familientzako bufaloaklortzeko bideratzen dugu. Izan ere, familia askok bufalo pare batedukitzeari esker aurrera egiten dute. Bestalde, indiarrei ez zaiegustatzen laguntza eskatzea eta askok, lurrikararen ostean laguntzakheltzen ez zitzaizkienez, eskatzera joan ordez euren burua antolatzensaiatu ziren: eroritako etxeetatik behar zituzten mantak atereaz…  

India pobreziatik irteteko bidean dela esango alzenuke?

           Nire ustez aurrera egiteko ahalmena dute, baina erabakia hartzeafalta zaie. Interes ezberdinak daude eta honek mugatu egiten ditu.Ekimen txikiek garrantzia handia dute: bufaloena, lurrakberdintzea… Izan ere, urtean hiru hilabetetan egiten du euria etalurra berdinduz ura gordetzea lortzen da. Honelako ekimen txikieiesker herri txiki askok aurrera egin dute.  

Euskaldun asko al zaudete Gujerat estatuan?

           Bai, nitaz aparte azkoitiarrak, azpeitiarrak, tolosarrak eta nafarrakere badaude. Guztira 30en bat euskaldun gaude eta hiruzpalau urteroitzultzen gara herrira. Bertara heldu ginenean gauza gehienakharrigarriak suertatzen zitzaizkigun, baina berehala moldatu ginen.Janarira ohitzea dezente kosta zitzaigun, espezia ugari erabiltzenbaitituzte. Bestalde, Zumarragara itzultzen naizen bakoitzeanaldaketa ugari nabaritzen ditut, baina aldaketarik handienalehenengoz etorri nintzenean nabaritu nuen. Izan ere, 60 hamarkadaosoa Indian pasa nuen eta 70 urte inguruan etorri nintzenean herriaoso aldatua ikusi nuen. Erlijioa bizitzeko modua asko aldatu dela ereikusi dut: Indiara joan nintzen garaian hemen fede handia zegoen,orain han dagoenaren parekoa.

 

 



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT