Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Hemen da antzerkia! (067. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2001/05/23
Otamotz

           Aurten ere, Maiatza heltzearekin bat, egun ikus daitezkeen antzezlanonenetako batzuez gozatzeko aukera izaten ari gara. Baina aurtengoeskaintzak badu alderik azken urtekoekiko. Izan ere,Urretxu-Zumarragako Antzerki Astea Antzerki Emanaldia izaterapasa da. Honek emanaldi guztiak aste berean izan beharrean urteguztira luzatuko direla esan nahi du. Joan den larunbatetik azarorabitartean 8 antzezlan izango ditugu ikusgai, denak larunbatetanVaivenen "Lotsa-gabe" izan ezik. Dena den, maiatzak ez dioUrretxu eta Zumarragako antzerti zaleen hil kuttunena izateari utzi,bere hogeita hamaika egunetan bost antzezlan izango baitira PagoetaAntzokian.

           Egitaraua urte guztira luzatzearen arrazoia argia bezain ulergarriada: azken urteotan Pagoetan Antzokian unean-uneko antzezlanikarrakastatsuenak izan ditugu ikusgai eta hauek guztiak gure biherriotara ekartzeko aurrekontu oso altua behar da. Aurrekontuaestaltzeko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza ezinbestekoa zen etaaurten Jaurlaritzako Kultura Sailak bere laguntza Antzerki Asteeieman beharrean urte guztian luzatzen diren eskaintzei ematea erabakidu. Hau ikusirik, Urretxu-Zumarragako Antzerki Asteak bere formatuaaldatu behar izan du.

           Herriko antzerti zaleen  artean maiatzeko aste batean eguneroantzerkira joateko ohitura oso sustraitua badago ere, aurtengoegitaraua ikusirik, formatu aldaketa ez litzateke Pagoetara ezhurbiltzeko aitzakia izan behar. Udaberrian eta udazkeneansakabanatuta izan arren, aurten ere estatu osoan sekulako arrakastaizaten ari diren antzezlanak izango baititugu ikusgai.

           Emanaldiei hasiera aurten gure artean birritan izango dugun Tanttakataldeak eman zien joan zen larunbatean "Hor dago koska"antzezlanarekin. Larunbata honetan, berriz, Esteve eta Poncek "Malaleche" antzeztuko dute.

           Datorren asteko emanaldiak, berriz, antzerti zale gazteenei zuzenduta daudela esan daiteke. Izan ere, gazteentzako etahaurrentzako antzezlan bana izango dira ikusgai. Asteartean,eguerdiko 12etan, Vaiven taldekoek "Lotsa-gabe" antzezlanaaurkeztuko dute. Antzezlan honetan iaz ETB1eko Sorginen Laratzasaioan ikusi genituen hainbat aktore gaztek sexuaz hitz egiten dute,baina zehazkiago HIESaz, homosexualitateaz, maitasunaz, konplexuezeta gazteei kezkatzen dieten beste hainbat kontuz. Antzezlanakzenbait erantzun ematen ditu, baina era berean gazteek sexuaz gogoetaegitea eta galdetzea lortu nahi du. Hilaren 18an haurrek ereantzerkiaz gozatzeko aukera izango dute, Hortzmuga taldeak Rekoloreikuskizuna eskainiko baitie arratsaldeko 5etatik aurreraAreizaga-Kalebarren enparantzan.

           Aste bete beranduago, hilaren 25ean, Teatro Meridional taldeak"Qfwfq, una historia del universol" antzeztuko du PagoetaAntzokian. Antzezlan hau Italo Calvinoren Las Cosmicómicasliburuko sei istorioren moldapena da eta gizakiaren izaeratragikomikoa azpimarratzen du. Bertan 36ko gerra ondorengo familianekazari espainiar bateko kideek unibertsoaren garapena azaldukodigute, txapela buruan dutela, jotak kantatuz… baina zientzilaribatek egingo lukeen zorroztasunaz.

           Ekainaren 1ean Tanttaka taldearen bigarren antzezlanaren txandairitsiko da. Oraingo honetan "Errudun jaioak" aurkeztukodute iluntzeko 10etatik aurrera Pagoeta Antzokian. Antzezlan hauPeter Sichroskyk nazien seme-alabekin izandako elkarrizketetanjasotako testigantzetan oinarritua dago, hori dela eta ez dugu ohikoantzezlana. Aktoreak eserita eta ikuslegoari begiratu gabe daudetaula gainean eta euren aurpegia aurrean duten kamerak jasotzendituen irudien bitartez ikusiko dugu aurrez-aurre izango dugunpantaila erraldoian.

           Antzezlan honen ondoren antzerki emanaldiak etenaldi bat izango dueta udazkenean itzuliko da, urriaren 19an hain zuzen ere, Traspasostaldearen "Pepe el romano" lanarekin. Hilabete beranduago,azaroaren 16an, Ados taldeak aurtengo Antzerki Emanaldiari amaieraezin hobea emango dio "Manolito gafotas" antzezlanarekin.Irratiaren, liburuen eta zinearen bidez ezagutu dugun haurraantzerkian ikusteko aukera izango dugu, beraz, aurtengoUrretxu-Zumarragako Antzerki Emanaldiei agur esan aurretik.

           Emanaldiak aste bakar batean pilatuta egotetik zenbait astetansakabanatuta egotera pasa bada ere, aurten ere antzezlan bikainakizango ditugu ikusgai eta urteroko moduan bonoa ateratzerik izangoda. Bonoak 3.000 pezeta balio du eta udaberrian izango diren "Hordago koska", "Mala leche", "Qfwq, una historiadel Universo" eta "Errudun jaioak" antzezlanakikusteko aukera eskaintzen du (maiatzeko gainontzekoak doan).Txarteldegitik pasatuz gero, berriz, antzezlan bakoitzeko sarrerak1.000 pezeta balio du.

           Bonoak udaberriko antzezlanetako bakarrik balio duen arren, bonoaerosten duzuenoi hau udazkenera arte gordetzea komeni zaizue. Izanere, bonoa aurkeztuz gero sarrera merkeagoa izango baita. Bestalde,Zumarragako eta Urretxuko udaletako Kultura Batzordeek, ordurakozabalik bada, bi antzezlan hauek Zelai-Arizti berrian eskaintzeaespero dute. 

Juan Luis Mendiaraz: “Euskal antzerkia berepuntuan dago” 

           Antzerki Astea heltzen denean Pagoeta Antzokian biltzen denjendetzak argi erakusten du Urretxun eta Zumarragan antzertizaletasunak indar handia duela, baina ez da hau bi herriotakoantzerti zaletasunaren isla bakarra. Izan ere, Urretxu-ZumarragakoAntzerki Eskolako kideek edota gure bi herriotatik kanpo lanean aridiren antzezlariek ere hemen zaletasun handia dagoela agerian uztenbaitute. Hori dela eta, urte askotan Antzerki Astean urretxuarrak etazumarragarrak taula gainean ikusteko aukera izan dugu eta aurten erehala izango da.

           Ekainaren 1ean ikusgai izango dugun "Errudun jaioak"antzezlanean Aitor Gabilondo eta Juan Luis Mendiarazlanean ikusiko ditugu eta azaroaren 16an, berriz, Juan LuisEscudero ikusiko dugu "Manolito gafotas" antzezlanean. EgunSorian bizi den Juan Luis Mendiaraz herrian zela jakingenuenean berari deitu eta apirileko gau batean goizeko ordutxikietara ere luzatu zen solasaldia izan genuen berarekin. 

Nondik datorkizu antzerti zaletasuna?

           Haurra nintzela, Errioxan oporretan ginela, jendaurrean birao batbota eta ingurukoak barrez hasi ziren. Hitzak zuen indarra ikusi etatxunditu egin nintzen, zer esaten ari nintzen ere ez nekien arrenjendearengan erreakzioa sortu bainuen. Nik uste ordutik datorkidalajendaurrean antzezteko zaletasuna. 

Antzerki eskolaren batean aritu al zara?

           Bartzelonara joan nintzen zinea egin nahi nuelako eta optika,muntaia, gidoilaritza, zuzendaritza… ikasi nituen. Zuzendaritzarakobehar ziren hainbat arlo, hain zuzen ere. Hona itzuli nintzeneantekniko batekin hitz egiten banekiela baina aktore bati gauzakadierazten ez nekiela konturatu nintzen. Hau konpontzeko antzerkieskola batean sartu nintzen eta bertan aktorearen izaeraz jabetunintzen, orduz geroztik honetan nabil. 

Makina bat antzezlanetan parte hartuko zenuen…

           Hala da, bai. Hamaika antzezlanetan parte hartu dut estatu osoan,baina euskal antzerkia azken bolada honetan dago  bere puntuan.Jende askok "¡Qué cojones pasa allá!"esaten digu. Izan ere, karteleretan begiratu eta "Manolitogafotas", "El florido pensil", "El porquéde las cosas"… aurki ditzakegu: denak estatu mailan mugitzenari diren Euskal Herriko antzezlanak. Beraientzat orain arte EuskalHerriko antzerki taldeak ezezagunak ziren, orain arte ez baikenuenbertara joateko aukerarik. Orain bertara joateko produkzio eta dirualdetik baldintzak bete dira eta gainera gu ia edozein lekutanantzezteko prest gaude, nahiz eta baldintzak onenak ez izan.Bestalde, lan hauetako asko parregurezkoak dira eta "eskopetaartean" bizi garenok parregurazko gauzak egitea harritu egitenditu.  

Garai batean "Bi eta bat" telesailarrakastatsuan ere aritu zinen…

           Egia esan, antzerkian lan egitea nahiago dut, baina onartu beharradago telesail hau oso garrantzitsua izan zela euskal telesailenekoizpenaren historian. Gidoi aldetik sekulako kalitatea zuen eta ezzion inongo inbidiarik beste edozein telesaili. Dena den, garaihartan gauzak lasaiago egiten ziren telebistan, orain, berriz,azkarrago lan egiten da.  

Zertan zabiltza azkenaldian?

           Azken urteotan Agatha Christieren "La ratonera"antzezlanarekin estatuan gora eta behera aritu gara eta besteenantzezlanik ikusteko denborarik ere ez dut izan. Orain, berriz,"Errudun jaioak" antzezlanarekin nabil, euskaraz zeingazteleraz, eta hemendik ordu batzuetara Oviedora noa antzeztera.  

Deskriba iezaguzu "Errudun jaioak"antzezlana…

           Oso modernoa da, muntaia handia denez ez dakit Pagoeta Antzokiankabituko garen ere… Publikoa hamaika antzezlarion atzealdean dago,gu beste hainbeste aulkitan eserita azaltzen gara eta gure aurreankamera bat dago. Kamerak hartzen duena eskenatokian, gure gaineandagoen pantaila handi batean azaltzen da. Ez dakit Ikastolako haurrenantzezlanentzat egina den antzoki batean guztiok sartuko garen… Nifrontoietan ere lan egina nago, baina pilotariak antzokietan ikusiarte ez genuke gehiagotan egin beharko.  

Dena den, badirudi aurten zabalduko dela Zelai Ariztiberritua…

           Zabaltzen dutenean eskenatokira igo eta begiak itxi nahi ditut, eazer entzuten den… Ea ez den zabor biltzaileen kamioia kargatzenentzuten! Behin antzokia prestatuko eta hori entzun behar al da? Eginditzagun gauzak behar bezala: nondik kargatu, butaken erosotasuna,musika, oihartzuna… kontuan hartu izana espero dut. Gauzak asmatutadaude: Meridan, Siracusan… goi-goian dagoenak ere antzezlariakprimeran entzuten ditu eta antzoki berri askotan, berriz, builakaaritu behar izaten gara. Arkitektua deskargatzen jarriko nuke antzokiberri askotan, hurrengoan hori ere kontuan izan dezan! 

Zer moduzko harrera izaten ari da Urretxura ekarrikoduzuen antzezlanak?

           Antzezlan handia da, hamaika lagunek parte hartzen baitugu eta berazez dut uste denbora oso luzean arituko garenik antzezlan honekin.Dena den, orain arte harrera ona izan du. Leioako kanpusean izanginen duela gutxi eta bertara joaten garen bakoitzean autobusahartzeko ordua heltzen denean ikusleek alde egiten dutela ikusteraohituak gaude. Baina azkenekoan, ordea, autobusa hartzeko ordua helduzen arren, ikusleek areto nagusian jarraitu zuten.

Nolatan urretxuar bat Sorian?

           Neska bertakoa dut eta badakizu… "Se ama a una ciudad cuandose ama a uno de sus habitantes". Lasai asko bizi naiz bertan,baratzean lanean, loreak zaintzen… Hiriburuak 35.000 biztanledituen arren, hemengo herri txiki baten antzekoa da. 158 herri daudeSoria herrialdean, baina oso biztanle gutxi bizi dira bakoitzean. Hanez dute biztanleen kontaketa egiten, herri bakoitzean zabalik daudenetxeetako ateenak baizik. "Zer moduz Sorian" galdetzendutenean "Oso gaizki" erantzun behar da, inor hangolasaitasuna haustera joan ez dadin. Rivaldo bera ere autobusean joanbehar izan da! 

Soriako antzerki taldeekin harremanik ba al duzu?

           Neska lagunarekin eta beste batzuekin batera hiru muntaietan laneanari naiz. Umeentzako "La cenicienta", Kafkaren "Informepara una academia" eta Orwellen "La granja" prestatuditugu eta Soriako herrietan antzezten ari gara. Han antzertizaletasuna bultzatzen saiatzen gara, ez diruaren truke, kapritxomoduan baizik.  

Zer diozu Urretxu-Zumarragako Antzerki Asteari buruz?

           Beharrezkoa da eta gorantz doala esango nuke. Uste dut bitan izannaizela hemen lanean eta oso zaila da. Izan ere, beste edozeinlekutan jendeak pertsonaia ikusten du, baina hemen oso zaila dajendeari pertsonaia sinesgarria egitea, denek Juanlu ikusten baitute.

 

 



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT