Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Jose Ignazio Ramirez: Kirola egiten hasi aurretik medikuak azterketa egitea (068. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2001/06/23
Otamotz

Bertan Legazpi, Urretxu eta Zumarragako kirol taldeetako kideentzat lan egiteaz gain, bere kabuz aritzen diren kirolarientzat zein beste hainbat herritarrentzat ere lan egiten du. Jose Ignazioren esanetan "oso garrantzitsua da kirol bat egiten hasi aurretik azterketa medikoa egitea, emaitzak ikusi ondoren bakoitzari zein kirol egitea komeni zaion zehaztu baitaiteke. Bestalde, jakin ez arren, bihotzeko arazoak izan ditzakegu eta edozein modutara kirola egiten hastea arriskutsua izan daiteke".

Jose Ignaziok bihotza, birikak, malgutasuna, bizkarra… aztertzen dizkie berarengana joaten direnei eta bere ustez frogarik garrantzitsuena esfortzu froga da, bihotza esfortzua egiten ari denean nola erantzuten duen ikusteko eta erresistentzia neurtzeko balio baitu. Frogak egin ondoren, lehenengoz kirolen bat egin nahi dutenei zer komeni zaien esateaz gain, hauei zein jadanik kirola egitera ohituak daudenei euren pisu ideala zein den eta kirola zein eratara egin behar duten esaten die. Bakoitzak bere ezaugarrien arabera bihotz taupada kopuru zehatz batzuetan egin behar du kirola eta behar bezala aritzeko oso garrantzitsua da Jose Ignazioren ustez pultsometroaren erabilera.

Kiroldegian lanean ihardun den urte hauetan guztietan kirolariengan hainbat ohitura onuragarri sustraitzen saiatu da, nahiz eta bere ustez oraindik jendeak ez dien gauza hauei guztiei behar adina garrantzi ematen. "kirolak bi taldetan banatu daitezke: aerobikoak eta anaerobikoak. Lehenengoek erresistentzia jorratzen dute eta bigarrengoek momentuko esfortzua. Korrika egitea, igerian aritzea… adibidez, aerobikoak dira eta abiadurazko lasterketak, indarra neurtzen duten kirolak… anaerobikoak. Ni kirolari guztiek erresistentzia aerobikoa jorra dezaten saiatzen naiz, oso garrantzitsua eta onuragarria baita kirol anaerobikoak egiten dituztenentzat ere". Lehenengoz serio samar kirol bat egiteko asmoa dutenentzat ere gomendagarriena kirol aerobikoekin hastea omen da: "medikuok gehien gomendatzen dugun kirola igeriketa da, gihar asko lanean jartzeaz gain, uretan egiten denez, ez baitu artikulazioetan kargarik sortzen. Bestalde, fisikoki nahiko patal daudenak hasieran bizikletan ere ibil daitezke. Kirola lasai hartu behar da hasieran eta jadanik kirola egiten ohituak daudenei ere denboraldia lasai hastea komeni zaie".

Baina ez da arlo aerobikoa lantzea Jose Ignaziok kirolariei ematen dien aholku bakarra: "luzaketak egitea ere ezinbestekoa da lesioak eragozteko, baina jendeak ez du ohitura hori batere sustraitua. Taldeetan denboraldi hasieran luzaketak egiten dituzte, baina gero albo batera uzten dituzte. Luzaketak denboraldi osoan eta entrenamendua zein konpetizioa hasi aurretik, bitartean eta ostean egin behar dira. Bestalde, azterketa egiten dietenean kirolariei zer modutara entrenatzea komeni zaien ere esaten diet, baina hau talde kirola egiten dutenek jarraitzea oso zaila da. Bakarkako kirola egin ohi dutenek, ordea, errazagoa dute eta aholku hauek jarraitu ohi dituzte".

Aholku hauek guztiak lesioak saihesteko asmoz luzatzen dizkie Jose Ignaziok kirolariei, baina aholkuak jarraituta ere ezinezkoa da askotan zoritxarra saihestea. Zumarragako kirol medikuntza zentroan, kirolariei azterketak egiteaz gain, lesioen ondoren osatze lanetan laguntzen diete berriro ere lehenbailehen kirola egiteko moduan egon daitezen. Kirol bakoitzean lesio zehatz batzuk eman ohi dira: futbolean belaunetakoak eta giharretakoak, saskibaloian txorkatila bihurritzeak eta behatzetakoak, eskubaloian sorbaldakoak, txirrindularitzan erorketak… Baina, bestalde, kirola egiteak lesio onbera batzuk sortu ohi ditu, "atleta bihotza" esaterako. "Bihotza ere muskulu bat da eta kirola eginez hazi egiten da. Hori dela eta, kirolariek ariketa egiten jarraitu behar dute atrofiatu ez dadin" dio Jose Ignaziok.

Dabiltzanei suertatu ohi zaizkien lesioez gain, zoritxarrez, azkenaldian hainbeste zeresan ematen ari den dopinak kirol medikuntzaren izen ona ere zikindu du. Jose Ignazio Ramirezen ustez dopina aspalditik datorren kontua da, baina "lehen medikuek ez zuten zerikusirik dopinarekin, gero beraiek ere esku hartu zuten hau kontrolatzeko eta azkenean kontrolak eragozteko ikertzen hasi ziren. Nire ustez gure esku ere badago dopina desagertaraztea. Debekatuak dauden sustantziek epe luzean sor ditzaketen kalteen berri eman beharko genuke kirolariek dopinaren aurkako jarrera har dezaten. Txirrindulari gazteak niregana etorri izan dira zerbait eman niezaien: nork bidali izan ditu niregana?"

Dopina eta lesioak kirolaren alde txarra badira ere, kirola egitea osasungarria dela argi dago: "urteetan aurrera egin ahala kirola egin izanak gure bizi kalitatean eragin positiboa izango du. Medikuaren aholkuak jarraituz, neurriz eta zuzen, edonork egin dezake kirola. Gaixotasunen batekin etorri direnei, bihotzeko arazoak aurkitu dizkietenei… sekula ez diet kirolik ez egiteko esan, zenbait baldintza betez beraientzat ere onuragarria baita kirola egitea".



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT