Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Juan Carlos Díez: "Mundu mailako appartheid antzeko batean bizi garai (069. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2001/07/23
Otamotz

Zer aurkitu zenuen Camerunen lehenengo aldian bertara joan zinenean?

            Cameruna heldu aurretik herrialde honen iparraldean dagoen Chad-eko hiriburuan izan nintzen. Garai hartan Chad Libiarekin gudan zen eta hogeitabi urterekin gudan zen herrialde batean egotea ikaragarria izan zen niretzat. Ondoren Camerunen izan nintzen eta bertako jendea oso gaizki bizi zela ikusi nuen. 98an itzuli nintzenean, egoera antzekoa zen.  

Zein da egoera penagarri honen arrazoia?

            Baliabide natural ugari dituzten arren, kanpoko enpresek ustiatzen dituzte eta horren truke lortzen den irabazia boterean dagoen eliteak bereganatzen du. Agintariek boterea utziko balute Camerundik alde egin beharko luketela badakite eta ez daude horretarako prest. Nazioarteko moneta-fondoaren aholkuak jarraituz, enpresa publikoak pribatu bihurtzen ari dira; baina oso merke eta eurentzako akzioen truke. Ondorioz herritarrak oso gaizki bizi dira eta han gehiengoa den gazteriak (populazioaren %75a gutxi gorabehera) etorkizun beltza du.  

Hirugarren munduko arazoei konponbiderik ikusten al diezu?

            Irtenbidea ez da erraza, bakoitzak berearen alde egiten baitu. Nire ustez afrikarrak aberatsak izango balira, herrialde aberatsek duten jarrera izango lukete. Nazioarteko merkataritza justuagoa bultzatu behar da eta herrialde hauei askatasun handiagoa utzi behar zaie. Politikoki, ekonomikoki, kulturalki… lehen munduaren interesen pean daude eta gure bizimaila esplotazio honetan oinarritua dago. Irtenbidea pastela hobe banatzea izango litzateke, baina ez dugu gure kontsumo maila galdu nahi. Dena den, gauzak aldatzea komeni zaigu, gure ereduak munduko biztanlegoaren zati handi baten pobretasuna sortzeaz gain, planetako baliabideak berehala agortuko baititu.  

Aldaketa badatorrela uste al duzu?

            Ez dut uste egungo egoerak gehiegi iraungo duenik, gure bizimodua mantendu nahi badugu zuriak Hegoafrikan bizi ziren bezala bizi beharko baikara: mundu mailako appartheid batean. Berez, antzeko egoeran gaude jada: mugak ixten hasi gara inor sar ez dadin eta gure aberastasuna ken ez Diezaguten… Hegoafrikako zuriek ere, ejerzitua euren esku zuten arren, egoera hartan ezingo zutela luzaroan iraun ikusi zuten eta zertxobait bidezkoagoak izatea erabaki zuten. Egungo munduko egoera ere aldatuko da, bide baketsuen bidez edo indarkeriaren bidez. Hirugarren Munduak gero eta presio demografiko handiagoa egiten du eta kon-tzientziatuagoa dago. Lehenengo euren herrialdeetako boterea lortuko dute eta gero euren aberastasuna aldarrikatuko dute. Azkarrak bagara, orain arteko moduan indarkeria erabili beharrean, bidezkoagoak izaten saiatuko gara. 

Nola ikusten dute eurek Lehen Mundua?

            Argi dute euren arazo asko eta asko Lehen Munduak sortu dituela. Badakite euren herrialdea oso aberatsa dela, baina Lehen mundua dela aberastasun honi onura ateratzen diona eta gureganako arrangura dute. Baina, bestalde, Lehen Mundua paradisua da beraientzat eta hona etorriz gero zortzi orduz lana egin eta han baino hamar aldiz gehiago irabaztea espero dute. Hori dela eta, asko hona etortzeko desiratzen daude. Dena den, zertxobait aberasten direnean jaioterrira itzultzeko asmoa izaten dute, familiari, lurrari, ohiturei… oso lotuak baitaude.   

Zer lan egiten duzu zuk bertan?

Camerungo hiri handiena den Dualako hiri inguruko auzo batean gaude. Bertako portua Camerungo garrantzitsuena da eta bertatik ateratzen da aberastasun handiena. Portuak lanpostu ugari sortu dituen arren, hiri inguruko auzoetan pobretasun izugarria dago. Nekazaritzako produktuen salneurria izugarri jaitsi denez, jendea hirietako auzo hauetara doa bizitzera eta izugarri hazi dira. Parrokietan bertako familiei laguntzen saiatzen gara. Gazteen artean langabezia izugarria dagoenez, indarkeria eta drogamenpekotasuna ematen ari dira. Langabeziari aurre egiteko, gazteei lan munduan sartzen lagundu diezaieketen ikasketak eskaintzen saiatzen ari gara. Eskola agiriek ezer gutxirako balio dutenez, lanbide heziketa eskaintzen diegu, lan eskaintza handiagoa duten arotz, mekaniko… lanetan aritu daitezen. 

Zumarragako parrokiarekin ere proiekturen bat aurrera ateratzekotan omen zara…

            Duela gutxi auzoko elbarriei laguntzeko talde bat sortu dugu, euren ezintasuna dela eta gainontzekoek baino bizitza gogorragoa dutela ikusi baitugu. Bizitza aurrera ateratzeko aukera izan dezaten eurentzako lanpostuak sortzea erabaki genuen eta zapatak konpontzea beraientzat lanbide egokia dela ikusi dugu. Zapatak konpontzeko tresneria behar dutenez, Zumarraga eta Urretxuko herritarren laguntzaz tresneria hau eskuratzea espero dugu. Horretarako parrokiako lagunek, aurreko urteetan beste herri batzuei laguntzeko egin duten bezala, datorren neguan Elkartasun denda jarriko dute, jaialdiren bat antolatuko dute…  

Camerunen eman dituzun urteetan herrimina sentitu al duzu?

            Familia, lagunak… faltan somatzen nituen eta lasaitasun pixka baten bila ere etorri naiz. Han oso gogor lan egiten da eta batzuetan une larriak bizi izaten dira. Egunero konpondu ezin ditugun arazoak dituzten jende askorekin egoten gara eta atsedena behar nuen: familiarekin eta lagunekin egon, ondo jan, ardo ona edan… Hiru hilabetez atseden hartuko dut eta abuztu bukaeran itzuliko naiz Camerunera. Nire asmoa bertan bizitzea da. Izan ere, egun hura ere nire etxea da, bertan lagun ugari egin ditut eta bertan eman ditudan urteak oso aberasgarriak izan dira. Bizitza hobeto ulertzen lagundu didate eta bertako kultura ere oso aberasgarria da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT