Izan ere, haurren danborradak hogeita hamazazpi urte betekoditu aurten eta helduenak bat gutxiago. Katekesiko Oargi menditaldekoak izan ziren Donostiarren jaia herrian antolatzea erabakizutenak eta haurren danborradarekin hasi ziren. Urtebeteberanduago helduena ere antolatu zuten. Hasieran bi konpainia soilikateratzen ziren: danborrariena (Napoleonen ejertzitoaren jantziekin)eta barrilariena (sukaldariz jantziak).
Bestalde, lehen urteetan danborradako jantziak besteherrietako danborradei alokatzen edo eskatzen zizkieten, bainapixkanaka konpainia guztientzako jantziak prestatzen joan dira etaegun danborrari ia guztiak Zumarragako danborradarenjantziekin ateratzen dira.
Oargi mendi taldea desagertu egin zen arren, Zumarragako jaiekdanborrada izaten jarraitu zuten, La Salle ikastetxeko ikasleohien elkarteak antolaketa lanetan lekukoa hartu baitzuen. Urterohaurren eta helduen danborrada jendetsuek Zumarragako kaleakSarriegi eta Ansorenaren doinuez alaitu ditzaten jende ugarik lanaegiten badu ere, aspaldiko urteetan Anparo Arrizabalagak eta JoseAntonio Mendizabalek eginiko lana aipatzekoa da. Anparo duelahogeiren bat urte hasi zen saltsa honetan eta urtero antolaketanemango duen azkena dioen arren ("urretxuarra naiz eta danborradapikutara badoa, niri bost axola" esan ohi du), ezin dio haurrenilusioa gertutik bizitzeari utzi. Josean Mendizabal, berriz, duela 27urte hasi zen danborradako zuzendaria zen Jesus Mari Gonzalezde Audikanaren eskutik eta Jesus Marik utzi zuenean berak hartu zuenzuzendaritza.
Aurten ere bera izango da zuzendaria eta dena ondo irten dadin, ohiduten moduan, entsaiuak duela hilabete eta erdi hasi zituzten. LaSalle ikastetxeko soinketa gelan egiten dituzten entsaiu hauetakobatera joan ginen eta bertan Anparorekin eta Joseanekin danborradariburuzko hizketaldi interesgarria izan genuen.
Beraien esanetan antolaketak ez die buruhauste handirik sortzen,esperientziaren ondorioz lana oso ondo antolatuta baitute. "Maiatzeaneskolei eta elkarteei bi danborradetako entsaioetara etortzekodeialdia luzatzen diegu eta zailena jendeak entsaioetara etortzekoohitura hartzea lortzea izaten da. Aldiberean, udal-biltegi bateangorderik izaten ditugun jantziak La Salle ikastetxera ekarri etabeharra dutenak garbitu eta konpondu egiten ditugu".
Zumarragako danborradak egun 900 jantzi inguru ditu, 600 bathaurrentzat eta 300 bat helduentzat. Haurren danborradanzortzi konpainiak parte hartzen dute. Alde batetik Miguel Lopez deLegazpiren garaian bezala janzten direnak, sukaldariak eta Napoleonenhiru konpainia. Bestetik, eskola bakoitzak bere konpainia du: LaSallekoak Napoleonen armadaren modura jantziak irteten dira,Gainzurikoak Iztueta gudariaren modura eta Ikastolakoak liberalezjantziak. Danborrari eta barrilariez gain, bi herrietako eskoletakobeste haur askok ere parte hartzen dute danborradan: betikoeuskal lanbideen jantziez, Euskal Herriko herrialde ezberdinetakojantziez, Antioko jaitsiera antzeztuz…
Helduen danborradan, berriz, alde batetik Napoleonen modurajantziak eta sukaldariak ateratzen dira musika bandarekin etabestetik Iztueta, Legazpi eta Kosako konpainia (garai batekoUrretxuko danborradako jantziekin ateratzen den neskakonpainiarekin batera) txarangarekin. Anparok eta Joseanek esanzigutenez, garai batean neskek ez zuten danborra jotzerik:"pospoliñaz jantzita ateratzen ziren panderoa joaz, bainaneska talde batek danborrari izan nahi zuela esan zigun. Hasieranmutilez "kamuflatuak" irteten ziren (alardeetan ere halaatera dira aspalditik), baina hemen ere arazoa "kamuflatu"gabe ateratzea eskatu zutenean sortu zen. Eztabaida izan genuenarren, baimena eman zitzaien eta egun nesken konpainiaz gain, mistoakere badaude".
Urteen poderioz eman diren aldaketa hauek guztiak direla eta,Zumarragako danborrada asko hazi da eta egun eskolaurretikDBH2ra bitarteko 600 bat haurrek eta 300 bat helduk parte hartzendute. Partehartzaileek gora egiten dutenean edo jantziak zahartzendirenean jantzi gehiago eta konpainia berriak egin behar izatendituzte. Haurren jantzi berriak egin edo erosi egiten dituzte, bainahelduenak beste herrietako danborraden arduradunei eskatzen dizkieteeta arrakasta badute antzekoak egiten dituzte. Konpainia berri batsortu behar duten bakoitzean bileretan erabakitzen dute nola jantzieta ondoren historia liburuetara jotzen dute jantzia jatorrizkoarenahalik eta antzekoena izan dadin.
Migel Lopez de Legazpiren garaiko jantzia egiteko Angel Kruz Jakarenlaguntza izan zuten eta Ikastolako haurren jantzia prestatzeko,berriz, Zumalakarregi museora jo zuten. Hala ere, gauzak ez zirennahi moduan atera… "Ikastolako haurrentzat karlisten jantziaprestatzeko asmoa genuen eta horretarako Zumalakarregi museora joanginen. Jantzi eder bat ikusi genuen, bertako arduraduna edo gunahastu egin ginen eta jantzia egin ostean liberalena zela jakingenuen". Zumarragako besarkada ere historia liburuetara pasakoote da? Hirugarren karlistadaren atarian ote gaude? Zumalakarregikburua altxatuko balu…
Nahasteak nahaste, Zumarragako danborradak konpainia etaeskola guztientzako arropa egitea lortu du eta antolatzaileek ezdute, epe motzean behintzat, jantzi berririk egiteko asmorik: "eskolabakoitzak bere konpainia izatea lortu dugu eta jantzi berriak beharhandia dugunean soilik egingo ditugu. Izan ere, oraindik zorrakordaintzen ari gara eta trajeen mantenua, txapelena batez ere, nahikogarestia da. Aldaketak musika alorrean egin nahi genituzke, baina osozaila da pieza berriak sartzea. Izan ere, danborradan jotzenurte asko daraman jendeak azkeneko egunetako entsaiuetara soiliketortzeko ohitura hartu du (piezak ondo ezagutzen baitituzte) eta osozaila izango da hauen ohitura aldatzea".
Hori dela eta, Zumarragako errepertorioa klasiko bihurtu da jada.Aurten ere danborradari hasiera Dianak emango dio eta ondorenTatiago, Iriyarena, Hau dek hau eta Plaza zaharra joko dituzte.Bukatzeko, nola ez, Zumarragako Martxak zumarragarrei oilo-ipurdiajarriko die eta zumarragar sutsuenek malkoren bat edo beste ereisuriko dute.