Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Datozen 4 urteetako Urretxu eta Zumarraga (086. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2003/04/23
Otamotz

HIRIGINTZA

PSE-EE

-Aparkaleku eta zirkulazio arloan Zumarragaeta Urretxurako proiektu bateratua.

-Gazte eta pertsona nagusienentzat etxebizitzaduina lortzearen arazoari irtenbidea aurkitu. Babes ofizialeko etxebizitzakbultzatu. Diru sarrera baxuak dituzten familiak, familia monoparentalak etabakarrik bizi diren emakumeak ere proiektu honetarako kontuan hartzen ditugu.Era berean, alokairuzko etxebizitzak eta etxebizitza libreen eraikuntzaproiektu-bide dira. Bidaurreta, Artiz, Eitza, Kalebarren, Piedad eta Irigonenetxebizitzak eraikitzeko asmoa dugu.

-Auzoen modernizazioa eta berreskurapena.Aparkalekuak, gune berdeak, kontenedoreen lurreztapena eta zirkulaziohobekuntza. Kaleak oinezkoentzat jarri nahi ditugu. Honetarako azpiegiturazkohesiak kendu behar dira. Herri berrikuntza eta birgaitzea: Zelai-Aristi parkea,Leturias enparantza, Eitza, Kalebarren, Geltokiak, Artiz, Aparizio auzoa, SantaBarbara, Mundo Mejor.

EB

Orain arte izandako politika, hirigintzahigiezinen negozio soiltzat hartu duena gainditu nahi da. Babes ofizialekoetxebizitzak eta etxebizitza sozialak eraiki nahi dira eta alokairua, preziomerkeen bidez, bultzatu nahi da. Horrela etxeak hutsik izatea saihestu nahi da.Zabalgune irekiak babestu nahi ditugu, haurrentzako parkeak egin nahi ditugu,baita berdegune gehiago ere. Beti ere, bizi-kalitateari hirigintza-garapenaribaino garrantzi handiagoa eman nahi diogu. Gure herrietan dauden oztopoarkitektonikoak kendu nahi ditugu.

EA-EAJ-PNV

Zenbait guneren hirigintza-garapena. 1.000etxebizitza egingo dira, hauetatik erdiak, gutxi gora behera, babesofizialekoak. Etxebizitzen alokairuaren aldeko ekimenak. Zumarragan,Zelai-Arizti parkearen ingurunean hobekuntzak egingo dira eta San Isidro etaUrola kaleak berrurbanizatuko dira. Etxe-aurrealdeak birgaitzeko dirulaguntzak. Urretxun, hirigunea, etxe-orratza, aldapa eta Zubimusu enparantzabirgaitu. Beste bide paralelo baten bidez, Labeaga kaleko zirkulazioa arindu.Saneamendu-azpiegituretan inbertsioak. Beasain-Durango errepidean, Ormaiztegi-Zumarragatartea bukatu eta Zumarraga-Zumarraga eta Zumarraga-Bergara tarteak egin.Azkoitirako errepidea zabaltzearen azterketa.

PP

Zumarragari dagokionez, errepideak konpondubeharko lirateke eta argiteria hobetu. Bestalde, Udaletik egun baino indar gehiagozbultzatu behar dugu etxebizitzen promozioa. Batez ere babes ofizialekoenpromozioa. Urretxuko arazo nagusienetako bat aparkalekuena da. Daudenaparkalekuak hobetu eta berriak egin behar dira, egungoak ez baitira nahikoa.Aparkaleku gisa erabili daitezkeen tokiak bilatu behar dira, zirkulazioaarintzeko.

 

KULTURA

PSE-EE

-Eskualde-buru moduan zerbitzuak eskaini,eskualdearen maila indartzearen helburua lortzeko. Helburu hau lortzearrenkultura zuzendaritza-plangintza bat osatu beharko litzateke ekintza instituzionaleta partikularrak norabideratuko lituzkeenak. Aldi berean, gure eskualdekoartista, egileen lanak bultzatuko lituzke, dinamika banguardistagoak osatuz.Garaikidetasunaren ildoan, garrantzitsua litzateke teknologia berriakbultzatuko lukeen zentro gunea sortzea eta bultzatzea.

-Beharrezkoa ikusten dugu ondorengo hauetanlan egitea:

A) Eraikuntza dinamikoak eta zerbitzuturistikoak Antiguan eta Urretxuko kasko historikoan.

B) Faustino Orbegozo Fundazioko eraikinean aterbeaegin, Urretxuko igerileku munizipalak.

D) Zelai-Arizti ikastetxea kultur-etxebihurtu.

E) Kalebarren pabilioi munizipala teknologiaberrien gune bihurtu.

F) Urretxu-Zumarragako kirol, kultura…inbertsio proiektuak aurrera eramango dituen geren-tzia sortu.

-Gure eskualdea ikustera datozenentzat ditugunbaliabideak indartzeko neurriak hartu (Iparragirre, Miguel Lopez de Legazpi).

EB

Bi herrietan izango diren kultur-proposamenguztiei erantzuna eman eta bizilagun guztien eskura izatea bermatu. Zumarragankultur etxea egin. Denentzako kultur ekitaldiak bultzatu nahi ditugu, berezikigazteentzat: ludikoak eta aldi berean hezigarriak. "Gau Giroan"programa eta gazte txokoak bultzatu nahi ditugu.

EA-EAJ-PNV

Zelai-Aristin kultur-etxea egin nahi da.Bertara liburutegia, KZ Gunea eta herrian sakabanatuta dauden beste zerbitzubatzuk eramango dira. Horretaz gain, eraikuntza horretan hainbat elkarterenbeharrei erantzuteko zenbait gela prestatuko dira. Iparragirre Museoa egin nahida. Museoaren bidez urretxuar ospetsu hau eta beraren lan ezagutarazteko guneasortu nahi da. Ipeñarrieta Jauregia erosi nahi da eta Jauregia prestatu zenbaitekintza publiko egiteko. Lankidetzan egindako zenbait ekintza kultural egiten jarraitunahi da (hala nola, antzerki-programazioa, ButaK 21 zine kluba, Santa Lutziaferia, udako musika-gauak, umeentzako emanaldiak, musika emanaldiak…) etaekintza emanaldien kopurua gehitu nahi da.

PP

Zumarragan Udal Liburutegiko ordutegia zabaldubeharko litzatekeela iruditzen zaigu, egun, duten lan ordutegia dela eta, liburutegirajoaterik ez dutenek ere erabil dezaten. Urretxun Udalak herritarren ekimenpribatuak sortutako ekitaldi kulturalak bultzatu beharko lituzke, baliabidematerialak eta dirua eskainiz.

 

ONGIZATEA

PSE-EE

-Errenta banaketa orekatu batetik abiatuz, desberdintasunsozialari aurre egiten dion ongizate politika batean oinarritzen gara.

-Bizi-itxaropen maila handitzeak, gizarteakeskatzen duen kalitatezko osasun zerbitzu eta harrera mailak, osasunarekinzuzenean lotuak dauden zerbitzuak eta ongizateak hedapen sakona eskatzen du.Alderdi Sozialistaren ustez, Urretxuk eta Zumarragak hedapen sakon hori ematekobaliabide eta gune egokia dute, gure herrialde mailan, lan eginez gero,ongizate sozialaren esparruan eskualdeko eredu bihur daiteke.

-Beharrezkoa ikusten dugu eskualdekonagusienentzat bizileku bat, hau da, egoitza bat sortzea. Honetaz gain,Leturias enparantzako eliza ohia, gure nagusienentzat berreskuratu nahi dugu.Urretxuri dagokionez, jubilatuen aterbea hedatu nahi dugu, euren beharrakasetuko dituzten zerbitzu berriak eskainiz. Baita ikerketa berri bat egin etagero eskaerei erantzuna eman.

EB

Kultur-aniztasunaz arduratuko den gizartelaguntzaile postua sortu nahi dugu, honela integrazioa bultzatu dezan. Izanere, aurreko legealdian Zumarragan udal-gobernuak arazo hauei ez die inongoarretarik eskaini. Behin-behinekotasun ekonomiko edo soziala bizi dutenpertsonekin gizarteratze hitzarmenak ahalbideratuko dituzten baliabide sozialeta ekonomikoak ziurtatu eta hitzarmen hauen jarraipena eta ebaluazioa eginnahi da. Udalak tratu txarren aurkako borrokan baliabide gehiago izatea nahidugu. Ongizatearen Kontseilua indartu eta hurbildu. Elkarteei baliabide gehiagoeman nahi diegu. Bazterketaren aurkako politikaren aldeko apustua egin nahidugu, pertsonen diskriminazioa (euren arraza, kultura, ideia edo egoeraekonomikoengatik) saihestuko duena.

EA-EAJ-PNV

Gure zaharren beharrei erantzuteko, ForuAldundiarekin elkarlanean, eskualde mailako geriatriko berria eraikiko da.Eguneko-zentroa birmoldatu eta hedatu nahi da. Honetarako zerbitzu berriakeskainiko dira. Etxez etxeko laguntza gehitu nahi da, laguntza honen bidezahalik eta hirugarren adineko jende gehienak ingurune hurbilenean bizitzenjarraitu ahal izateko. 0-3 urte artekoentzako, hezkuntza-eskaintza publikoajarri nahi da. Drogomenpekotasunari aurre egiteko programak garatu. Era berean,arazo gehien dituztenei laguntzeko eta hauek gizarteratzeko programak jarrinahi dira.

PP

Zumarragak geroz eta handiagoak diren  herriko jubilatuen beharrak aseko dituenJubilatuen Egoitza handiagoa behar du. Urretxun etxez etxeko laguntza sistemahobetu behar da eta kasu bakoitzaren azterketa egin behar da laguntzak benetakobeharrei egokitzeko.

 

EUSKARA

PSE-EE

Euskara erabiltzearen ideia indartu. Azkenurteotan euskararen berreskurapenean egindako lanak garrantzitsuak izan dira,hala ere, gaur egunean gure eskualdeko gizartea ez da elebiduna. Proiektuelebidun hau gauzatzea ez dago instituzio desberdinen eskuetan bakarrik, denonlana litzateke. Honen ildoan, azpimarratzekoa da gure gizartean euskarak hasiduen rol berria: gazteen artean batik bat integrazio sozial eta batasun-faktorebihurtuz.

EB

Euskararen Erabileraren Normalizazio-planarenebaluazioa egin nahi dugu, gaizki egindakoaz ikasiz eta ondo egindakoakberretsiz, ondorengo bultzada sustatzeko asmoz. Honela, euskararen erabilerabultzatu eta gizartean benetako elebitasunaren aldeko apustua egin nahi dugu.

EA-EAJ-PNV

Euskara Biziberritze Plana onartu ondoren,finkatu diren helburuak jorratzeko teknikariak lanean ditugu. Euskararennormalizazioruntz emango diren urratsei baliabideak ematea izango da udalenzeregina, eta era berean, udal batzarrak udalaren erabilera sendotzekoonarturiko plana bultzatzea da helburu. Horrez gain, euskara ikastekoerraztasunak ematea da asmoa, helduentzako nahiz gurasoentzako edoetorkinentzako, batez ere ikasleentzako. Udal euskaltegia bultzatzea,transmisio kanpaina, ikasleentzako errefortzu saioak eta etorkinentzako planberezia ezartzea litzateke helburua.

PP

Euskara guztiona da eta guztiok lan egin behardugu bi hizkuntza ofizialak baztertzaileak izan ez daitezen. Eta, batez ere,ahalegin berezia egin behar dugu hizkuntzak arma politiko bezala edoborrokarako argumentu bezala erabili ez daitezen.

 

INGURUMENA

PSE-EE

-Nekazal-mundua indartu, naturaren baliabideakbabesteko. Nekazaritza-lana gure eskualdearentzat garrantzitsua da, batik batindustria-mundua lehengaiez hornitzen duelako eta, aldi berean, zerbitzu,merkataritza eta elikadura esparruak hornitzen dituelako. Nekazaritza etapaisaia ondare garrantzitsuak dira. Ondare kultural honen modernizazioa etaingurugiroaren babesa ez daude elkar joka. Aurreko bi irizpide hauekin laneginez gero, ingurumenaren garapen onargarria lortuko litzateke. Ezin ahaztu,gure ekosistemaren kalitatea, oinarrian, baserrian eta nekazal munduan egondela beti.

-Gune berdeak, hirigune paisaia eta espaziopublikoak hobetu aisialdi eremu berriak sortuz: Antigua parkea, Beloki,Oruezabaleta, Goiko-Txabola, Agiña, Santa Barbara eta Urretxu-Zumarraga-Legazpibidegorria.

-Beti ere ingurumenaren arloan kalitate mailaaltua segurtatzen duten irizpide eta ekintza onuragarriak planteatu nahi dira.

EB

Zabalguneak eta berdeguneak sortu eta babestunahi ditugu. Ke igorpena eta herri barruko autoaren erabilera gutxitzekoborroka egingo dugu. Herria oinezkoentzat egitera jo behar dugu. Lurrak lortueta lur horien ingurumen-berreskurapena bultzatu. Agenda XXIean sakondu etagaiarekin zerikusia duten talde eta pertsonen partehartzea bultzatu.Poluzio-akustikoaren aurkako plana ezarri. Industria-hondakinak kontrolatzekopolitika sustatu. Hondakin kutsakorren kontrola eta prebentzioa egin nahi dugu.

EA-EAJ-PNV

Foru Aldundiarekin egindako hitzarmenak bide gorriaLegazpiraino luzatzea ekarri du. Bidegorria Azkoitiarantz luzatuko da.Bestalde, araztegia martxan jartzeak Urola ibaiko uren garbiketaren etakalitatearen hobekuntza ekarri du berarekin. Horretan eragin nahi da, etahorretarako, ibaiertzak garbitzeko programak abian jarriko dira. Era berean,eta beste erakunde batzuekin lankidetzan, une honetan dagoen kutsaduraakustikoari eta ingurumen-kutsadurari aurre egiteko programak martxan jarrikodira. Laster, Antiguako eta Santa Barbarako baselizen inguruan biztanleek aisiarakoduten berdegunei buruzko azterketari hasiera emango zaio.

PP

Zumarragan dauden industri lantegienkutsadura-isuriak zaindu behar dira, gure herriko ingurugiro kalitateahobetzeko asmoz.

 

HERRIBIDE

            Leheniketa behin, gure esker ona adierazi nahi diogu Urretxu Zumarragako euskarazkohedabide bakarra den Otamotz aldizkariari.

            Eskaintzenzaigun tarte honetan, eta Udal hauteskundeen zurrunbiloa gainean izanik,HERRIBIDE plataforma osatzen dugunon herri programaren  aurkezpena egitea eskatu zaigu, berau bestealderdi  politikoen programarekinalderatu eta herritarroi hautu bat egiteko aukera emanez.

            Ezkertiareta abertzale sentitzen garenok,  egun,Herribide plataforma osatzen  dugu, gureherri programaren ardatz  nabarmenaherri honek  behar duen etorkizunaeraikitzeko konpromezua izanik. Honen baitan, eta Euskal Herriaren etorkizunaherriz herri eraikitzen delako, Urretxun ere hainbat  arlotan gure ekarpena ezinbestekotzat jotzen dugu, hala nola,hirigintzaren norabide orekatua, euskararekiko konpromezu irmoa, gurekulturaren babes sutsua… eta oro har gure eguneroko bizitzan herri bezalamodu askean bizitzeko beharrezko den ongizatea.

            Herribide,urretxuarron eskura dagoen tresna dela argi utzi nahi dugu. Urretxu, bestehainbat herri bezala, norabide baten beharrean aurkitzen da. Norabide honen protagonismoa herriari dagokioeta ez soilik gutxi batzuei. Horregatik, herritarren partehartzea oinarritzatduen norabidea aurkitzea da denon  konpromezua.

            Aipatumoduan, Urretxuarrok datozen asteetan gure hautua egiteko garaian aurkitzen gara. Hala ere, Euskal Herrian etaberaz Urretxun bada hautuaren afera honetan sortzen den zalantza edo kezka nabarmenik. Euskal Herritar guztiok dugugure udaletan ordezkari  izango direnalkate edo zinegotziak izateko eskubidea, eta hori da herri honen etorkizunazarduraturik sentitzen garenon erronka.

            Honenbaitan gure eskerrik beroena adierazi nahi diegu egun hauetan gure herriplataformaren babesean beraien sinadura eskaini diguten urretxuar guztiei, izanere Herribide plataformaren etorkizunaren nahia adierazi baitigute, askoketorkizun hau zapuztu dezakeen isiltasunaren protagonista izaten jarraitzenduten bitartean.

            Egungutxitan adierazi diguzuen babesak, Herribide osatzen dugunon izatearengarrantziaz ohartarazi gaituzue, hortaz eta datozen asteetan  Herribide osatzen dugunok gure herriarenetorkizuna eraikitzeko asmo eta ildoen berri jasotzeko aukera zabaldukodizuegu.

Herribide herriarena eta herriarentzat izangoda

 

PAGOTXETA

Pagotxeta: geure bidea jorratzen

            Leheniketa behin, gure esker ona Otamotzeko lagunei Pagotxeta Herri Plataformarenprogramaren zertzelada nagusiak azaltzeko eman diguten aukeragatik.

            Azkenurteotan egin izan dugun bezala, oraingoan ere Zumarragaren alde lan egitekodugun ilusioak eta grinak bultzatuta, Zumarraga hobetzeko bidean, zumarragarguztiontzat onuragarria izan daitekeen ustean, programa bat osatu dugu.Programa honen ardatz nagusiak, noski, hirigintza, kultura, euskara, ingurugiroaeta ongizatearekin zerikusia duten gaiak dira.

            Halaere, gure ustez, eta programa guztien gainetik, zumarragarrok arazo larriagobati egin behar diogu aurre: hauteskunde hauetan iritzi eta ideia guztiak erademokratiko eta askean defendatzeko eta bozkatzeko eskubide falta. PAGOTXETAosatzen dugun kideon iritziz guztiz larria izan daitekeen gabezia.

            Urteluzeetan mantendu izan dugu ezker abertzaleko kideok gure ordezkaritzaZumarragako Udaletxean. Ehundaka herritarrek sostengatu eta aukeratu dituztebere ordezkariak aukera ezkertzale, abertzale eta independentistak present egondaitezen. Tinko eta gogotsu defendatu izan dituzte euskara eta euskal kultura;herritarren partehartze zabala Udalaren jardunean; hirigintzako erabakigarrantzitsuenetan ere hor izan dira… 24 urtetako ibilbide luzea. Lehenaipatu bezala, Zumarraga hobetzeko ideia, ilusio eta proiektu ugari ditugu etazalantzarik gabe, dagokionean zumarragarroi argi eta garbi azaldukodizkizuegunak.

            Baina,ilusioak ilusio, esan behar mamu ilunak mugitzen direla gure inguruan:justiziarik gabeko espainiar legediak gure ahotsa mututu nahi du.Ilegalizazioak, atxiloketak, torturak, dena balio du herri honen nahiasuntsitzen saiatzeko. Pentsamendu bakarraren bidea hartu dute, eta mamu beldurgarrihauek horretan diraute. Beraien esku dago ehunka zumarragarron sinadurazbabestutako plataforma legeztatzea ala ez. Berriro ere ideiak dira oztopo. Etaegoera hau argitzen ez den bitartean, gure iritziz epelkeria latza izangolitzateke Herri Programari buruz mintzatzea. Askoz garrantzitsuagoa etabeharrezkoagoa den eskubidea daukagu jokoan eta. Azken finean, Zumarragak ereegunetik egunera somatzen du denok hain beharrezkoa dugun autodeterminazioeskubidearen falta, herritar guztiok era aske eta demokratikoan EuskalHerriaren etorkizuna erabakitzeko eskubidea.

            Oztopoguztien gainetik, mende luzeetan gertatu den moduan, Zumarragan, Pagotxetan,goizero pizten da eguna; eta berarekin batera alaitasuna, itxaropena, bizinahia. Era berdinean pizten da ehundaka zumarragarron askatasun egarria.Horregatik erabaki genuen hasiera batean 50 zumarragarron artean PagotxetaHerri Plataforma sortzea. Horregatik erabaki zuen 150 zumarragarron bilguneakHauteskunde Munizipaletara aurkeztea. Horregatik eskatu genien edozeinideiatako zumarragar demokratei bere sinaduraz gure partehartzea bermatzea.Horregatik herri honetako ordezkaritza anitz eta aberatsak 603 sinadura eskainidizkigu. Ez dago hiztegi guztian hitzik gure esker ona behar bezala adierazikoduenik. Mila esker eta musu bana guztioi.

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT