Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Gurutze Fernández: Superligatik pauso bakarrera (087. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2003/05/23
Otamotz

Nolatan hasi zinen futbolean?

24 urte ditut eta ikastolan hasi nintzen futbolean, 8 urterekin. Institutuan hasi arte areto futbolean jokatzen nuen, baina orduan, zelai handian jokatzen hasi nintzen SEIRAK taldean. SEIRAK-en hasi eta berehala Euskadiko selekzioarekin jokatzen hasi nintzen. SEIRAK-en hiru urte egon nintzen, Eibartarrak taldean bi urte eta Oiartzun taldean hiru urte daramatzat. Selekzioaren eskuinean jokatzen dut eta Oiartzunen, berriz, aurrelari.

Zenbat maila daude nesken futbolean? Zuk zein mailatan jokatzen duzu?

SEIRAK territoriala izeneko mailan dago eta gu, berriz, nazionala deritzanean. Gure multzoan Euskadi eta inguruko taldeak daude. Toki batzuetan nesken talde gutxi daude eta Zaragozako batzuek, adibidez, gurekin jokatzen dute. Gure mailan lau multzo daude. Gure gainetik iaz sortu zuten Superliga deritzana bakarrik dago.

Zer moduz doa denboraldia?

Hamalau talde gaude eta oraingoz seigarrenak goaz. Nire taldeko kide bat eta biok gara ligan gol gehien sartu ditugunak. Gure multzoko onenak gainontzeko multzoetako onenen aurka jokatuko du eta beraien artean irabazten duena Superligara igo beharko litzateke. Dena den, dirurik ez badute ezin dira igo. Iruñeko Lagunak taldeari hori gertatu zitzaion. Superligan jokatzeko dirua oso garrantzitsua da. Izan ere, hamabost egunero Huelvara eta antzeko tokietara joan behar da. Gure ligan Superligako talde batzuk baino hobeak diren bospasei talde daude, baina ez dute dirurik. Superliga osatzeko dirua zuten taldeak hartu zituzten. Ordurarte ez zegoen estatu mailako ligarik: orain igotzeko egiten dena lehen liga irabazteko egiten zen.

Euskadiko eta estatuko selekzioan jokatzen omen duzu…

Euskadirekin 17 urtez azpiko selekziotik 25 urtetik azpikora pasa nintzen zuzenean. Espainiakoarekin gaztetxoen mailan aritu nintzen eta aurten selekzio nagusian jokatzeko deitu didate. Holandara joan ginen Eurokopara sailkapena jokatzeko, baina ez nuen jokatu. Alemaniarrak, Noruegiarrak… fisikoki gu baino askoz ere prestatuagoak daude.

Zer diozu Athletic taldearen liga garaipenak sortu duen zalapartaz?

Izugarria izan da! Ea zer edo zertarako balio duen. Iruñeko Lagunak taldea igotzen bada, Osasunak lagunduko diola esaten ari dira. Gipuzkoa mailan ez dirudi halakorik gertatuko denik.

Herrialde bakoitzeko gizonezko talde nagusiak emakumezko talde nagusiari lagundu beharko liokeela uste duzu?

Athletic-ekoek suertea izan dute, zeren iaz Leioak mailaz igotzea lortu zuen eta Athletic-ek talde hori hartu zuen. Realak ekipoa aterako balu, ezingo luke zuzenean Superligan jokatu. Territorial mailan atera beharko luke eta, ondoren, igotzea lortu. Onena Realak taldea sortzea eta gainontzeko taldeek Realarentzako lan egitea litzateke. Hala, neskek eta taldeek ilusioa izango lukete: Realera heltzea eta Realarentzat lan egitea. Dena den, ez dakit Bilbon gertatu dena gertatuko litzatekeen. Izan ere, Athletic Bilbon sekulakoa da.

Egun Athletic-en ari diren batzuk lehenago zurekin batera arituko ziren…

Itziar Gurrutxagak eta Eli Ibarrak nirekin jokatu zuten Eibarren. Beste askorekin Euskadiko selekzioan jokatzen dut. Oso gustura daude, San Mamesen 35.000 pertsonen aurrean jokatzea izugarria izango baita. Ea orain Kopa irabazten duten! Gainera, sekulako meritua dute ez baitute ezer kobratzen. Euren ligan ia talde guztietan zer edo zer kobratzen dute. Sabadell taldea diru asko duen emakume batek hartu du eta hilero 300.000 pezeta kobratzen dute. Aprobetxatu beharra dute!

Ez al duzu Superligan jokatzeko eskaintzarik jaso?

Iruñekoekin zer edo zer hitz egin genuen, baina oraindik igoko diren edo ez ikusi behar da, besteak beste. Bestalde, datorren denboraldian Oiartzunek talde indartsua atera nahi du eta Oiartzunekin igotzea ere ondo egongo litzateke.

Superligan jokatzea sari polita izango litzateke, Oiartzungo taldean jokatzeko ahalegin handia egingo baituzu…

Donostian ikasten dut eta goizean klasera joaten naiz, arratsaldean praktikak izaten ditut eta, ondoren, entrenatzera joaten naiz. Astean hiru egunetan entrenatzen dugu. Entrenamendua dudan egunetan etxera gaueko 11:30ean heltzen naiz. Dena den, merezi du. Izan ere, taldean oso giro ona dugu eta Euskadiko selekzioarekin jokatzea mundiala da. Onena egiten dugun harremana da, aspalditik baitakigu ez dugula dirurik irabaziko.

Athletic-ekoek aurten mugitu duten jende kopurua ikusita, datorren urtean soldata ederra mereziko dute ba…

Datorren urtean zer edo zer kobratuko dutela uste dut. Aurten, kobratzen ez duten arren, Lezaman entrenatzen dute, Athletic-eko medikuak dituzte, partidetara hegazkinez joaten dira… baliabide guztiak dituzte eta oso gustura daude.

Zein da nesken futbolaren egoera?

Gipuzkoan sekulako zaletasuna dago, Bizkaian baino gehiago. Territorial mailan 30 talde daude, esaterako. Hor arazo bat dago: 16 urtekoak 30 urtekoen aurka aritzen dira. Hori dela eta, datorren denboraldian bi liga egin nahi dituzte: bata gaztetxoena eta bestea helduena.

Luzaroan jarraitzeko asmorik al duzu?

24 urte ditut eta 8 urte nituenetik jokatzen ari naiz. Batzuetan nekatua senti-tzen naiz, baina datorren urtean Oiartzunek talde ona ateratzen badu eta Donostia aldean lanen bat aurkitzen badut jarraitu egingo dut.

Bukatzeko, zer iruditzen zaizu komunikabideen jarrera? Badirudi orainarte neskek ez zenutela futbolean jokatzen…

Athletic-ek egin duena oso ondo dago eta bertako neskengatik asko pozten naiz, baina emakumeen futbola orain asmatu dela dirudi. Oiartzunek eta Añorgak bere garaian ligak irabazi zituzten eta egungoen balio berbera dute. Bestalde, Euskadiko selekzioa azken zortzi urteetan lauzpabost aldiz izan da estatuko txapelduna eta komunikabideetan ez da ia ezer agertu. Zer da handiagoa selekzioa ala Athletic? Jende askok sekulako lana egin du orain arte eta inork ez du aintzat hartu. Neska askok ez zuten uste sekula gertatu dena gertatuko zenik eta futbola utzi dute. Dena den, berandu bada ere, nesken futbolari garrantzia ematen hasi dira.


Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT