Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Miren Josu Aranburu (087. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2003/05/23
Otamotz

Zer leporatzen dizue Garzonek?

Autoan Udalbiltzako kideoi erakunde armatuko kideak izatea leporatzen zaigu. ETAk Udalbiltza diseinatu duela eta gu Udalbiltzako langile bezala jarri gaituela esaten da. Beharbada jendeak ez du oso argi Garzonek zergatik deitu didan eta argi utzi nahi dut: ni Udalbiltzako langilea nintzen. Boletinean herri komunikabideen mapa egiteko beka deialdia publikoa atera zen eta honela sartu nintzen. Ondoren, nire ikasketak direla eta lana antolatzeko perfila nuela ikusi zuten eta koordinazio lanean hasi nintzen. Orain aginduak ematea leporatzen zaigu, baina aginduak arduradun politikoek ematen dituzte.

Zer gehiago dio autoak?

Garzonek legez kanpo uzten duen Udalbiltza Kursaal da, existitzen ez den kontzeptu bat. EA-EAJk Udalbide erabili izan du orain arte, baina Udalbiltza Kursaal sekula ez da erabili. Bestalde, autoan kontzeptuak berak kriminalizatzen dira: nazio eraikuntza esaterako. Autoa polizi nobela da, ez du ezer frogatzen. Telefono entzute batzuk daude, esaterako, eta bertako elkarrizketen irakurketa bat egiten du.

Zein egoeratan aurkitzen zara?

Atxiloketengatik triste egotetik haserre egotera pasatzen zara, haserre egotetik beldurra edukitzera… Jone Goirizelaia abokatuari kontu honi guztiari logika aurkitzen saiatzen naizela baina autoa irakurri ondoren ezinezkoa zaidala esaten diot. Edozein euskaldunentzat autoa irakurtzea ezinezkoa da, sekulako astakeriak esaten baitira. Autoan, Udalbiltzaz gain, beste elkarte asko azaltzen dira: ESAIT, Egunkaria bis deritzotena… Hau aspaldi hasita dago, baina ez du bukaerarik berarentzat. Gurekin lan egiten zuten elkarte guztiak azaltzen dira: Aztiker, Kontseilua, Hizkuntza Eskubideen Behatokia… Horietako edozein izan daiteke hurrengoa, nire ustez. Udalbiltzak bultzatzen baditu eta Udalbiltza ETA bada, Euskal Herri guztia dago barnean.

Espero al zenuten halako zer edo zer?

Nik ez nuen batere somatu, nahiz eta jarraipenak somatu zituen jendea badagoen. Atxiloketen gauean goizeko 5etan deitu zidaten dutxatzeko eta arropa erosoa jartzeko esanez, atxiloketa batzuk ematen ari zirela eta. Ez genuen espero eta kaotikoa izan zen. Dena den, Xabier Alegria ere Udalbiltzako langilea da eta bere atxiloketaren ondoren guregana ere etor zitezkeela esaten genuen. Baita, egoitza Astigarragako udaletxean dugunez, udale-txe batean sartzea ez zela erraza izango ere. Zein erraztasunarekin sartu ziren harritu egin gintuen.

Nolakoak izan ziren ilegalizazioaren ondorengo egunak?

Egunean bertan atxilotuak hurrengo egunean deklaratzera pasa behar zutela jakin genuen. Lasaitasuna sentitu genuen, honela ez baitzituzten torturak pairatuko. Biharamunean zortziak gartzelara zihoazela jakin genuen eta minik handiena Leire Idoiagagatik sentitu nuen. Udalbiltzako lana berehala utzi behar zuen eta Garzonek ya se que no has hecho nada, pero vas a ir a la cárcel esan omen zion. Zure buruarekin gaizki sentitzen zara besteak gartzelan sartu dituztelako. Jonek guri ere deituko digutela edo gure bila etorriko dela esan zidanean oso urduri jarri nintzen. Zitazioa heldu zenean lasaitu egin nintzen, oso gogorra baita edozein gauetan zure etxean sartuko direla eta bost egunetan inkomunikatuta izango zaituztela pentsatzea. Momentu honetan ez dakit zer leporatzen zaidan. Dena den, nirekin ez dela denbora asko egongo eta lasai egoteko esan didate.

Nola ikusten duzu zure etorkizuna?

Nire etorkizuna ostiraletik aurrera hasiko da. Itzuliko naizela uste dut, baina neure burua gartzelara joateko prestatu beharra dut. Hiru aukera daude: fidantza eskatzea, gartzelara joatea eta askatasuna. Askatasuna kakotxa artean, zeren jada sumario batean sartua nago. Nire eskubide zibilak, ez politikoak soilik, zanpatuak daude. Momentu honetan ez naiz aske sentitzen edozein lan bilatzeko, beldurtuta nago. Zitazioa heltzea eta neure buruan pentsatzea neurekoia dela pentsatu izan dut, barruan daudenak han daude, Josebaren kasua oso larria da… Inpotentzia izugarria sentitzen dugu. Izan ere, egunean ordu pilo bat sartzen genituen gauzak ondo egiteko eta, baliabide gutxi izan arren, izugarrizko lana egin dugu. Indarra bueltatuko zaidala uste dut, baina momentu honetan ez naiz haserrea kanporatzeko gai. Bestalde, jende askori eskertzeko asko dut, baina oso gertu dudan zenbait jendek egindako komentarioek min egin didate.

Honen guztiaren zer interpretazio egiten duzu?

Egunkariarena pasa ondoren, nabaria da hau guztia Euskal Herriaren aurkako erasoa dela. Zenbat aldiz pentsatu ote dut egun hauetan Egunkariaren itxieraren ondoren aipatu zen erantzun bateratuaren istorio horretan! Euskal Herrian denok bildu eta fronte bat osatzeko garaia heldu da. Etsaia pare-parean dugu, badakigu zein den eta nola jokatzen duen eta oraindik ez gara gai. Nire lankide batek el vaso tiene que llenarse hasta que empiece a rebosar esaten zuen. Hemen ezker abertzalea baso hori betetzen uzten ari da, baina denori heldu behar zaigu. EA eta PNVko jendeari hori adierazi diot: erantzun bateratu bat ematen ez badugu, baso horrek gainezka egingo du eta beraien bila etorriko dira. Orain Arzallus deitu du… poliki-poliki badatoz. Gertatzen dena da guk bete behar dugula baso hori. Momentu honetan 700 preso baino gehiago ditugu eta hauetako batzuen egoera oso larria da. Harremanak hobetzen eta erantzun bateratua ematen saiatu behar dugu, bestela Euskal Herriarekin bukatuko dute.

Zertan ari zineten Udalbiltzan? Ilegalizazioaren berri mundu guztiak izango zuen, baina egindako lana jendearengana helaraztea zailagoa da…

Aspaldian genuen kezka hori: Udalbiltzak egiten zuen lana ez zela gizarteratzen. Udalbiltzak hasieratik nazio eraikuntza planteatu du helburu nagusi bezala, zazpi herrialdeak bat eginda. Eguneroko jarduera hainbat arlotan banatzen zen: euskara, sozioekonomia, kultura, nazioartegintza… Alor bakoitzean interlokuzioak zabaltzen eta harreman horiek lantzen lan egin dugu: Euskal Herria aintzat hartzen duen irrati proiektua finantziatu eta elkarlana egin, Euskal Herriaren errealitatea nazioartean zabaldu Nazio Batuetan ordezkari bat izanez, Kontseiluaren hizkuntz behatokia ireki… Bestalde, udalen biltzar garen heinean udalak bultzatzen genituen proiektu guztiak laguntzera. Gure finantziazio baliabideak txikiak ziren, baina harreman asko ireki genituen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Zumarragan Zuhaitz Eguna ari dira ospatzen

2023/03/18
Zumarraga
2

Casino elkarteko bazkideek batzar nagusia egingo dute gaur

2023/03/16
Zumarraga
3

Jon Mendizabal, Joseba Salegi eta Martin Sagastibeltzak irabazi dute Martxoan Bertsoko hirugarren kanporaketa

2023/03/18
Urretxu eta Zumarraga
4

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k Ane Legarreta Zumarragako bandako zuzendariaren ESAS egitasmoa saritu dute

2023/03/16
Zumarraga
5

Aterpe jubilatuen egoitzan mahai joko lehiaketetako sariak banatu dituzte

2023/03/17
Urretxu
6

EH Bilduk oinarri teknologikodun enpresa ekimenak erakartzeko baldintzak sortzea proposatu du

2023/03/20
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT