Izan ere, Patxi oso gaztetan hasi zen lanean eta ia denetatik egin zuen duela hamar urte Laket tabernan lanean hasi zen arte: igeltsero, tailer batean, mahats-biltzaile… Tabernan 20 urte zituela hasi zen eta oso gustura omen dabil. “Nire lana atsegin dut, nahiz eta bere alde txarrak ere badituen: okerrena lagunak parrandan daudenean lana egin beharra da”.
Txirrindulari zaletuaz gain, Patxi Realzale sutsua ere bada. Hala, dezentetan ateratzen da Realak etxetik kanpo jokatzen dituen partidak ikustera. “Sorian, Iruñean, Madrilen… izan naiz. Azken honetan Aitor Zabaleta hil zuten egunean. Realaren bi partida gogoratzen ditut bereziki: 1987an Zaragozan Kopa finala irabazi genuenekoa eta Athletic-i 5 eta 0 irabazi genionekoa”.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Txirrindularia.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Arrantzan egitea eta mendian ibiltzea.
-Bizitzeko toki bat?
Urretxu-Zumarragan gustura bizi naiz, baina Getaria oso gustukoa dut.
– Gustuko txirrindularia?
Betidanik Marino Lejarreta izan dut gustuko. Egun aritzen direnetatik “Chechu” Rubiera atsegin dut.
-Gustuko mendatea?
Tourmalet.
-Beti igo behar duzula esaten, noiz igoko duzu?
Horretan nabil… ahal dudanean igoko dut! Horretarako prestatu beharra dago.
-Gustuko txirrindulari lasterketa?
Klasikoen artean Paris-Roubeaix atsegin dut, bestelakoetan Euskal Herriko Itzulia.
-Realeko gustuko jokalaria?
Agustin Aranzabal.
-Realak liga irabazi behar al du?
Hori nahi nuke, baina irabazten ez badu ere, Realak egindako denboraldiarekin gustura egoteko moduan gaude.
-Irabaziko balu, pentsatu al duzu nola ospatuko zenukeen?
Tabernan lagunekin ospatuko nukeela uste dut.
-Gustuko musika?
Tabernan denetik jartzen dut, baina niri gehien gustatzen zaizkidanak Bruce Springsteen eta Loquillo y los trogloditas dira.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
-Egindako azken oparia?
Irrati bat.
-Eta jasotakoa?
Kamiseta bat.
-Data bat?
Uztailaren 2a, Santa Isabel eguna.
-Neska eta mutil izen bana?
Nerea eta Jon.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
El Mundo Deportivo, Gara eta Diarioko herriko kronika.
-Gustuko telebista saioa?
Kirol saioak eta bigarren kateko arratsaldeetako dokumentalak.
-Bereziki gorroto duzuna?
Pilo bat esango nizkizuke.
-Liburu bat?
Gutxi irakurtzen dut. Irakurri dudan azkena José Luis Garciren “Beber de cine” izan da.
-Filme bat?
“Erase una vez en América”.
-Gustuko abestia?
Bruce Springsteen-en “The river”.
-Soinu bat?
Itsasoko olatuek arroketan haustean ateratzen dutena.
-Usain bat?
Bainilarena.
-Janari bat?
Denetik atsegin dut, baina batez ere txuleta txingarretan.
-Ura ala…
Ardoa eta sagardoa.