Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Herriko plazatik, plaza nagusira (093. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2004/01/23
Otamotz

Jesus Iturbe Zumarragako zinegotzi ohiak Josu JonImaz haurra zenetik ezagutzen du. Izan ere, Josu Jonenportalera ezkondu zen honek 5 urte zituenean. "Iñaki etaMaite anai-arrebekin eta gutxira alargundu zen Maite amarekin,familia giroan hazi zen ume bizia zela oroitzen dut. 15 urte besterikez zituela EGIn afiliatu zen. 16 urte izan behar ziren, baina, betiBatzokian ibiltzen zenez, tranpa txiki bat egin genuen. Talde giroasortzeko sekulako erraztasuna zuen. Beste alderdiek ere gazteakbereganatzeko lan handia egiten zuten, baina, Josu Jon EGInizan zen urteetan, EGI herrian indar gehien zuen gazte taldea izanzen".

              EGIn sartu eta gutxira ardurako lanak hartzen hasi zen. "81ean,Batzokiko inaugurazio ekitaldian, EGIko ordezkari gisa parte hartuzuen. Bera izan zen hitz egiten lehena, Jesus Iturbereneta Xabier Arzallusen aurretik", oroi-tzen du VicenteQuevedok. "1982 edo 83ko Alderdi Egunean ere EGIkoordezkari gisa hitz egin zuen. Urte batzuk lehenago hitz egin zuenaJoseba Egibar izan zen. Josu Jon eta bera EGIko mutilaurreratuenak ziren", dio Jesus Iturbek.

              Alderdikideek Josu Jon Imaz etorkizuneanalderdiarentzat oso garrantzitsua izango zela argi zuten. Hori delaeta, EAJn zatiketa izan zenean, Josu Jon iskanbila hartatikkanpo izan zuten. "Arazoak hasi zirenean, politika alde baterauzteko eta ikasketei lehentasuna emateko aholkatu genion. Borrokahartan murgildu izan balitz ez zituen ikasketak bukatuko. Izan ere,erronka guztiei aurre egiten zien".

              Unibertsitate garaian politika alde batera utzi bazuen ere, alderdikoburuzagiak, Jesus Iturbek oroitzen duen moduan, ezziren beraz ahaztu. "Legazpiko batzokiaren inaugurazioanArzallusek Josu Jon non dago? galdetu zuen eta ikasketetanmurgilduta zela esan genion. Arzallusek Josu Jon gertutikjarraitzen zuen eta eredutzat zuen".

              Kimika ikasketak amaitu ondoren, plastikoaren munduko produktuberriak ikertzen hasi zen. Gutxira, 1991n, EAJk udal hauteskundeetakozerrenda buru aurkeztu zuen Zumarragan. "Bagenekien orduko hurabera udal hauteskundeetan aurkezteko azken aukera genuela eta karguaonartzera behartu genuen".

              1991tik 1995era Imaz Zumarragako Ogasun batzordeko burua izanzen, baina 1994tik aurrera baita Eurodiputatua ere. VicenteQuevedo ere zinegotzia izan zen urte haietan. Bere ustez, lanona egin zuen legealdi hartan. "Ondoren, Bruselara bidali zuten.Garai hartan Europear Parlamentua politikari gehienen azken etapazen. Bera, ordea, trebatzera bidali zuten eta bertan zertarako gaizen erakutsi zuen".

              Bruselatik bueltan, azken 5 urteetan, Imaz Eusko Jaurlaritzakoindustria, merkataritza eta turismo sailburua eta bozeramailea izanda. Hala, Eusko Jaurlaritzaren aurpegia eta ahotsa izan da. Iaegunero komunikabideetan ikusi dugun Josu Jon Imaz gurehiru solaskideek ezagutzen dutena ote? Vicente Quevedokdioenez, ez da askotan eman izan duen bezain biguna. "Formaltasunaasko zaintzen du, baina ez da batere biguna. Urte hauetan azaldu duenirudia bere karguaren araberakoa da. Erdaraz esaten den moduan,zetazko eskularrua duen burdinazko eskua du. Dena den, izaeraadostailea du eta beste alderdi batzuetan ere hala ikusten dute".

              Ildo beretik, Jesus Iturbek Imazen urteotan emanduen irudia bere agerraldiak neurtuak izanaren ondorioa dela uste du."Ez zaio batere gustatzen jokoz kanpo gelditzea. Hori dela eta,dena oso ondo prestatzen du. Gutunak idazteko, esaterako, sekulakoinprobisazio erraztasuna du; baina hitzaldiak asko prestatzen ditueta ondo neurtzen du esan beharrekoa".

              Baina, nolakoa da Josu Jon Imaz lanetik kanpo? JesusIturbek dioenez, ez da dirudien bezain serioa. "Orainarte izan duen kargua dela eta, pertsona serio irudia eman du; bainaJosu Jon atsegina eta alaia da. Duela hilabete batzuk,berritze lanaren ondorengo inaugurazioan, afaria izan genuenBatzokian. Mahai nagusian Euskal Herrira negoziotara etorri zenirandar enpresari bat izan zen eta "industria ministro"bezala aurkeztu genionaren jarreraz txunditurik gelditu zen. Izanere, girotu ginenean, Josu Jon (garai batean bezala) berelagunei ogi mami zatitxoak bota zizkien irandarrak ikusten ez zuelauste zuen bakoitzean. Irandarrak ez ikusiarena egin zuen, bainabazekin gure ministroa zertan zebilen".

              Vicente Quevedoren ustez, arrakasta profesionala ezzaio burura igo. "Beharrezkoa baino ez dela aldatu eta abegitsuaeta umila izaten jarraitzen duela uste dut. Oraindik ere Zumarragabihotzean darama eta hemen afiliaturik jarraitzen du. Hori bai, lehenasti pixka bat zuen bakoitzean Izazpira joaten zen eta ziur orainhori egiteko aukera faltan botatzen duela. Dena den, ahal duenguztietan etxera etortzen da ama bisitatzera".

              EBBrako hauteskundeetan ere herrian izan zen eta bertako batzokianeman zuen bozka. Jesus Iturbek lasai zegoela oroitzendu. "Asanblada bukatu zenean batak edo besteak irabazi,elkarrekin jarraitu behar genuela esan zuen. Hori da politiko bezaladuen gauzarik onena: arerioaren lagun egiten daki. Inork ez du gaizkibegiratzen dionik sentitzen. Momenturik zailenetan ere pertsonenganduen konfidantza siglen gainetik jartzen du. Beste alderdi baterapasa zen lagun bat, esaterako, Josu Joni omenaldia egin genionegunean, aspaldiko partez, Batzokira etorri zen".

              Normala denez, Jesus, Jon eta Vicentek oso begi onezikusten dute Josu Jon. Baina, EBBko presidente kargurako gizonaproposa ote da? Izan ere, orain arte gobernu lanetan alderdi barrukolanetan baino gehiago aritu da. Jesus Iturbek bere lanaondo beteko duela uste du. "Oso gaztetatik partidu gizona izanda. Herriko batzordeko kidea, GBBko burukidea, asanblada nazionalekokidea… izan da. Bruselara bussines klasean joateko aukera zuenarren, klase arruntean joaten zen eta aurrezten zuen dirua alderdiariematen zion. Orain kargu zaila hartu du, baina ondo lan egingo duelauste dugu. Dena den, Arzalluz ordezka ezina da: lider handia izan daeta jendearengan arrastoa utzi duen gizona da. Josu Jonenzeregin garrantzitsuenetako bat alderdia eraberritzea izango da. Izanere, adineko jendeak afiliatuen ehuneko altua osatzen du".

              Alderdi gizona dela dioten arren, Josu Jon Imaz EBBkopresidentziara aurkeztu izanak jende asko harritu zuen. Izan ere,Vicente Quevedok ondo asko oroitzen duen moduan, askoketorkizuneko lehendakaritzat zuten. "Ardanza ordezkatzeko garaiaheldu zenean, bere izena balizko ordezkarien artean agertu zen JuanJose Ibarretxerenarekin eta Roman Suduperenarekin batera. Bereemazteak komunikabideetan Josu Jonen izena ikusi zueneanharriturik gelditu zen eta honek lasai, bakoitzak badakigu etazertarako gauden esan zion".

              Hala ere, egunen batean lehendakaritzan ikusten ote dute? JesusIturberen ustez, EBBko presidentea izatea gorengora heltzearenmodukoa da. "Orain arte bezala jarraitzen badu, edozeinpostutara hel daiteke. Dena den, heldu den tokira heltzera gorengoraheltzearen modukoa da. Beste bidean pauso bakarra falta zitzaion,baina bide honetan gorengora heldu da. Batzuentzat EBBko presidenteaizatea Lehendakaria izatea baino gehiago da eta alderantziz".

              Iturbe, Luqui eta Quevedo herritar bat euren alderdikoburuzagitzan izateaz harro daude. Jesus Iturbekdioenez, "Imaz EBBko presidentea izateak guretzat baliosentimentala du batez ere. Dena den, egia da bera hor egotealagungarria dela zenbait gauza lortzeko". Jon Luquiren ustez ereonuragarria izango da. "Josu Jon hor izatea jende gazteagure alderdira erakartzeko ere baliagarria izan daiteke, are gehiagoikuspuntu irekia duen pertsona izanik. Bestalde, etengabe esaten duZumarraga asko maite duela eta, beraz, herriari lagunduko dio. Egiaesan, maila horretan laguntza behar dugu".

 

Josu Jon Imaz zinegotzia izan zeneko legealdian,1991-95 legealdian, EA, EAJ, HB eta EUE alderdiek osatu zuten udalgobernua (EAko Jose Julian Irizar alkate zela). PSE, berriz,oposizioan izan zen. Imazen izaerari eta ibilbideari buruzkoerreportaia hau osatzeko garai hartan alderdi hauek ordezkatuzituzten Jose Julian Irizarrekin (EA), Anton Arbulurekin (PSE), JuanAntonio Tornerrekin (HB) eta Juanjo Sagarnarekin (EE, gero EUE) hitzegiten izan gara.

 

 

J. J. Irizar: “Ekarpen nagusia EAJ eta EAren artekoharremana hobetzea izan zen”

“Ogasun batzordeko burua zenez, aurrekontuak egiteko orduaneztabaidak izaten genituen, baina oso harreman ona izan genuenbestelakoan”.

“Gure ekarpen nagusia EAJ eta EAren arteko hartu emana hobetzeaizan zen. Josu Jonek horretan zeresan handia izan zuen. Nirelehen legealdian EAJ oposizioan egon zen, baina Josu Jonudaletxean izan zen legealdian udal gobernuan sartu zen. Horrekjendartean zeuden minak sendatu zituen”.

“Europako Parlamentura joan zenean harrituta gelditu nintzen etaberari ere hala esan nion. Izan ere, garai hartan hara elefanteakjoaten ziren”.

“Gobernuko bidean ikusten nuen. Pauso hau emanak harritu eginnau. Josu Jonez esaten diren gauza on guztiak gobernuanaritzeko oso aproposak dira, baina alderdi baten burua izatea osoezberdina da. Alderdi nagusiaren bide politikoa finkatzea etaalderdia bateratua izatea oso zaila da. Dena den, oso gizonintegratzailea da eta EBBn talde ona lortzen badu ondo egingo duaurrera”.

“Lehen erronka Ibarretxe plana aurrera eramatea izango da.Horretarako gai ikusten dut, baina alderdi barruan gauzak ondo lotutaizan behar dira. PNVk egin duen aukeraketa demokratikoa izan da,baina, halako prozesuak gehiegi luzatzen badira, denbora behar dagerra horren ondorioak konpontzeko. Josu Jon hartu eman onakizateko gai da, baina, kanpora begira hemendik irailera duen erronkaikusirik, gauza gehiegi dira”.

“Orain ikusiko dugu Josu Jonek alderdi barruan izandituen lagunen helburua lehendakariak eta gobernuak finkatu dutenbidea aldatzea edo bide horretan aurrera jarraitzea den”.

“Nire ustez, gobernuko pertsona bat alderdiaren buru jartzeakorain arte EAJn egon den bizefalia galtzen joango dela esan nahi du.Hemendik aurrera gobernua izango da alderdi mailan pausuak markatukodituena”.

“Joseba Egibarren jatortasuna oso ondo ikusia da abertzalemunduan, baina Josu Jon izugarrizko abertzalea dela ere osoargi dut”.

“Denok dakigu zein den konpondu beharreko lehen arazoa eta arazohori tekniko aldetik eta pragmatismo hutsez ezin da konpondu. EAJlehen indarra denez, aurreneko pausoa emateko eskatuko nioke”.

“Alderdi barruan horren operazio gogorra bizi ondoren, karguanurte askotan egongo dela uste dut. EAJ oso erreferentziala da EuskalHerrian eta bere barnean aldaketa gehiegi izatea ez da onainorentzako”.

 

J. Sagarna: “Lau urte barru Egibarren aldekoak Imazekinegongo direla uste dut”

“1975-76 inguruan talde politikoen arteko bilera asko izan zireneta Josu Jon askotan joaten zen. Mukitsu hark zuen etorriakharritu egiten gintuen”.

“Ogasun batzorde burua izan zen garaian eztabaida ugari izanzituen alkatearekin, nahiz eta bera ere udal gobernuko kidea zen.Izan ere, udalaren ekonomi egoera oso txarra zen garaian lan egiteatokatu zitzaion. Lan eraginkorra egin zuen, nahiz eta azken urteetanEuroparlamentaria ere izan zen. Urruntasunak eragindako zailtasunakogasuneko teknikoekin zuen harreman onari esker gailendu zituen”.

“Udal gobernua osatzen genuen alderdien arteko desadostasunakkonpontzen saiatzen zen eta gehienetan arrakasta izaten zuen. Askotanhaserretzen zen, baina sekula ez zen hausturara heltzen. Akordioraheltzea ezinezkoa zela ikusten zenean, bere postura tinkotasunezdefendatzen zuen. Sekula ez luke printzipio politiko garrantzitsu batbaztertuko akordioaren mesedetan. Oraingo karguan akordioetaratinkotasunez heltzeko gaitasun hori oso garrantzitsua da”.

“Herria laguntzeko aukerarik badu, lagunduko du. Industriasailburu karguan, hemen egindako bilera askotan izan da. Besterenbatek, ordezkariren bat bidaliko luke”.

“Ez du Arzalluzen edo Egibarren karisma, jendetzarenganaheltzeko haiek duten erraztasuna. Tinkotasuna beste era bateraazaltzen du. Beharbada akats txiki hori badu. Dena den, alderdiagidatzeko pertsona aproposena da. Izan ere, gaur egun herrialde bataurrera ateratzeko eguneroko talde lana karisma baino gehiagobaloratzen da”.

“Titularrak asko aldatuko dira, gauza berak esanda ere, esatekomodua oso ezberdina izango da. Hori oso garrantzitsua da, herrihonetan, mesfidantzak direla eta, beti eztabaida sortuko duten hitzenbila baikabiltza. Arzalluzen hitzei, esaterako, berak eman nahi ezzien esanahia eman zaie askotan. Josu Jonek gauzak esatekomoduan kontu handiagoa izango du, besteei bere hitzak erabiltzekoaukera ez emateko”.

“Egibar zein Imaz oso egokiak dira Ibarretxe planaaurrera eramateko, baina nire ustez Josu Jon eraginkorragoaizango da. Izan ere, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanposostengua beharko da. Josu Jonek jendeari konfidantzahandiagoa ematen dio. Nire ustez, laguntza eta babesa lortzekoorduan, Josu Jon komertzial hobea da”.

Anton Arbulu: “Herri honen etorkizuna zehazteko pertsonaaproposetako bat da”

“Josu Jonek profesional on moduan bete zuen bere zereginaudaletxean. Profesional mailan beti besteon aurretik egon denpertsona da. Egun batean aurrekontuak azaltzera proiektore batezetorri zela oroitzen dut. Etorkizun handia zuen pertsona batenmetodoak eta moldeak erabiltzen zituen”.

“Profesional handia da, tokatzen zaion tokian bere zereginabetetzen dakiena. Oso politikari gutxik hartu dituzte berak hartudituen ardurak hain gaztetan. Curriculum bikaina du mailaprofesional, politiko eta pertsonalean”.

“Azken urte hauetan, gizartean eta alderdi politikoen arteanbizi izan dugun egoera sumindu honetan, gobernuko bozeramailea izanda eta nahiago izango nuke industria sailburu lanean soilik arituizan balitz. Lanean, ikerketan, herriaren etorkizuna lantzen…gehiago atsegin dut. Bozeramaile lanerako baino, beste lanbatzuetarako aproposagoa dela uste dut. Herri honen etorkizunazehazteko dugun pertsona aproposetako bat dela uste dut. Dena den,bozeramaile lanetik onik atera dela uste dut”.

“Egun Europa mailako kontestuan gaude eta berak kontestu horieta europar konstituzioak ekarriko dizkigunak primeran ezagutzenditu. Europako Parlamentuan izan denez, Euskadi, Euskal Herria edoVasconiak Europar Batasunean izan dezakeen etorkizuna ondo ikasi du.Europarako erregio ordezkaritza bultzatzea erabaki behar dugu, Europamailan ez baitaude mugak. Europar konstituzioak aurrikusten duenkontestua eta konfigurazioa Ibarretxe planak aurrikusten duena bainoirekiagoa da eta hori Josu Jonek badaki”.

“Josu Jonek instituzio ezberdinetan lan egin du eta horriesker gizartearen errealitatea ondo ezagutzen du. Euskalgizartearentzat onena nahi du eta, horretarako, guztion ideiakaintzat hartzea beharrezkoa da. Bere izaera gizartean islatzeko gaiizatea gustatuko litzaidake”.

“Bere egungo erronka egonkortasuna eta kohesioa izango dituenalderdia eratzea da, gainontzeko alderdiekin batera herrialdegarrantzitsua eratzeko”.

“EAJk gobernuak baino gehiago agintzen duela esan izan da beti,baina alderantziz izan behar dela uste dut. Dena den, gobernuaalderdiaren ildopean egon behar da. Izan ere, alderdirik gabe ez dagogobernurik. Zenbaitetan alderdiak hautsi egin dira gobernuan izandiren ikamikengatik eta hori ez da ona inorentzat”.

Juan Antonio Torner: “Ez dut uste udaletxean itzala utzizuen pertsona izan zenik”

“Industria sailburu berria zela esan zutenean ez nintzenharritu, baina bozeramailea izango zela esan zutenean bai. Ez nuenkargu horretan ikusten”.

“Bozeramaile lanean PPren erasoen aurrean egin duen Ibarretxereneta Eusko Jaurlaritzaren defentsarekin bat egiten dut, baina euskalkulturak jasan dituen erasoen aurrean oso epela izan da. Bestalde,ezker abertzalearentzat kritikak besterik ez ditu izan. Hau guztia,ados egon ez arren, onartu beharra dut. Onartu ezin dudana,ilegalizazio, atxiloketa, egoitzen itxiera, torturen… aurreanGarzon mesede egiten ari zitzaigula esatea da”.

“Orain kargu politikoagoa hartu duenez, beharbada politikobezala hobe ezagutuko dugu. Dena den, orain arte ikusitakoarenarabera, Josu Jon EAJko sektorerik espainiarrenean kokatzendut. EAJkoen artean politikoki nigandik urrutien dagoena da”.

“Ez nuen uste EBBko buruzagitzara helduko zenik, bokazioinstituzionala zuela uste bainuen. EBBko buruzagitzarakohauteskundeetara aurkeztu izanak eta hauteskundeak irabazi izanakharritu egin nau”.

“EBBren buruzagitzan eman den aldaketaren aurrean mesfidatiageri gara. Izan ere, Imazek orain arte erakutsitakoarenarabera, ez dugu pozik egoteko arrazoirik. EAk ere kezkatuta egotekoarrazoiak dituela esaten ari dira… Mundu guztiak dio Josu JonekEAJ PSOEra Egibarrek hurbilduko lukeena baino gehiago hurbildukoduela. Dena den, nik ez dut hori ziurtatzerik”.

“Euskal Herriak bere kabuz erabakitzeko eskubidea duela ustedugunon elkartasun eskaerei kasu egiteko eskatuko nioke. PSOErekinelkartzeko zer egin behar den pentsatu beharrean, abertzale guztionbatasuna posible izan dadin zer egin behar den pentsa dezala”.

“Ihes egindako hiru herritarren lagunak, anai-arrebak…atxilotu zituztenean, mundu guztiak oso argi izan zuen huraerrepresalia operazioa besterik ez zela. Berak, ordea, pozteko modukopolizi-operazio arrakastatsua izan zela esan zuen. Herriko jendeaskok ez du oraindik orduko hartan esandakoa ahaztu. Komando batenatxiloketa polizi-operazio arrakastatsua da eta pozten bada,berarekin ados egon zaitezke edo ez. Baina orduko hura ez zenpolizi-operazio arrakastatsua izan. Imazek esan zuena barneministroak edo Madrilgo kazetariek esatea normala da, baina EuskoJaurlaritzako bozeramailearen kasuan hanka sartze larria da”.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT