Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Xabier Lasa: Bi edo hiru belaunalditan hemengo hizkera galdu egingo da (093. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2004/01/23
Otamotz

Zeintzuk dira zure lanaren helburuak?

Bekaren izenburua "Urretxu-Zumarragako hizkera eta ondarea" zen. Beste herri batzuetan egin diren lanak begiratu genituen eta azterketa dialektologikoa egiteko garai bateko bizimodua erakusten zuten kontakizunak biltzea erabaki genuen. Hala, bi lan egin ditugu. Izan ere, bertako hizkera mantentzen duten gehienak 60 urtetik gorakoak dira eta garai bateko bizimodua ezagutzen dute.

Zer baldintza bete behar zituzten elkarrizketatuek?

Bertan bizi izandakoak izan behar zuten eta beraien gurasoak ere bertakoak baziren hobe. Bi herrietan jende hau topatzen lagundu didaten lagunak izan ditut. Bi herri hauek azkar erdaldundu zirenez, baserrian bizi edo hazi diren askorekin izan naiz. Lana irakurri eta entzungo duten bi herri hauetako gazte askok bertako hizkera entzuna dutela ikusiko dute. Bestalde, Ikastolatik pasa garenon artean bertako hizkera galdu egin dela ere ikusten da. Gazteok Legazpi aldeko edo Goierri aldeko tendentzia handiagoa dugu.

Zure elkarrizketatuek ere eraginen bat izango dute…

Zenbait grabaziotan pertsona batzuk gau eskoletan aritu direla nabaritzen da. Etxekoaz aparte zer edo zer ikasiz edo jasoz gero berehala ikusten da. Fenomeno berezi bat agertzen denean kontuz ibili behar da, errepikatzen den ikusi eta arrazoia bilatu. ETBk ere eragina badu. Bestalde, ziur naiz nire aurrean ez dutela etxekoen aurrean bezala hitz egin.

Nola aurkezten zenuen zure burua informatzaileen aurrean?

Ez nien euren euskara aztertu behar nuenik esaten, garai bateko bizitzaren berri izan nahi nuela baizik. Izan ere, askotan guri edo ETBkoei entzuten digute eta beraiek ez dutela ondo hitz egiten uste dute. Adineko jendearen artean konplexu handia dago eta inguru honetan gehiago oraindik.

Zer nola hartzen zintuzten beraiek?

Lan hori zertarako nahi nuen galdetzen zidaten. Gehienak oso gustura hasten ziren euren istorioak kontatzen eta apenas egin behar nizkien galderak. Beste batzuei tira egin behar zitzaien eta tontoa banintz bezala begiratzen ninduten. Izan ere, eurentzat oso naturalak diren gauzak guk ez ditugu ezagutzen. Bestalde, batzuek beraien bizitzaren berri izan nahia eskertuko zutela iruditzen zait.

Bisitaldi ugari egingo zenituen…

Batzuengana behin bakarrik joan naiz, baina beste batzuengana gehiagotan joan naiz. Hizkera aberatsa dutenengana hiruzpalau aldiz joan naiz. Konplize bihurtu nahi dituzu eta dakitena atera nahi diezu. Bestalde, zenbaitzuei galdeketak egin dizkiet elkarrizketetan agertu ez diren aditzak ateratzen saiatzeko. Hauei jada elkarrizketen helburuetako bat bertako hizkera jasotzea zela esan eta galdeketa oso astuna egin nien. Bi pertsonei 2.000 galdera egin nizkien, baina gero galdeketa murriztu nuen; bestela baten batek eskopeta aterako baitzidan! Dena den, aditz forma asko jaso ditut. Lan honekin ate bat irekitzen da. Hemendik aurrera inork hemengo hikako formari buruz lan bat egin nahi badu, adibidez, hasteko puntua du.

Bilketa lana bukatutzat ematen al duzu?

Liburuan eta CD-Rom-ean aterako den guztia bilduta dago, baina lana ez dut itxita uzten. Inor nirekin hitz egitera animatuko balitz, ni prest nago. Aurrera begira ere, badakit deskonektatzea kostatuko zaidala. Norbait kalean hizketan hasten zaidanean, Eroskin ordaintzen ari naizela… jendeak nola hitz egiten duen entzuten gelditzen naiz.

Zein gaiez hitz egin duzu informatzaileekin?

Gehienbat garai bateko bizimoduari eta ohiturei buruz hitz egin dugu. Hemen ospatzen ziren jaiei, ganaduari, denbora neurtzeko sistemei, ilargi kontuei, trenei, sendabelarrei, eguneroko gauzei, sorginei… buruz asko hitz egin dugu. Gai asko daude eta asko ikasi dut. Orain aurkezpen formatuarekin asmatu beharra dugu, hor dago sekretua. Herriari begira azterketa dialektologikoa oso hotza da (fonetika, deklinabidea…), baina istorioen aurkezpenean asmatzen badugu gustura geldituko gara.

Pentsatu al duzue lana nola aurkeztu behar duzuen?

Hortan ari gara. Hitz egin dugunaren arabera, liburuak zonalde hau orain arte Gipuzkoako zein azpieuskalkitan sartu duten azaltzen duen sarreratxoa, dialektologian lan handia egin zuen Kandido Izagirre Ipeñarrietako semeari buruzko atala, metodologiaren aipamena, azterketa dialektologikoa (izenaren morfologia, aditzaren morfologia, sintaxia eta lexikoa) eta testu batzuk izango ditu. Liburuarekin batera, CD Rom-a ere kaleratu behar dugu. Honek, kalitate onena duten elkarrizketen grabazioa, liburua aditz taula guztiekin, gazta egiten eta antzerakoetan grabatu ditudan elkarrizketatuen bideoak eta elkarrizketatuen argazkiak eta argazki zaharrak izango ditu.

Zer azpimarratuko zenuke Urretxu-Zumarragako hizkeraz?

Askotan hizkerak muga geografikoekin lotzen dira eta logikoa da: Deskargako portuak hemengoa eta Antzuolakoa banatzen ditu, Eitzakoak Santa Lutzikoa eta hemengoa… baina Legazpi eta Urretxuren artean ez dago porturik eta aldaketa dago. Gipuzkera iparraldeko eta hegoaldeko taldetan banatu izan da eta bi horien arteko muga, zenbait puntutan, hementxe dago, nahiz eta muga geografikorik ez egon. Urretxu-Zumarragako hizkera eta inguruko herrietakoak ezberdinak dira, baina ingurukoek pertsonalitate handiagoa dute. Beste toki batzuetako herri aldizkarietan, esaterako, bertako euskalkiak presentzia du eta hemen ez da halakorik gertatzen. Konplexuek indar handia izan dutela iruditzen zait.

Deigarria iruditu zaizun ñabarduraren bat aurkitu al duzu?

Ama Brinkolakoa dudanez, beragandik jaso dudan azentuaren eta orain aztertzen aritu naizenaren artean alde handiak daude. Hemengo azentuazioa Beasaingotik askoz ere gertuagoa dago Legazpikotik baino. Bokalen arteko jokaeran, berriz, Goierrirekiko haustura dago. Hikako ahoskeran Santa Barbaratik Eitzara aldeak daude. Espero ez genituen kuriosidade eta detaileak ere azaldu dira: -uba bukaera, esaterako (eskua esan beharrean, eskuba). Villabona aldean erabiltzen zela banekien, baina ez nuen espero hemen halakorik entzutea.

Zein da lan honen ekarpen dialektologiko nagusia?

Deskubrimendurik ez dago, baina zonalde honetan ez da orain arte halako lanik egin eta hor dago lan honen garrantzia. Bi herri hauen hizkeraren erretratua da. Bilketa lan hau beste azterketa batzuen hasiera puntua izan daiteke. Bi edo hiru belaunalditan hemengo hizkera galdu egingo da, euskaldun belaunaldi berriek ez baitute jaso.

Bestalde, zuk egindako lanak garai bateko bizimodua eta istorioak ezagutarazteko ere balioko du…

Argia edo ura etxean ez izatetik gaur eguneko edozein etxetan dauden erosotasunetara bizitzera pasa den jendearekin hitz egin dut. Herrian lau denda eta lau kotxe zeuden garaiak soilik ezagutu dituzte… Aldaketa ikaragarriak izan dira bizimoduan eta erosotu egin direla esan didate. Batzuk goizeko bostetan, nahiz eta elurra egin, bizikletan Patrizioraino joaten ziren. Guri halako gauzak pentsatzea ere kosta egiten zaigu. Hemengo neguak garai batean nolakoak ziren ikusirik, gutako bat baino gehiago ospitalean egongo litzateke halakorik eginez gero. Erosotu eta bigundu egin gara. Oso gustura egon naiz istorioak entzuten eta asko ikasi dut.

Bereziki azpimarragarria iruditu zaizun istorioren bat?

Asko… estraperloaren pasadizoak adibidez. Errotak itxi egin ziren eta bi edo hiru errota klandestino zeuden. Gauez astoa hartu, garia errota haietara eramaten zuten, gaua bertan pasatzen zuten lanean eta gero bueltatu egin behar zuten goardia zibilek ikusi gabe. Sorginen istorioak, ilargiaren eraginarenak… naturarekin egun baino askoz ere harreman handiagoa zuten. Armiarmak agertzen baziren, oiloek ez dakit zer jarrera bazuten… bazekiten zer eguraldi zetorren. Gauza hauek guztiak biltzen ez badira galdu egingo dira. Herritarrek zer aldaketa egon diren ikustea gustatuko litzaidake, zein abiaduratan bizi garen kontura gaitezen. Izan ere, honek guztiak autokritika bideratzen du. Egunero-egunero gure lana dugu, asteak, hilabeteak pasatzen dira eta kanal batean goazela dirudi. Garai batean askoz ere gehiago hitz egiten zen, senitartekoen arteko transmisioa askoz ere aberatsagoa zen… Telebistak, esaterako, komunikazioa moztu egiten du eta aurreko belaunaldiek erakutsi dezaketen guztia ez da jasotzen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT