Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Esker ona jasotzeko ordua (094. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2004/02/23
Otamotz

Nondik datorkizu trikitizaletasuna?

Betidanik etxean bizi izan dut trikiti giroa, nire gurasoak Azkoitiko Martitte auzokoak baitziren. Hori herentzia handia da. Baina errudun nagusia Joxe Mari Iriondo izan zen. Loiolako Herri Irratian sei hilabetez lan egin nuen eta mundu honetan sartzeko aukera eman zidan bere laguntzaile bezala. Berak utzi zuenean, nik hartu nuen ardura. Nahiz eta nik soinu handia jo, gustuko soinua beti soinu txikia izan dut.

Txikia nahiago, baina handia jo?

Jabierren seminarioan izan nintzenean ikasi nuen soinu handia jotzen, aita Zabalak irakatsita. 20 urterekin etorri nintzenean, profesional gisa aritu nintzen urtebetez ezkontzetan eta antzerakoetan jotzen. Baina soka motzetik lotutako txahala askatzen denean… Seminariotik irten nintzenean, nahiago nuen dantza egitea jotzea baino. Urte hartan erre egin nintzen lagunak erromeriara dantza egitera eta ni lanera joaten nintzela ikusita. Gainera, beharbada, ez nuen sekulako bokazioa izango eta utzi egin nuen. Dena den, oraindik tarteka-tarteka hartzen dut familian eta lagunartean jotzeko.

Ez al zinen soinu txikia jotzen ikastera animatu?

Garai hartan soinu txikia jotzen ikasteko aukera handirik ez zegoen. Ez zegoen irakaslerik eta, gehiago esango nuke, jotzen irakasteko gogo handirik ere ez. Martin enpresa moduan irakasten hasi zenean hasi ziren besteak ere irakasten.

Jotzen zutenak ere ez ziren asko izango…

Duela 35 urte, trikitixa galzorian zegoenean, baserri giroko tresna bakarrik zenean eta Jose Mari Iriondorekin trikitixa indartzeko Donostiako Trinidadeko plazan txapelketak antolatzen hasi ginenean, soinujole bila ibili behar izaten ginen. Garai hartan Gipuzkoan dozena bat soinujole izango ziren eta erromerietan ibiltzen zirenak erdia besterik ez. Maite genuelako eta, gainera, zapalduta zegoelako hasi ginen trikitixaren alde.

Zeintzuk ziren trikiti munduaren gabezia nagusiak?

Laja irten aurretik trikitilari guztiak adinekoak ziren. Oztopoen, klase ezaren, gazteak lantegietan lanean hasi izanaren… eraginez, 20 urteko hutsune bat egon zen. Eskerrak Laja heldu zen! Gazteak ere bazeudela, ikasteko aukera bazegoela, trikitixa festetan eta Gabonetan soilik jo zitekeen zaharren tresna ez zela… erakutsi zuen.

Joxe Mari Iriondo eta Laja izan ziren, beraz, trikitixaren suspertzearen arduradun nagusiak…

"Elgeta" zenak ere, maisu bezala, garrantzi handia izan zuen. Trikitixako Iparragirre zela esaten dute. Jacinto Rivas izena zuen eta Elgetako baserri batera morroi etorri zen umezurtza zen. Han soinua zuten eta jotzen ikasi zuen. Alproja samarra zen, baserriko lana baino soinua nahiago zuen, eta irakasten hasi zen. Soinujoleen etxera joaten zen eta han aste bete edo pasatzen zuen irakasten. Lajak esan zidanez, bere etxean eguneko hamar pezeta eta hiru puru kobratzen zituen. Erretzaile amorratua zen! Elgetak trikitixa bizirik mantendu zuen eta Lajak gazteen artean eragina izan zuen: Martin, Epelde, Egurrola… trikitixa jotzera animatu zituen.

Zeintzuk izan dira zugan eragin nabarmenena izan duten trikiti munduko lagunak?

Nire bizitzan itzala izan duten bi pertsona aipatzekotan, Joxe Mari Iriondo eta Beñardo Ibarra Arrate Irratiko zuzendaria aipatuko nituzke. Biek beraientzat garrantzitsua ez zela dirua, baizik eta helburua argi erakutsi zidaten. Garbi zuten nora joan nahi zuten eta hori lortzeko diru asko irabazteari utzi zioten. Beñardo Ibarrak Iberdueron postu ona utzi zuen Arrate Irratian lan egiteko. Arraten egunero 12 ordu lan egin eta hala ere irrifarrea ahoan izatea eta ze pozik bizi naizen esatea… Urretxun, Pagoetan, izan ziren topaketa batzuetan elkar ezagutu genuen. 19-20 urteren buruan berriro elkar topo egin genuen eta gazteei aukerak emateko ostiralero trikitixari buruzko zuzeneko irratsaioa egitea erabaki genuen. Hura egiteko zalantza handirik ez nuen izan, aspaldiko ametsa bainuen. Nik nituen amets txiki horiek aurrera eramateko orduan Beñardo oso garrantzitsua izan da. Gainera, trikiti kontuan ezagutu dudan erorik handiena da. Ez dut trikitixa hain gustuko izan eta hainbeste entzun duen inor ezagutu.

Zein izan zuen zuen guztien ekarpen nagusia?

Trikitilariak auzoetako erromerietan ibiltzen ziren eta gure helburua herrira jaistea izan zen. Horretarako, Jose Marik eta biok "Ez dok amairu"-ren kontzertuak aprobetxatzen genituen. Baina zaila izaten zen, trikitilariak beldur baitziren: nola joango gaituk ba Benito Lertxundirekin batera! Horiek gure aldean kategoria handikoak dira! esaten zuten. Euren burua bigarren mailako soinujoletzat zuten. Garai hartan soinu handiak kako arteko kategoria handiagoa zuen, baita kobratzeko garaian ere. Gainera, egun irratietan trikitixa gutxi jartzen badute, orduan batere ez. Diskorik ez zen grabatzen eta betiko piezak jotzen ziren.

Nola eman zitzaion buelta egoera horri?

Herriko bandetako arduradun euskaldunek soinu txikia jotzen zutenei txistuko fandangoak jotzen irakatsi zieten, esaterako. Bestalde, auzoetatik herrira jotzera jaistea lortu genuen. Hurrengo pausua irakastea izan zen. Batzuk eskolak ematearen kontra zeuden. Izan ere, pezeta batzuk bazeuden jokoan eta etxeko teilatuari harrika aritzea zela uste zuten. Dena den, azkenean, kontra zeudenak ere irakasten hasi ziren.

Arrate Irratiko irratsaioak ere bere eragina izango zuen…

Trikitilari zaharrak lozorroan zeudela eta diskoetxeekin grabatzeko aukerarik sekula ez zutela izango ikusi genuen eta guk grabatzea eta altxor hori gordetzea erabaki genuen. Beste helburuetako bat gaurkotasun osoa zuten trikitilariei aukera ematea zen: pieza berriak grabatzea eta diskoetxeei erakustea. 19 urtetan bikote pila bat grabatu ditugu. Irratian ostiraletan grabatzen diren horiek astean zehar erabili egiten dira. Jendeak Arraten jartzen dituzuen konpakto horiek non daude salgai? galdetzen digu. Inon ere ez. 20 urteko lana dago han gordeta. Oraindik ere ostiralero elkartzen gara afaritxo bat eginez, Arrate Irratia oso garrantzitsua izan da nire bizitzan.

Lan horri guztiari esker, trikitixa modan jartzea lortu zenuten. Gaztetxo askok ikasi zuten trikitixa jotzen eta garai bateko txapelketak sekulakoak izan ziren…

Joseba Tapiak eta Kepa Junkerak parte hartu zuten hartan Belodromoan 8.000 pertsona biltzeko gai izan ginen. Marketing kontuan oso gutxi dakigu, baina Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko borroka esplotatzen jakin genuen. Loiolako taberna batean esan zidatena gogoratzen dut: Gauza bat lortu dek ikaragarria. Hemengo diskusioak beti Athletic eta Realaren ingurukoak izaten dira eta gaur Tapia eta Keparen ingurukoak dira. Txapelketa hark umeen artean ikasteko gogoa sortu zuen eta, beharbada, eskola gehiegi sortu ziren. Orain trikitixak behera egin du, baina oinarria badagoela uste dut.

Joseba Tapia eta Kepa Junkera tartean egoteak sekulako eragina izango zuen…

Kepak eta Tapiak sekulako bultzada eman diote trikitixari. Nik trikitixa eta soinu txikia bereiziko nituzke. Trikitixa instrumentua eta filosofia ere bada. Kepak instrumentu hori instrumentu soil gisa hartu du eta orkestra mailaraino jaso du. Sekula ez genuen pentsatuko trikitixa orkestra batekin jotzeko gai izango zenik. Mugatua zen betiko erregistroetan jotzen zelako. Kepak soinu txikiari atera ziezaiokeen guztia atera zion eta aberasgarria izan da, garbi utzita soinu txikia eta trikitixa bereizi behar direla. Tapiak ere zalantzarik gabe sekulako ekarpena egin du. Garai hartako txapelketa haietan, bi fenomeno hauetaz gain, belaunaldi oso ona egon zen: Imuntzo, Zabale, Maixa eta Ixiar… Gauza asko suertatu ziren batera eta horrek trikitixaren urrezko urteak ekarri zituen. Urte zoragarriak izan ziren niretzat.

Aipatu dituzun trikitilari horiek guztiak txikitatik ezagutuko dituzu…

Txikitatik atentzio gehien eman didatenak Tapia, Gozategi eta Xabier Solano izan dira. Gozategik, ni epamahaiko nintzela, sekula ez zuen txapelketa bat irabazi eta gurasoek hori gogorazi zidaten. Ez dik irabazi, baina soinu munduan aurrera aterako dek esan nien.

Egungo trikitixa mundua eta garai bateko oso ezberdinak izango dira…

Hasiera batean etxeko giroa zen: norbaitek arazoren bat bazuen bere etxean elkartzen ginen kafetxo bat hartzen, trikitilarien etxera joaten ginen txapelketan parte har zezaten konbentzitzera… Bestalde, soinujoleak elkartuz gero, gutxitan ez zen izaten afaririk tartean. Astegunetan elkartzen ginen eta hurrengo egunean mutur ederrarekin joan behar lanera! 30 urtetan, dena bezala, mundu hau ere izugarri aldatu eta zabaldu da.

Zuk, ordea, lanean jarraitzen duzu. Familiaren babesa ezinbestekoa izango zenuen…

20 urte inguru eman nituen elkartean. Okerrena, aldi berean, elkarteko lehendakari, txapelketa antolatzailea, irratiko esataria… izan nintzela da. Txapelketa batek urte osoko lana ematen zuen eta garai batean gehiegi bolkatu nintzen. Familiari denbora kentzen nion, egin beharra zegoela pentsatuz. Familiaren babesik gabe ez zegoen lan hura egiterik. Asteburuak familiarekin ematen nituen, baina familiarekin egotea Aia San Pedrora erromerira joatea, bestelako tokira aurkeztera joatea… zen. Alaba etorri zenean, trikitixa garrantzitsua zela baina familia aurretik jartzea erabaki nuen. Nire akatsik handiena batzuetan trikitixa familiaren aurretik jartzea izango zen, baina mundu hartan dena egin gabe zegoen, lurra garbi-garbia zegoen eta edozer botata hazi egiten zen. Maitasunarekin egiten diren bekatuak ez omen dira bekatuak eta hor geldituko dira horiek…

Trikitixak bizi duen egoerari begira

Nola ikusten duzu egun trikitixaren egoera?

Zoritxarrez beherakada nabarmena izan du. Gauza guztietan bezala zikloak izango dira, baina azken 12 bat urte hauetan txapelketa nagusia falta izanak bere garrantzia izango du. Dena den, zikloak izaten direnez, berriro ere etorriko da beste ameslariren bat atzetik eta txapelketak antolatuko dira. Elkartea hor dago eta, nire ustez, indartuta dago; baina, beharbada, ez dute nik bezala txapelketa beharrik ikusten.

Txapelketen defendatzaile sutsua zara…

Balioko soinujole asko bidean gelditzen ari dira jendaurrean jotzeko aukerarik ez dutelako. Ez dakit lehengo formatu bereko txapelketa antolatu beharko litzatekeen, baina zalantzarik ez dago trikitilariak eurak gehiago busti beharko liratekeela antolatzen. Borroka handiena epaimahaiaren antolaketan izaten da, baina txapelketa antolatzeko garbi eduki behar da helburua ez dela batek edo bestek irabaztea baizik eta gure herri zahar honen ohituretako bat indartzea. Horrek denoi sakrifizio txiki bat eskatzen digu. Izena daukatenek ez dute parte hartu nahi irabazteko baino galtzeko gehiago dutelako, baina bertsolarien exenplua hartu beharko lukete. Puntako bertsolariak urte askotan txapelketetan parte hartzen aritu dira horrek gazteengan eragina duelako. Bertsolariak gure aldean marketing kontuan oso azkarrak dira. Beraien erdia izango bagina… Dena den, elkartea beste gauza asko ondo egiten ari da eta bide onetik doaz.

Bertsolariei inbidia sanoa diezula dirudi…

Bertsolariei inbidi sanoa izan diet beti, beharbada kultur aldetik jantziagoak direlako edo garai hartan beraien artean elkartzeko ahalmen handiagoa izan zutelako. Berriro jaio eta dohain bat eskatzeko aukera izango banu, bertsolari izateko dohaina izatea eskatuko nuke. Bat-batean gai bati buruzko bertsoa botatzeko ahalmena izatea izugarria da.

Bertsolari asko ere ezagutuko zenituen gainera…

Trikitixa eta bertsolaritza osagarriak izan dira, baina hori ere jaisten ari da. Zenbait auzotan ez zen jairik izaten soinujole eta bertsolaririk gabe. Soinujole askok bertsolariekin eztabaidak ere izan zituzten. Izan ere, megafonia soinujoleek eramaten zuten eta bazkaltzen ari zirela bertsolarientzat megafonia jarri behar izaten zuten. Ze kristo! gu hauen morroiak al gara? Dena den, soinujole eta bertsolarien arteko harremana oso ona izan da. Elkarteko estatutuak egiteko garaian eurek dagoeneko bazituzten eta ikaragarri lagundu ziguten. Lazkao Txiki bera askotan etortzen zen gurekin afaltzera Altzagaratera eta bertsolari asko ezagutu nituen bere eskutik. Bertsolariek beti esaten zuten soinujoleak alfer samarrak zirela, hasi eta ordu erdira gurekin aspertuko zineten… esaten hasten zirelako.

Trikitixak bizi duen egoerara itzuliz, txapelketez gain, trikiti munduak beste pizgarriren bat ere behar al du?

Tartean izan diren eztabaidetako bat kobraketena izan da: batak besteak baino gutxiago kobratzen zuela. Ni prezioak bateratzearen aldekoa nintzen, bertsolariek egin zuten moduan, baina kontu hori lotu gabe gelditu zen. Ez dut esaten denek berdin kobratu behar dutenik, baina bai parekatuta. Gainera, tranpatxo batzuk ba ote dauden susmoa dut: hau hara joaten al da? ba ni merkeago joango naiz… Oraindik ostiralero bikoteekin elkartzen naiz eta afalordua konfesionario modukoa izaten da. Afari horietan garai bateko pekatu txikiek jarraitzen dutela ikusten dut. Arazo hauek trikitilariek konpondu behar dituzte elkartuta. Tarifak bateratzeko asmoa badagoela uste dut. Joseba Tapiak ez dela erraza izango baina bere helburuetako bat hori izango dela esan zidan.

Badago zer hobetu edo zer konpondu, beraz…

Arazoek eztabaidak sortzen dituzte eta eztabaidak beharrezkoak dira aurrera egiteko. Denak ados daudenean, mal asunto! Iritzi ezberdinak egotea aberasgarria da. Nire garaiko akatsetako bat hori izan zen beharbada, ez zegoela alboan eztabaidatu nahi zuen inor. Eztabaida nagusiak epaimahaikoen inguruan izaten ziren eta antolatzaileek epaimahaiaren erdia hautatzea eta partehartzaileek beste erdia hautatzea proposatu nuen: oraindik erantzunaren zain nago. Berriro ere txapelketaren kontura heldu naiz, baina beharrezko akuilua dela uste dut. Jaialdiek eta erromeriak geroz eta indar gutxiago dute eta telebistak ere trikitixa indartuko duen ezer egiteko gogo handirik ez du. Urtean bi saio eskaintzen dituzte eta nire ustez hori ez da nahikoa
espedientea betetzeko.

Eta etxekoak zer?

Zumarragako Trikitixa

“Garai batean lan izugarria egin zuten eta trikitixa bizirik mantendu zuten zonalde zail batean. Izan ere, Goierri inguruan trikitilari gutxi zegoen. Joxek Zumarraga alde honetan egin duen lana izugarria izan da eta garai batean ez zitzaien behar bezala eskertu. Orain ari dira esker ona jasotzen eta, dirudienez, Zumarragan monumentua eta liburua egitera doaz. Hala, herriak Zumarragako Trikitixarekin zuen zorra ordainduko du”.

Edurne Iturbe

“Trikitixako makina eta artista beldurgarria. Nire gusturako perfektuegia da, beharbada ez da akatsa, baina niretzat bai. Nahiago nuke tarteka pixka bat aldrebestuko balitz. Zintzoegia da, soinujoleak parrandarako sena ere behar du. Baina berak trikiti munduan kontzeptuak oso garbi ditu eta herrian trikitixa maila handi batera eraman du”.

Iñaki Larrañaga

“Lehendabizi semea dut. 2 edo 3 urte zituela edozerekin panderoa jotzen zuen: zenizeroarekin, platerekin… Ikasi nahi izan zuen eta Zabalerengana eraman nuen. Panderojole oso ona da eta badaki panderoak bikotean duen papera ondo egiten. Trikitixak duen parte garrantzitsua alaitzea eta juerga egitea da eta hori badaki egiten. Panderojole eta animatzaile ona da eta seme bezala zeresanik ez”.








Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT