Ikastolak, Unescorekin sinatu zuen hitzarmenean oinarriturik ekin zion ingurumenaren gaiari arreta berezia jartzeari. Horretarako, Ihintza Taldea sortu zuen. Ordutik, talde honek ingurumenaren inguruko hainbat ekimen abian jarri ditu: paperaren erabilera egokia, zabor bereizketa, pila bilketa… Itarte Etxeko erakusketa ere Ihintza Taldeak bultzatua da. Ekimen honen bidez, ikasleen artean, erosten hasi aurretik, berrerabili daitezkeen materialik ote duten begiratzeko ohitura sortu nahi dute.