Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Vierbücher familia, 50 urte argazkiak egiten (098. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2004/06/23
Otamotz

Vierbücher familia duela bi belaunaldi etorri zenAlemaniatik Euskal Herrira, gerratik ihesi hain zuzen ere. Izan ere,aitaren aldeko Pakoren aitona alemaniar ezkertiarra zen etaamona, berriz, judua. "Nire aitona ezkertiarra zen eta jendeagerratik libratzen lagundu zuenetako bat izan zen. Bere bigarrenemaztea judutarra zen eta hil ez zezaten ezkondu zen berarekin. II.Mundu Gerra hasi zenean Bartzelonara joan ziren, non nire aitonairratiak egiten aritu zen".

              Pakoren aitona trebea zen nonbait, eta Euskal Herrian lanaeskaini zioten. "Amezketako kobre-garbitegira langile-buru lanaegitera etorri zen. Tolosan motore bobinaketa tailerra ere izan zuen.Bere txartelean ingeniaria eta asmatzailea zela jartzen zuen".

              Aitak, ordea, argazkigintza munduan egin zuen bidea. "AitaBartzelonan jaio zen eta soldaduzkan abiazio argazkilaria izan zen.Hegazkinean metro bateko argazki kamera muntatu eta Espainia osoanzehar aire-prospekzioak ateratzen zituen. Soldaduzkan ikasi zuenargazkiak errebelatzen. Ondoren, Tolosako Foto Martín-enlaborategi-buru lanean hasi zen. Ama, berriz, gerrako haurra izanzen: aita iraultzailea zuen eta 1936ko gerra lehertu zenean Londonerabidali zuten. Handik bueltan, aitaren aldeko aitonaren bobinatutailerrean lanean hasi zen eta han ezagutu zuen nire aita".

              1955ean, Jose Vierbücherrek bere kabuz lanean hasteaerabaki zuen eta Zumarragako Legazpi kaleko "Foto Luz"denda ireki zuen. "Tolosan bizi zirenez, motorrean etortzen zenegunero. Ondoren, Urretxuko San Martin auzora bizitzera etorriziren".

              Garai hartan errebelatze lana ere argazki dendetan egiten zenez,Pakok eta bere anai-arrebek txikitatik aita lagundu etaargazki munduan murgildu ziren. "Nire anaiak eta nik askolaguntzen genion aitari laborategian. Hala, bost anai-arrebetatikhiru argazkilariak irten ginen: joan zitzaigun Kike, LegazpikoRicardo eta ni. Udan, oporretako argazki asko errebelatu beharzirenez, anaiak eta aitarekin lan egiten zuen mutil batek argazkiakerrebelatzen zituzten eta nik garbitu, eseki, lehortu eta esmaltatuegiten nituen".

              Kozkortu zenean ikastera Mugairera bidali bazuten ere, Pakokargazkigintzan lan egiten bukatu zuen. "Nire anaia nagusiak nikbaino ordu gehiago ematen zituen aitarekin lanean, nik Mugairekomaristen ikastetxean ikasten bainuen. Herrira etortzen nintzenean,laguntza beharrean bazeuden, lagundu egiten nuen, noski. Pixkanakaargazki munduan murgildu nintzen eta aitak dendan lan egin nahi nuengaldetu zidanean, ba, beste bat gehiago. Beranduago, soldaduzkannengoela, Legazpiko denda ireki genuen".

              Ordurako, Foto Renedo eta Foto Maestro argazki dendak ere irekitazeuden. "Renedok gurekin lan egin zuen 20-30 urtetan etaMaestroren lan gehienak aitak errebelatzen zituela entzuna dut. FotoLuz-etik Foto Renedo, Legazpiko denda eta Urretxun nik ireki nuenasortu dira, baina aita hasi zenean Foto Bueno besterik ez zegoen".

              Garai haietatik gaurdaino, asko aldatu dira gauzak. Baita argazkilarilana ere, noski. "Aitak ordenadore bidezko ukituen kontuaikusiko balu… berak orduak eta orduak eman zituen lan horretan.Lehen argazkilariak prozesu osoa jarraitzen zuen. Aitak behar zituenkimikagaiak ere berak prestatzen zituen, nahasketak egiten zituen,errebelatu, argazkiei zenbait ukitu eman… Lan honetan,gainontzekoetan bezala, egunean egon beharra dago; baina argazkimundua ziztu bizian doa: ordenadore programak, aparailuak… berehalazaharkituak gelditzen dira".

              Eskulana nagusi zen 50eko hamarkadatik hona, Foto Luz argazki dendanmakina bat lan egin dira. "Ezkontzetako argazkiak batez ere.Industrietarako lan asko ere egin ditugu. Aitak Gipuzkoa osorako lanegiten zuen, baina lan hau asko jaitsi da. Izan ere, edozeinenpresatan dute jada argazki kamera digitala eta ez dira garai bateanbezainbeste katalogo egiten. Argazki zaharrak txukuntzen ere lanhandia egin dugu. Egun, digital kontuan, momentuan errebelatzen, lanhandia dugu".

              Pakoren aitak egiten zituen lan guztiak gordetzeko ohiturazuenez, sekulako balioa duen artxiboa osatu zuen. Pakorenesanetan, aitak utzi zituen argazkiekin Itarte Etxean prestatu duenerakusketaren pareko beste 25 bat erakusketa presta daitezke."Ezkontzetako eta jaunartzetako argazkiekin eta familiaargazkiekin bete zuen kutxan 9X12 zentimetroko 15.000 plaka daude.Horretaz gain, 200.000 negatibo inguru izango dira: festak, bataioak,obrak, paisaiak, herriko bistak, eraikinak…".

              Gezurra badirudi ere, Gipuzkoan antzerako tamainako artxibo gehiagoomen daude. "Gipuzkoan nire aitaren eskolako argazkilari askodaudela kontuan izan behar da. Tolosako Martín eta Ritxarren,Zarauzko Xantin… ere sekulako artxiboak izango dira. Bilerak izatenzituzten eta Gipuzkoako Argazkilari Elkartea sortu zuten. Bueno ereitzal handikoa izan zen Urretxu-Zumarraga mailan, baina ez dakit bereartxiboa non den. Berak ateratako argazki asko ditut, horietakobatzuk Otamotzen argitaratu dituzue".

              Semearentzat aitak ateratako argazki guztiak harribitxien balioaduten arren, argazki batzuk estimu berezian ditu. "Estimuhandienean ditudanak, aitak atera zituen herriko bisten lehenargazkiak dira. Central Hispanotik Cuatro Vientos aldera atera zuenbat oso gustukoa dut. Argazki horretan Pacorro taberna eta kamioizahar bat ikusten dira eta Txetxeniako herri batean aterata dagoeladirudi".

              Vierbüchertarren ekarpena handia bada ere, Pakokez dio berebiziko garrantzirik eman nahi. "Gure ekarpena herriangustura bizi den edonork egin dezakeen parekoa da. Hemendik urtebatzuetara aitaren, Kikeren, Legazpiko anaiaren edo nire artxiboakhor egotea, hemen egon garen testigantza izatea, polita da. Jakakbere artxiboa udalari eman dio eta herriaren alde lan egin zuelajasota geldituko da. Egunen batean nik berbera egingo dut nireartxiboarekin: Udalari emango diot edo alabaren esku utziko dut etaberak Vierbücher familiaren alde egiten jakingo du.Herria urteen poderioz nola aldatu den erakusten duten argazkiekbalio historiko eta grafiko handia dute. Nire aitak eta bestepertsona batzuek argazki horiek egin izan ez balituzte, ez genukeenjakingo garai batean herria nolakoa zen".

 

Aitaren omenez prestatutako erakusketa

Zer dela eta erabaki duzu erakusketa prestatzea?

              Urte hauetan guztietan egindako lanari probetxua ateratzeko asmozizan da. Lehiaketetan parte hartu dut, ezkontza argazkiekin sariakirabazi ditut… baina urte hauetan guztietan ez dut erakusketa bakarbat eskaini.

Zer ikusi dezakegu Itarte Etxeko erakusketan?

              Erakusketa 130X70 zentimetroko 20 panelez osatua dago. 25-30 argazkizaharrez osatutako ordenadore bidezko muntaiak egin ditut etainprimatzera bidali ditut. Erakusketako argazki guztiak aitak 1955eta 1965 tartean ateratakoak dira. Aitari omenaldi modukoa da. Berakutzi zituen argazkiekin 25 erakusketa presta daitezke. San Telmomuseoan ere berak ateratako argazkiak topatu ditut. Erakusketairagartzen duen orrian bere erretratua ageri da, berak egindako lanakmerezi duen errekonozimendua ez duela izan uste baitut.

Zer dela eta diozu hori?

              Lana besterik egin ez zuen gizona izan zen. Bai berak edo baiberarekin lan egiten zuen mutilak, herrian jazotzen ziren guztien etaherriak izaten zituen aldaketa guztien argazkiak ateratzen zituzten.Kale, eraikin, obra… guztien argazkiak biltzen dituen artxibo batdut. Aita inurrien parekoa zen: argazki guztietan argazki horieiburuz zuen informazio guztia jartzen zuen. Dena artxibatuta dago,baina digitalizatu beharra dago eta horretan ari naiz.

Beste erakusketaren bat prestatzeko asmorik al duzu?

              Hil zen anaia Kike omentzeko asmoa dut. Hura izugarria zen!Kontzertuetan, manifestazioetan… argazkiak ateratzen zituen.Negatiboz betetako 200 orrialdeko bere 7 edo 8 album ditut. Albumhorietako batean Gipuzkoako herri guztien argazkiak daude. Bestealbum batek "Esto también es Euskadi" izenburua dueta manifestazioak, polizia egurra ematen, kontzertuak… ikusdaitezke. Lantzen zituen gai guztien artean aukeraketa egin behardut. Kontzertuetan, parrandan… kamera gainean eramaten zuen beti.Argazki kamerarekin gehien gozatzen zuena bera zen.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT