Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Ehun zenbaki... dohainik? (100. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2004/10/23
Otamotz
Lehengoko batean “HITZA“ri buruzko iritzia eskatu zidaten OTAMOTZekoek. Jakina, oso berri ona dela esan nuen, baina egunkariak ez lukeela dohainik izan behar gehitu nuen. “OTAMOTZ” ere ez litzatekeela dohainik izan behar uste dut, eta aukera hau aprobetxatuko dut esandakoa azaltzeko. Funtsean, jarrera hau izateko arrazoia oso sinplea da. Gauza guztiek dute kostu bat eta ordaindu egiten ditugu, eztabaidarik gabe, eskuratu nahi baditugu. Euskarazko produktuekin zergatik ez da, ba, berdin izango? Zuk, irakurle, ohiko egunkaria erosten duzunean ordaindu egiten duzu, berripapera euskaraz edo espainolez idatzita dagoela. Zinemara joaten bazara, berdin. Liburuekin, beste horrenbeste. Zer gertatu da azkeneko urte hauetan? Internetekin eta hainbat aldizkarirekin dohaintasunera ohitu garela. Zu sartzen zara sarean eta “El Mundo” dohainik irakurriko duzu, baita “Gara” ere, konexioa besterik ordaindu gabe. Eskualdeko gida eta udal-aldizkaria ere buzoitik hartu besterik ez duzu. Publizitatea dela, dirulaguntza publikoak direla, miraria gertatu egiten da: kostua duen gauza bat dohainik da zuretzat. Gaizki ohitzenari gara. Nik ez dut zalantzarik, nire ustez ere euskarazko prentsak eta produkzio kulturalak subentzioak behar ditu. Are gehiago, badakit ezinbestekoak zaizkiola, eta Administrazioak horretarako dirua bideratu behar duela diot, askoz ere gutxiago merezi dutenei bideratzen dien bezalaxe. Publizitaterik gabe ere izan da bizi gaur argitalpen elitisteena ere. Garbi gera dadila hau. Baina udalek eta gobernuek dirua jartzen badute, dendariek iragarkiak ipintzen (eta ordaintzen) badituzte, kazetariek, komertzialek eta banatzaileek lana egiten badute, zergatik jaso behar dut nik guztiz dohainik “OTAMOTZ” edo “HITZA“? Ez da ba izango euskaraz delako? Ez al gaude prest ehungarren zenbakira iritsi den aldizkari honen truke kafe bat kostatzen zaiguna ordaintzeko? Eta urteko hirurehun “HITZA“k Errealaren partida bateko sarrera merkeena erosteko gastatzen duguna ordaintzeko? Bada, orduan, irakurleok, ez dugu merezi argitalpen hauek buzoian aurkitzea. Bai, badakit euskara etxeetan sartzea dela helburu nagusia, gauzak ahalik eta errezen jarrita ere lanak daudela… baina erabateko doantasuna ez zait egokia iruditzen. Gizarte honetako beste arloaskotan ere errazkeriarako joera nabaria da: eman diezadatela dena eginda, nik eskua luzatu eta hartu beste lanik izan ez dezadan. Bankuaren kreditua bai, hori ordainduko dugu ixil-ixilik hilero, baita autopistako bidesaria ere, eta zer esanik ez Canal Plusekoa bonoa edo burutik behera kaka egiten digun diariovascoa ere, baina gure umeei dantzan erakusten ari direnei ordaindu? Eta frontoian pilotan erakusten dietenei? Eta euskarazko produktuak eskaintzen dizkigutenei? Ez, ez, horiek denak gizajo konpletoak dira nonbait eta nahikoa ohore egiten diegu ematen digutena hartzearekin. Beno, nik esan dut gogoan nuena, zakar an-zean bada ere. Ea berrehungarren zenbakira iritsitakoan gozoago hitz egiten dugun, bidean Garzonek ixten ez badu behintzat; dagoeneko konturatuta egongo da “OTAMOTZ” ere, bere neurrian, eraikuntza nazionalari laguntzen ari zaiola!

Gotzon Aranburu

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT