Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Cruz Jaka, historia eta istorio biltzailea (103. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2005/01/23
Otamotz

Kontaiguzu zer edo zer zure familiaz, Angel Cruz.

           Elizkalen jaio nintzen. Nire aita, berriz, Eskoriatzan jaio zen.Familia Zumarragara etorri zenean, lehenengoz saskigilea izan zenBuscaren lantegian eta ondoren elektrizista Madayan. Kalean ibilizalea zen, artista oso… Berak duela ia 100 urte egindako oheaoraindik etxean dut. 

Nola oroitzen duzu zure haurtzaroa?

           Eskola Nazionaletan ikasi nuen. 13 urterekin lanean hasi nintzen,nire osabekin, altzari lantegian. Egunean bederatzi ordu lan egitennituen eta 1,25 pezeta kobratzen nuen. Ez dut nire haurtzarokooroitzapen berezirik. Hori bai, txikitatik historia lanak irakurtzekozaletasun handia nuen. 90 urte bete ondoren, atzera begiratu eta zeinondo bizi izan naizen ikusteak txunditu egiten nau. Asko lan egindut, baina gustura. Gainera, familia ona hezi dut eta ondo erantzundit.

Nolatan hasi zinen agiri eta datu bilketa lanean?

           Jakinmin hutsagatik hasi nintzen. Bila eta bila hasi eta diru askogastatu dut horretan. Diru hori edaten edo erretzen ere gastanezakeen, baina ez dut halako biziorik izan. 18-19 urterekin hemengofutbolari oso on batek, Eloy Gisasolak, nire ilusioa zein zen galdetuzidala eta nik liburuak idaztea zela erantzun niola gogoratzen dut. 

Zergatik erabaki zenuen Zumarraga eta ingurukoherrien mailan aritzea?

           Hiru urtez gerran izan nintzen herritik kanpo eta, beharbada,horregatik izango zen… Ez nuen tiro bakar bat bota, baina askoikusi nuen. Lehen urtean Euskal Gudalostean aritu nintzen,intendentzia lanak egiten. Loiolan eta “Amaiur” batailoiarekinizan nintzen, Gernikan eta Mundakan. Preso hartu nindutenean langilebatailoi batera bidali ninduten Teruelera, baina han ere intendentzialanetan aritu nintzen. Eskoltei jaten emateko ematen zidaten diruarenzati bat beste presoei jaten emateko gordetzen nuen, baina konturatuegin ziren eta salatu egin ninduten. Eskerrak nire familiaren lagunazen kaperau bat heldu zen eta salbatu ninduen… 

Gerra bukatu ostean, zertan aritu zinen?

           Nire aitak eta osabek sortutako “Jaca hermanos y compañía”saskigintza enpresan lanean hasi nintzen. Ondoren, 41 urtez mandatariizan nintzen. Autoa gidatzen ez dakidanez, trenez joaten nintzenDonostiara. Trenean bidaiatuz jende asko ezagutzen da eta askoikasten da. Azken urteotan ez naiz Donostiara joan, lotsa ematenbaitit. Izan ere, jende askok agurtzen ninduen eta dagoeneko asko eznituen ezagutzen. 

Nolakoa zen mandatari lana?

           Egunero Donostiara joaten nintzen, igandetan izan ezik. BatzordeErregulatzailera askotan joaten nintzen. Izan ere, zer edo zeratzerritik jaso edo atzerrira bidali nahi bazen bertatik pasa beharzen. Bankuetako korrespondentziarekin ere joan-etorrian ibiltzennintzen, jendeak bertan erosten zuen arropa ekartzen nuen… Lehenurteetan lan handia egin nuen. Pentsa, bost seme-alabei unibertsitateikasketak eman dizkiet! 

Donostiara egindako joan-etorrietan ezagutu alzenituen “Academia Errante”-ko kideak?

           Intelektual asko ezagutu nituen, tartean “Academia Errante”-kokideak: Luis Martin Santos, Koldo Mitxelena, Elias Amezaga, ReyesKorkostegi… Busca Isusi eta ni ginen herriko bakarrak. Nik gaiajar-tzen nien eta beraiek gaia prestatu eta horri buruzko hitzaldiaeskaintzen zuten. Mahai handi baten inguruan biltzen ginen, betiherri ezberdinetan. Lope de Agirre eta 98ko belaunaldia landugenituen, besteak beste, eta gu izan ginen Aita Barandiaran omentzenlehenak. Oraindik etxean ditut gure solasaldien grabaketa guztiak.Azken bilera Zerainen izan genuen. 

Garai hartan ez zen batere erraza izango halakobilerak egitea…

           Polizia atzetik izaten genuen, herri guztietan baitzeuden salatariak.Behin, Mandubian bilera izan eta hamabost bat egunera, Riza enpresakoTomas Arrizabalaga etorri zitzaidan polizia Mandubian gugatikgaldezka izan zela esanez. Bertan izandako solasaldiaren zirriborrobat nuenez, Donostiara eraman nuen bada-ezpada ere. Donostiako trengeltokiko tabernan ere polizia nigatik galdezka izan zela eta GobernuZibilera Meliton Manzanas-engana joateko agindua eman zutela esanzidaten. Bertara joan eta Meliton Manzanas-ek euren baimenik gabehamar pertsonatik gorako bilera egiterik ez zegoela esan zidan.Ordurako, Koldo Mitxelenak Zerainen eman behar zuen hitzaldiaprestatzen ari nintzen eta behingoagatik Meliton Manzanas izorratubehar nuela pentsatu nuen. Gobernadore Zibilari gutuna bidali nionbaimena eskatuz eta baimena eman zidan. Handik gutxira MelitonManzanas topatu nuen kalean eta mehatxatu egin ninduen: “Mandatariazara eta fardel askorekin ibiltzen zara, egunen batean nahasterenbatean sartuko zaituen fardelen bat aurkituko duzu…”. Izan ere,ez zion batere graziarik egin nik Gobernadorearengana jo izanak. 

“Academia Errante”-ko kideekin ez ezik, bakarlanean erearitu zara eta datu ugari bildu dituzu. Nola lan egiten zenuen?

           Oñatiko artxibategian, Donostiakoan, elizetako agirietan…biltzen nuen informazioa. Oñatiko artxibategian informazioasko dago. Bertara joaten nintzen eta fotokopiak egiten nituen.Ezkio, Legazpi, Urretxu eta Zumarragari buruz aurkitzen nuen guztiafotokopiatzeko eskatzen nien. Bere garaian Urretxuko eta LegazpikoUdalei bi herriei buruz nuen guztia eman nien, ekainean ZumarragakoUdalari herriari buruzko agiriak eman nizkion eta Ezkiokoa soilikgeratzen zait emateko. Ezkiori buruzko datuez osatutako zazpi tomoditut eta horiek ere emateko asmoa dut, Udalari eta elizari buruzkotomoak publikatuko dituztela agintzen badidate. 

Urte askotan lan itzela egin duzu…

           Niretzat denbora-pasa edo afizioa izan da eta oso gustura aritu naiz.Zazpi liburu argitaratu ditut, baina ez dut zentimorik ere kobratu.Ez dut diru kontuagatik lan egin, nire jakinmina asetzeagatik baizik.Hori izan da nire bizio bakarra, baina 90 urte ditut jada eta horiere utzi egin behar izan dut. Orain familia giroan bizi beharra dut,ezer gutxi egin gabe. Bizi legea da. Nire adinera heltzean atzerabegiratzen duzu ezinbestean eta denbora aprobetxatu dudala uste dut. 

Zure burua historialaritzat al duzu?

           Sekula ez dut historialaria naizenik esaten. Legazpiren jaiotzarenurteurrena ospatu zenean, historiazalea nintzela, ez historialaria,esan nien. Zaletu hutsa. 

Inguruotako familia gehienak aztertu dituzu,pertsonaiaren edo familiaren bat azpimarratu nahi al zenuke?

           Urretxun eskultore familia zoragarria izan zen: Mendiaraztarrak.Zumarragan, berriz, Migel Lopez Legazpi, Secundino Esnaola, BuscaSagastizabal… izan dira. Ehundaka pertsonaien bizitzak ezagutuditut. 

Bestalde, mende luzetan inguruotan jaiotakoenzerrenda ere baduzu…

           Zumarragan 1521etik 1887ra jaiotako guztien zerrenda dut, baitaezkonduena ere. Domingo Irigoien parrokoak elizako liburuak emanzizkidan eta nik makinaz berridatzi nituen. Baserri guztien historiaere bildu dut, besteak beste. 

Zure lanean herriak izandako aldaketa gehienakezagutuko zenituen…

           Aldaketa nagusia nazioartekoak egin ginenean heldu zen, trenbideaegin zenean. Trenbidearekin Zumarragak, Beasainek, Ordiziak…aurrera egin zuten. 1860. urtera arte Zumarraga Eitza, Elizkale,Bidezar, plaza zaharra (egungo Nafarroa enparantza), Piedad kalea etaKalebarren besterik ez zen. Trena heldu zenean herriko jauntxoekarkitektu bati herria geltokirantz zabaltzeko diseinua egiteko aginduzioten. Izan ere, garai hartan geltokia herriaren kanpoaldean zegoen.Zelai-Arizti parkea dagoen tokian eta inguruan muino bat eta izenbereko etxea zeuden. Trenbidea egiteko etxea bota zuten. Urretxun ereZelai-Arizti izeneko etxe bat zegoen, baina erreka desbideratuzutenean Zumarragara pasa zen. Garai batean erreka tanatorioa dagoentokiraino heltzen zen. Secundino Esnaola dena ere Urretxu zen! Errekatrenbidea eta geltokira errepidea egiteko desbideratu zen. 

Bizimodua ere asko aldatuko zen urte hauetanguztietan…

           90 urte hauetan bizimodua erabat aldatu dela ikusi dut. Deigarrienaelizaren galera iruditzen zait. Lehen guztiok elizkoiak ginen etaegun bokaziorik ere ez dago. Nire gurasoek izan zuten bizimoduareneta nik izan dudanaren artean alde handia dago. Bestalde, lehenherrian guztiok elkar ezagutzen genuen, Elizkalen guztiok familiabaten modukoak ginen. 

Historia aztertzeaz gain, beste zaletasunik ez alduzu izan?

           Bidaiatzea ere atsegin izan dut. Nahi al duzu aholku bat? bidaiatuaurretik, ikusi behar duzuna aztertu. Hala, gehiago gozatuko duzu. Bibidaia historiko egin ditut. Lehen bidaia Legazpiko lagun batekinegin nuen: Laredotik Yustera. Bidaia hori Carlos V erregeak egin zuenAlemaniatik hiltzera etorri zenean. Guk Renault Dauphine auto bateanegin genuen. Bigarrenean, Doña Jimenaren hiru heraldoen bidaiaegin genuen bi lagun eta hirurok. Cid Campeadorrek, Valentziara helduondoren, hiru heraldo bidali zituen bere emaztearen bila. Guk hiruheraldo haiek Burgosetik Valentziara bueltan egindako bidaia egingenuen. Jubilatuko nintzenerako beste bidaia bat egiteko asmoagenuen, baina nire bi lagunak lehenago hil ziren. 

Pasadizorik ere izango duzu…

           Laredotik Yustera egin genuen bidaian gure ailegaera iragartzengenuen Udaletan, bertatik pasa ginela ziurtatzen zuen agiria sinazezaten. Toki askotan gure zain izaten ziren. Bi jauntxo heldukozirela uste zuten eta bi atorrante heltzen ziren! Dena den, azkeneanlagun onak egin genituen. 

Zure bizitzaz, zure lanaz… zer edo zerazpimarratuko al zenuke?

           Ez naiz beste batzuk baino gehiago izan. Ez da handiustea izan behar.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT