Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Mikel Rodriguez, usaimen fineko mutila (104. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2005/02/23
Otamotz

Zenbait urte daramatzazutabernari lanean?

           24 urte ditut eta bost urte daramatzat dagoeneko tabernari lanean.Laket tabernan hasi nintzen eta orain Zuhaiztin lan egiten dut. 

Nolatan ardoaren munduarekiko jakinmin hori?

           "Peli"-ren eraginez, Laket eta Zuhaiztin lan egitendugun guztiok dakigu zer edo zer ardoaz. Ardo asko eskaintzen dizkiguprobatzeko eta probatuz probatuz ikasi egin dugu. Buruak ajenda batenmoduan funtzionatzen du. Coca-Cola asko edaten duen pertsona batekCoca-Cola eta Pepsi-a bereizten dituen moduan, ardoarekin antzeragertatzen da. Bakoitzaren ezaugarriak bereizten ikasten da. 

Probatze kontua da, beraz.

           Probatzea, ardoari buruz hitz egitea eta "Peli"-rientzutea. Berarengandik, berak antolatzen dituen dastaketetan etabodegetara egindako txangoetan asko ikasi dugu. Urtero bi edo hirubodegatara joaten gara. 

Tabernariak ardoan adituak izatea beharrezkoa delauste al duzu?

           Azken finean, guk saltzen dugu ardoa eta zer saltzen ari garen jakinbeharra dugu. Ardo mota ezberdinak daude eta batzuei ardo mota batzukgustatzen zaizkie eta batzuei beste batzuk. Ardoa nolakoa denjakiteak bezero bakoitzari gusta dakiokeena eskaintzen laguntzen du. 

Tabernan hasi aurretik ardoa gustukoa al zenuen?

           Ez nuen ardoa probatzeko aukerarik. Ardoa gustuko izateko ardo onaprobatzeko aukera izan behar da eta guk horretan zortea izan dugu."Peli" ondoan izatea oso garrantzitsua izan da, ezinbaitut ardotan hainbeste gastatu. 

Ardoa taberna gutxitan zainduko da bi hauetanbezainbeste…

           Donostiako taberna askotan ardo oso onak dituzte, baina han lasaiasko kobratu dezakete bi euro eta erdi ardo baten truke. Hemen bieuro eta erditan kobratuz gero… Herriko batzuk Donostian diru horiordaintzeko prest daude, baina hemen ez. 

Jendeak gai honen inguruko jakinmina duela uste alduzu?

           Jendeak interes handia du. Batzuek oinarriak ezagutzeko afariren batantolatzeko eskatu didate, esaterako. Ardoa modan dago. 

Zuk zeuk ardo bildumarik ba al duzu?

           Etxean baditut botila batzuk, bai. Lagunekin elkartera joatennaizenean ardoa eramaten dut, batzuetan dastatzeko eta bestebatzuetan afarian edo bazkarian edateko. Halakoetan, ardoak ez diojanariari ezer kendu behar, ezta alderantziz ere.

Ez al duzu ardo munduan lan egiteko prestatzeapentsatu?

           Enologia ikastekotan izan nintzen, baina magisteritza egiten arinaiz. Dena den, oraindik ez dut guztiz baztertu enologia ikastea.Iruñera nirekin joan zen Beasaingo lagun batek asteburuetan biurteko enologia masterra egin zuela esan zidan eta dezente tentatuninduen, baina denbora behar da eta oso garestia da. Ez dut oso argizer egingo dudan, baina, egia esan, ostalaritza asko atsegin dut etahorretan jarraitu nahiko nuke. 

“Ikasketak egin dituen jendea finaletik kanpo gelditu da”

Txapelketa batean parte hartu duzun lehen aldia izanal da?

           Bai. Iruñeko kanporaketan Euskadi, Nafarroa, Errioxa etaFrantzia hegoaldeko 65 lagunek parte hartu genuen. "Nariz deOro" txapelketa "Vino y gastronomía"aldizkariak antolatzen du eta "Joven Promesa" saria lortunuen.

Nolakoa izan zen txapelketa?

           Goizean 37 ardo probatu eta puntuatu genituen. Guk emandakopuntuazioaren arabera ekainean Madrilen izango den finalerako ardoakaukeratu zituzten. Bazkalostean, bost ardo eman zizkiguten, zein ardoziren esan ziguten eta bostak probatu genituen. Handik atera etaitzuli ginenean ardo bakarra eman ziguten kopa beltz batean.Usaimenaren bidez bost ardo horietako zein zen asmatu eta bereezaugarriak jarri behar genituen. Dirudiena baino askoz ere zailagoada zein ardo den asmatzea. Ez nuen asmatu, baina bere ezaugarriakondo azaldu nituen.

Ekaineko finalerako prestatu egin beharko duzu. Zeredo zer berezia egiten ari al zara?

           Finaleko ardoak zeintzuk diren begiratu eta ahal ditudan guztiakprobatu behar ditut.

Halako txapelketetara joan aurreko egunetan gorputzazaindu beharko duzue…

           Ni erretzailea naiz, baina erretzea ez da ona noski. Hori dela eta,aurreko egunetan gutxi erre behar da eta parranda egitea ere ez dakomeni. Bestalde, ezin dituzu zure jateko eta edateko ohiturakaldatu. Izan ere, ohiturak aldatuz gero gorputza ere aldatu egiten daeta usaimena bera ere bai. Dena den, lehiaketan mundu guztiakerretzen zuen. Ardoei buruz dakiten asko komertzial lanetan aritzendira eta lan horretan afari gehiegi egiten dira, ez dute askozaintzerik.

Zer espero duzu?

           Ez da erraza izango! Batzuek lau edo bost usain ateratzen dizkioteardo bakoitzari, profesionalek parte hartuko dute… Dena den, hanere gazteen saria izango da eta ahalik eta hobekien egiten saiatukonaiz.

"Peli" zutaz harro egongo da…

           Sekulako poza hartu zuen. Izan ere, horretan urte asko daraman jendeaeta ikasketak egin dituen jendea kanpoan gelditu da. Zorte kontua erebada. 

Gustuko ardoa?

           Klasikoen artean “Tondonia” oso gustukoa dut eta modernoen artean“Remírez de Ganuza”, esaterako. Ardo on asko daude etalatza da. Izan ere, afaltzera joaten naizenean ez naiz edozerekinkonformatzen.

Probatu ez dituzunen artean, zein probatuko zenukegustura?

           “Vega Sicilia”, “Cirsion”… mitikoak dira. Botila bakoitzak40.000-50.000 pezeta inguru balio du. Lehengoan telebistan mundukobotilarik garestienak, frantsesa, 170.000 euro balio duela ikusinuen.

Afari edo bazkari berezi baterako zein ardogomendatuko zenuke?

           Gonbidatuen arabera hautatu behar da. Ardoa izugarri atsegin ez duenjendea gonbidatzen baduzu, ardo klasikoa jarri behar da: edatekoerrazagoa. Besteak kontzentratuagoak dira, biziosoentzat.

Egunero edateko modukoen artean zein gomendatukozenuke?

           “Luberri”. Tabernan dugun urteko oso ardo ona da. Dena den, niketxean bazkaltzeko ura edaten dut.

Zuria eta gorria ere gustuko al dituzu?

           Zuria bai, baina gorria ez dut gehiegi atsegin. Oso suabea iruditzenzait. Dena den, badaude ardo gorri oso onak. Ruedan, Errioxan,Katalunian… ardo txuri oso onak egiten dituzte. Toki guztietanegiten dituzte ardo onak. Nafarroan ere ardo bikainak egiten ari diraorain.

Zer diozu txakolinaz?

           Batzuk oso-oso goxoak dira. Hemen daukaguna izugarri ona da. Goizetanzer edo zer hartzen dudanetan txakolina hartzen dut. Indar handiahartzen ari da.

Otsailean egonik, ezin sagardoa ahaztu…

           Batez ere sagardotegiko saltsa atsegin dut: denoi gustatzen zaiguondo jatea eta edatea.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
5

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
6

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT