AKORDATZEN AL ZARA?
Ez dut esango hermanotan pasa nituen zortzi urte luzehaietako oroitzapen den-denak atseginak direnik. Hermano Joakin berakere bazekien askotan estu samar hartzen gintuztela (garaian garaikokontuak) eta, behar bada, horrexegatik jarri zen urduri nire buruaaurkeztu nuenean. Baina, oro har, karinoz gogoratzen ditut eskolaurte haiek eta ez daukat inolako penarik, bere garaian, nire gurasoekeskola hura aukeratu izanaz nik probetxuzko gizon izaten ikas nezan("probetxuzko gizon", horrela esaten zen orduan).
REAL ZARAGOZA F.C.REN FOROFO
Gauza xelebre samarra gertatu zitzaigun Batxilerrekolehen bi ikasturteetan Don Modesto Moya Zaragozatik etorritako maisuzenaren ikasle izan ginen gehienoi. Futbolean, bat-batean eta geukhala nahi gabe, Zaragozaren forofo bihurtu ginen. Erreala bigarrenmailan zegoen orduan, eta guk inondik-inora, jokatzen zuenaren kontrajokatzen zuela, Zaragozak irabaztea nahi izaten genuen. Galtzenbazuen, astelehen goiza ohi baino gogorragoa izaten zenguretzat. Geroztik, sinpatia diot Zaragozari.
DON GONZALOREN PRENTSAURREKOAK
Don Gonzalo Matxin maisua ere Zaragozatik etorria zen.Nafarroako Esa urtegitik oso gertu dagoen Sos del Rey Católicoherri politean sortua zela esaten zigun. Haren ahotik entzun nituenlehen aldiz "rueda de prensa" hitzak.
Nire lanbidea medio, makina bat prentsaurrekotan egona naiz geroztik.Baina haren prentsaurrekoak bereziak ziren. Bera maisuaren mahaianeserita zela, gelaren inguruan jarrarazten gintuen gu, etabanan-banan harengana hurbildu ahala galdera bonbardaketa egitenhasten zen: "¿Birmania capital?": Rangúnerantzuten asmatu ezean eskua luzatu eta hark makilkada beroa.
BARATZURIAREN BERTUTEAK
Osasunarentzat baratzuriak dituen bertuteak aipatzenhasi eta zerrenda luzea ateratzen dute medikuek: odolarenzirkulaziorako primerakoa, infekzioak sendatzeko bikaina, tentsioajaisteko ezin-hobea…
Gure garaiko ikasleek gastu handi samarra egiten genuen baratzuritan.Esku-ahurrak baratzuriz igurtziz gero makilkadak min txikiagoa ematenzuela asmatu zuen norbaitek. "¿Quién ha comido ajocrudo?, ¡que aquí huele que apesta!" galdetu zuenHermano José Luis, "Susik", frantseseko eskolaematera etorri zen arratsalde batean. Gaiztakeriatxoa egin dueladakienaren barretxoa irten zitzaigun bigarren batxilerreko ikaslekoitaduoi.
75 URTEKO IBILBIDEA
Hermanotako eskola abian jarri zutela 75. urteurrenaospatzen ari garen honetan borborka datozkit oroitzapen goxoak:igandeetako pelikulak: "Uno, dos, tres"," Cuadro,cuadro"… Hortz-haginetan erantsita geratzen zirenziri-karamelu eder erraldoi haiek. Berrogei "bale" osatuondoren, arratsalde pasa Goiko-Txabola edo Antio aldera egindakopaseoak, "ejercicios espirituales" egitera joanda,lasalletarren San Asensioko komentuko ardo gorri goxoa…
Baina, beste guztien gainetik, hermanoek kolejioan bertan antolatuzuten gazteleku edo klubak tarte berezi eta kuttuna izango dubetirako nire oroitzapenetan. Ez dut uste merezi adinako aitortzarikegin izan diegunik fraileei orduan gurekin izan zutenausardiagatik. Beranduegi izango ez delakoan, eskerrik asko.
"… Oh gran patrón del niño y del maestro…".
Joxe Mari Gabiria