Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Juan Larrañaga: "Eitza Zumarragako balkoia da" (106. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2005/04/23
Otamotz

Zer nolakoa izan zen zure bizitza Urretxu-Zumarragaraetorri aurretik?

           Azpeitian jaio eta 14 urte bete arte bertan bizi izan nintzen. Aitakbaserri handiagoa nahi zuen eta Meagas gaina ondoko Aiako Elkanoauzora joan ginen. Nik ere ez dakit non ibilitakoa naizen! 18urterekin Aizarnara joan nintzen morroi, anaia zaharragoa soldadueraman zutenean etxera itzuli nintzen eta gero Valentziara bidalininduten soldadu. Lau urte eman nituen Valentzian eta gero beste bihemen: sei urte soldadu! Eguneko erreala irabazten genuen, doteederra! 

Gerra ostean izanik, ez zenuen soldadutza gozoapasatuko…

           Kristonak ikusi genituen! Buruan ileak adina goardia eginda nago ni:Valentziako Modelo gartzelan, San Miguel de los Reyesen, emakumeengartzelan… 3.000tik gora preso zeuden gartzela bakarrean. Liriaherrian fabrika izandako toki batean sartu zituzten presoak etaetzanda ez ziren kabitzen, bizkarra bata bestearen kontra jarrita loegiten zuten. Sekulako gosea ere jasan behar izan genuen: goizeanlaranja bat gosaltzeko eta eguerdian arbia egosita. Mandoan eramatengenituen perola zaharrak gartzelatik gartzelara. Heltzerako denahoztuta… txerriek ere ez zuten jango hura eta guk jan egin behar! 

Gustura itzuliko zinen orduan Euskal Herrira…

           Bai horixe! Hemen pasatako bi urteak ondo pasatu genituen. Valentzianlehen baimena 13 hilabete ondoren izan nuen, amona hil zelako.Ondoren beste baimen bat besterik ez nuen izan. Lau urte etxea iaikusi gabe!

Nolatan etorri zinen Urretxu-Zumarragara?

           Soldadutzatik etorri eta nonbait lanean hasi behar… Olaartebaserriko osabak lana bukatu ezinda zegoela eta berarengana etortzekoesan zidan. Halaxe etorri eta 8 urte inguru eman nituen uztarriakegiten. Nekolalden zuen tailerra eta bertan egunean bina uztarriegiten genituen. Hasieran Santanderreko biltegietarako-eta askoegiten genituen, baina lana jaisten hasi zenean Nafarroa aldean ibiliginen etxez etxe uztarriak egiten. Algoazilari bandoa jotzeko esatengenion: uztargilea herrian zegoela eta uztarria nahi zuena ostaturajoan zedila. 15 egunetara materiala prest edukitzeko esaten genieneta han bertan egiten genituen aizkorarekin. 

Nolatan utzi zenuen uztargile lana?

           Poliki-poliki traktorea sartu zen eta fabrikan hastea hobe zela ikusigenuen. Hala, 1950ean Orbegozonean hasi ginen. Orain dira 25 urtejubilatu nintzela, gaztea izateko seinale ederra! 

Etorri zinenetik, non bizi izan zara?

           Hasieran osabaren etxean apopilo. Familia Aiako Elkano auzoanneukanez, hara joaten nintzen sarritan. Emaztea bertakoa dut eta honaetorri behar izan zuen ezkondu ginenean, hura politagoa zela esatenzuen arren. Ondo moldatu zen, baina oraindik "etorri ginen ba guhonea!" esaten du noizean behin. Dena den, familiakoak bezaladauzkagu hemen lagunak. Hasieran Ezkion jarri ginen bizitzen,Igartzan, hemen ez baitzegoen etxerik. 

Gero Eitzara etorri zineten…

           Alabak hazten hasi ziren, han igerilekuak egiteko obra hasi zuten…eta Eitzara etortzea erabaki genuen. 1970ean etorri ginen. 

Zer moduz Eitzan?

           Gustura gaude, guk hemen ez dugu kexarik. Eitza Zumarragako balkoiada, "Igeldo Txiki". Toki dotorea da hau. Trafiko eta zaratapixka bat dugu, baina ohituta gaude eta gainetik pasatzen ez badira,libre! Hona bizitzera etorri ginenerako lagun asko genituen hemen,asko etortzen baikinen. Alabak mojetan ibili ziren eskolan eta lepoanhartuta ekartzen genituen. Goizeko 6etako mezara ere etortzen ginenIgartzatik, hura bai penitentzia… dagoeneko zerua irabazita izangodugu! Orduan genituen hankekin zakurrak bezala ibiltzen ginen, zuekkotxean ibiltzen zareten bezala. 

Garai hartan ibiltari onak zineten…

           Elkanotik Zarautzera joateko bide luzeagoa genuen oraindik,ordubetekoa. Gure amak-eta astoan egunero esnea eramaten zutenZarautzera. Andra gaixo haiek majo sofritzen zuten, haiek bai egitenzutela penitentzia! Han ere goizeko 6etako mezara joaten ginen,Zarautzera. Lastoa lotu eta puntan su emanez egiten genuen argia.Ikusi gabe ez dago hori sinesterik! Beste horrenbeste denboranbizimoduan horrenbesteko diferentzia ematen bada, ez dakit zer izangodugun! Orain arte beti hobera egin dugu. Afrikan ume gaixoek lanegiten dutela eta… gu antzera ibiltzen ginen: bospasei urterekindagoeneko ardiak ekartzen, behiak zaintzen… 

Erosotasun handienak Eitzan ezagutu dituzu, beraz…

           Ni hemengoa sentitzen naiz. Horrelako auzo txiki baterako, erromeriapolita egiten da hemen! Gainera, aitona-amonekin ondo portatzen dira:hamaiketako ederra ematen digute eta hori eskertzekoa da. Sekula eznaiz oso parrandazalea izan, baina urtero ateratzen naiz festetan.Oraindik "salsilatxoak" egiten ditugu. Garai bateanlarunbatero joaten ginen Antiora lagunartean tertuliatxoa egin etamokadutxoa hartzera. Gustura bizi naiz hemen, hor behean bainolasaiago. Han gauzak gerturago egongo dira, baina fruitategi ederradugu eta Eroski ere bertan dugu. 

Auzoak hobera egin duela uste al duzu?

           Hobetzen doa. Oraindik etxe zahar asko dago, baina garai bateanbehealde hau arratoi etxe bat zen. Zumak zuritzen ziren eta Eitzaguztian bonbila bat besterik ez zegoen. Emakumeei beldurra ematenzien ilunduta herrira jaisteak. Haren ondoan egun "kapitala"ematen du! Bestalde, bizilagunak beti ondo konpondu gara eta ez dirabeste toki batzuetan entzuten diren gauzak entzuten. Jendea gusturabizi da hemen, bestela auzoa ez litzateke horrenbeste haziko. 

Ez duzu, beraz, sekula Eitzatik ateratzeko beharriksentitu…

           Baratzatxoa eduki dut, mendian ibili naiz… sekula ez dutBenidormera-eta joateko ilusiorik izan. Mendia asko gustatzen zaiteta hemen inguruko mendi gehienetan ibili naiz. Igartzako gizonaanaia bezalakoa nuen eta Urbiara sarritan joaten ginen elkarrekin.Duela lauzpabost urte joan nintzen azkenekoz. Utzi egin beharkodiogu… gu bakarrik bagara betiko, besteentzat tokirik ez daegongo! 

Hemengo irratietan txisteak eta istorioak kontatzenibiltzen zinela ere badakigu…

           Hizketaldiren bat egiteko, kantatzeko… deitzen genuenoi sariakematen zizkiguten eta deitu egiten nuen. Garai hartan ipuinak errazkontatzen nituen. Han ibiltzen ginen sariak ateratzen! 

Badakigu orain Jon Plazaolak, zure bilobak, nondikatera duen txisteak kontatzeko erraztasuna…

           Nik baino erraztasun handiagoa du! Haren kontuak gustura entzutenditut nik. Gure ustetan ondo ari da eta harro gaude beraz. Mutilkoxkorra zenean makina bat ipuin kontatu nizkion. Asko gustatzenzitzaion nire istorioak entzutea, zerbaitegatik atera da halakoa!



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT