Nik gizon apal bat aukeratu dut, gizon xume bat, baserritarra,Arantzazun fraile frantziskotar izandakoa, ama euskaratik edan etaasetu ostean, berriz ere egarberatzen zena, langile aparta, argia, ezbestelakoa, Koldo Mitxelenak zion bezala "euskaldialektologorik fin eta zorrotzenetariko bat", bai, horixe,Ipeñarrieta baserriko seme zen Kandido Izagirre.
Haren lanaren inguruan ez noakizue hitz egitera, horretan, batzuekondo aipatu baitute zenbait ikerlanetan berak euskarari zion mira etaerrespetua. Ikerlariren baten lana aitatzearren Urretxu herrikoguztiontzat ezaguna den Xabier Lasak Urretxuko eta Zumarragakoeuskaraz iazko abenduan burutu zuen filologoaren lan mardul etajoria irakur ezazue. Merezi du, edozein liburudendatan salgai duzue.
Kandidoz ezer idazten badut, bere jardunean, ikerlari lanetan arituzenean, izan zuen kemenagatik eta adoreagatik izan da. Arantzazuinguruko zenbat baserritarrekin topo egiten zuen bakoitzean,makina galdera egin, haien iturritik edan eta edan, beren jakituriazeta etorreraz asebeteko zen, aspertu gabe. Latineko irakaslea omenzen eta inor gutxik jakingo zuen hura klaseak eman eta fraile lanakegiteaz gain, isilpean, "era klandestinoan" euskararihorrenbesteko mesedea egiten ari zitzaionik.
Apalak uztarri bakarra darama: isiltasunarena; bera du bidaideeta gogaide, isiltasunak ematen dio ikasiz, entzunez,mintzatuz, sentituz euskara eta bere zuztarretako muinaulertzeko gaitasuna, isiltasunak egiten du apala handi, haren itzalazabal eta luze izateraino. Kandidok bazekien hori eta gurutzaldietandabilen zalduna bezala, baserrietara jotzen zuen, gaztelu haietanbizi ziren aitona-amona eskuzabal eta aditu haiengana. Bazekien haiekdesagertuz eta baserriak apurka hustuz euskaldunok gure guda galduagenuela. Ederkitxo idazten du hau Xabier Lasak bere "Urretxu etaZumarragako Euskara" lanean, Aita Julian Alustizak San Joanbaserria husten ikusten duenean: "Gaztelu bat gutxiagoeuskararentzat".
Urretxuar honek euskara zuen helburu, bazekien erroetara, sakonera joaurretik azala, agerian zena, adarrak ondo ezagutu behar zirela,enbor bereko adarrak: euskalkiak eta berauen barruan azpieuskalkiak.Horrela ekin zion aldapa malkarreko lan eskerga bati Oñatiko,Tolosako, Ultzamako, Altsasuko, Erronkariko, Antzuolako euskaraaztertuz, etengabe, eta berea egin zuen euskalkion-azpieuskalkionezagutza, aita-ama batek bere haur jaio berriak lehendabiziko aldizbesotan hartzen eta magaltzen dituen legez.
Xabier Lasaren liburuan Kandidok idazten duen bezala: "…erleakere aldiko kixitxo batekin biurtzen dira erlategira; baiñaibillian-ibillian ezti-mordoak egiten dituzte. Izan gaitezen gu ereerleak bezala". Erleak bezala behar zuen izan langile, langilenekaezin, lan bat amaitu eta beste bat hasi eta burutu eta hasi,etenezineko katean.
54 urterekin hil zen, 1967an, sutsu, euskararen eta Arantzazuren aldebere bizia eskainiz. Bera hil ondoren Villasantek argitaratu zuen"Arantzazu, Oñati eta inguruko herrien hiztegia".Zendu zenetik, denbora pasatu da eta Kandidoren, BitorianoGandiagaren eta Luis Villasanteren memorantzan Oñatin,apirilaren 29an, Santa Ana Antzokian ELKAR HEZI ikastetxeakoñatieraren inguruko lehen jardunaldiak antolatu ditu etaOñati herriak omenaldi bat eskaini nahi die Kandidori, LuisVillasanteri eta Bitoriano Gandiagari. Herritar baten, Villasantereneta Gandiagaren ekarpenaren berri jakin nahi baduzue, PauloAgirrebalzategi eta Pello Zabala hiru ikerlari hauen lanen inguruanarituko dira hizlari. Ez da aukera txarra haiekin bat egin eta gurelaguntza eta abaroa herritar eta euskaltzale zenari eskaintzeko.
Ea bada, iraganeko eredu garbiak, gogoangarriak haragitzen ditugun.Nire aldetik, Kandido, zorionak zuri bihotzez eta eskerrik asko,bitza denboran zehar zure lanaren eztiak gure barruak goza.
Andoni Salamero