Kontaiguzu zer edo zer zure bizitzari buruz, Batis.
"Mankomunitateko gizona" naiz: Santa Lutzin jaio, Legazpinbizi, Urretxuko Ikastolan 19 urte lan egin eta orain Zumarragan.Herri guztiak pasatu ditut. Nire aita gabiriarra zen eta ama, berriz,ataundarra nuen. Beraiek Santa Lutzin jarri ziren bizitzen,udaletxeko etxean. Aita inguruotako perratzailea zen eta Patrizionlan egiten zuen. Santa Lutzin ikasi nuen, ni baino askoz erezaharragoekin, eta 9 urte nituenean Legazpira joan ginen bizitzera.Bai Santa Lutzitik eta bai Legazpitik Medranotarren eskolara ereetortzen nintzen. 12 urterekin Seminariora joan nintzen, Legazpiko LaSalletik pasatu ondoren. 22 urterekin Seminariotik irten eta fabrikanlanean hasi nintzen: bi urte egon nintzen plasticos Mel-en. BeasaingoLa Sallen ikasturte bat eman ondoren, Ikastolan sartu nintzen. Bertan19 urte eman ondoren, egitasmo hau gauzatzeari ekin nion. 6 urtekosta zitzaigun hau martxan jartzea: 96an inauguratu genuen etaoraintxe arte, jubilazioaren garaia iritsi den arte. Horixe da,saltoka, nire bizitza guztia.
Ederki laburbildu duzu, bai… Nola gogoratzen duzuhaurtzaroa?
Jolas giroan, akolito lanean… ondo ibiltzen nintzen. Erlijioakjartzen zituen zorroztasun beldurgarrien menpe geundela gogoratzendut, baina giro polita genuen. Eitzako aldapa igota, zer edo zerhandia zegoen susmoa genuen. Gure etxean ur korronterik ez zegoen etakomuna etxetik kanpo zuen. Hori dela eta, Santa Lutzitik Legazpialdera joan ginenean eta han pisua eman zigutenean, aldaketa handiaizan zen: ur korrontea, dutxa, ur beroa, dendak gertu… Orain, SantaLutzitik pasatzen naizenean "hau bai txoko polita lasai-lasaibizitzen jarraitzeko" pentsatzen dut. Adinarekin ikuspuntua nolaaldatzen den ezustekoa da. Egungo erosotasunetara ohituta, ez dakitordukoak jasaterik izango genuen. Aita zenak egunero Eitzako aldapaigotzen zuen bizikletan lanera joateko eta bueltan, beharbada,elurra. Ni ere bizikletan joaten nintzen Medranotarren eskolara etakaskateko pare bat hartutakoa naiz.
Urte asko eman zenituen Seminarioan…
Han geundela, sekulako mobida gertatu zen "Vaticano II"kontzilioaren ondorioz. Zuzen-zuzenean, gehiago ikusi gabe,apaizgintzan hastea ez zitzaidan egokia iruditu eta kanpokoa gehiagoprobatzea erabaki nuen. Asko izan ginen modu horretan Seminariotikirten ginenak eta kanpoan gelditzea erabaki genuenak. Askok ikasketakkanpoan bukatzea erabaki zuten, baina nik ez nuen aukerarik. Izanere, etxean sei anaia-arreba ginen eta ama alarguna. Hori dela eta,Plasticos Mel-en lanean hasi nintzen. Han lanean ari nintzelamagisteritza titulua lortzeko aukera suertatu zen. Titulu huraateratzeko nahi ta nahiez Falangeko kanpamendu bat egin behar genueneta euskaldun pila elkartu ginen bertan. Euskaldunok geure ukituajarri genuen eta hainbat hitzaldi moztu behar izan zituzten.
Irakaskuntzan Beasaingo La Sallen hasi zinela esanduzu…
50eko talde bat eta 51ko beste bat nituen! Tokitan daude garaihartako ratioak! Beasainen ikasturtea egin eta, soldadutza eginondoren, Ikastolatik deitu zidaten. Ni hasi aurretik 5. mailabitarteko ikasketak soilik eskaintzen zituen Ikastolak. JuaniZabaletarekin sartu nintzen eta 5. mailako lehen promozioko haurrakhartu nituen: Iñigo Agirre, Joseba Etxeberria zena, IxiarGarin… Asko gogoratzen ditut, hiru urte segidan eman bainituenberaiekin.
Txikia izango zen orduan Ikastola…
Dagoeneko gorpuzten hasia zen, baina gerora egin zuen izugarrizkohanditzea. Ikastola hazi zenean, fraileen gelak libratu eta bertanikasgelak egokitu behar izan ziren. Gurasoek egiten zituzten languztiak, udan. Ikastolen mugimendua hala atera zen aurrera, atzetikizugarrizko jende pilaren babesa zuela.
Baliabide gutxi, baina giro polita izango zenuten…
Gauza askorengatik. Alde batetik, 60ko eta 70eko hamarkadako momentupolitikoa eta egoera kulturala oso politak izan ziren, oso biziak.Falangeko kanpamentuan egon ginenean, politikatik aldentzea etaeuskara munduan eta euskal kulturan zentratzea erabaki genuen. Giroakmerezi zuen: gazteak ginen, ideal batzuk genituen, ilusioa genuen…Hazi hori ereiteak merezi zuen, nahiz eta gure hutsuneak izan etaakatsak egin. Gainera, atzetik gurasoen eta gazteen babesa genuen etahorrek sekulako animuak ematen zizkigun. Egiten ari ginen harkarrakasta izan du eta ez ahazteko moduko etapa izan da. Hemen garaihartan gertatutako fenomenoa orain Nafarroan eta Iparraldean ikustendugu eta eskaintzen zaien babesa garrantzitsua da.
Ez al zen lortu beste alor batzuetan bainoaurrerapauso handiagoa?
Hor eredu bat dago. Askotan kolpetik ezin dira gauza asko lortu,nekei aurre egin behar zaie, eutsi, iraun… Nahiz eta gauzak lortzendenbora gehiago eman, pausoak sendo eman dira. Euskara eta Ikastolagehien hedatu diren mugimenduak izan dira, zailtasun guztiengainetik.
Oztopoak ez ziren makalak izango…
Inspekzioei genien beldurra batez ere. Askotan elizak eman duenbabesa kontuan hartzekoa da. Legeak uzten zituen zirrikitu guztiakaprobetxatzen ziren egitasmoa sendotzeko. Bestalde, gu sartu gineneanez zegoen testu libururik eta material guztia guk prestatu behargenuen. Guztia egiteko astirik ez genuenez eta ikasleak batxilergoaegiteko prestatu behar genituenez, batzuetan belarriak makurtu etagaztelaniazko testuak erabili behar genituen.
Zu ere testugintzan aritu al zinen?
Ikus-entzunezkoen mundua asko gustatzen zait eta 1977an IñakiEtxezarreta eta biok talde zuzendariari 50.000 pezeta jartzenbazituen Euskal Herriko ibaien diapositibak aterako genituela esangenion. Hala pasatu genuen hilabete, Iñakiren kotxearekin etanik elkartean hartutako kanpin dendarekin. Denborarekin ohikobideetara egokitu ginen, baina horrek ere baditu bere arriskuak.Zenbat eta programa zorrotzagoak, irudimena erabiltzeko eta sortzekoaukera moztu egiten da. Oreka lortzea ez da erraza eta egun ereerronka hori da. Enpresek jende sortzailea behar dute, baina nikbadakit, zuk ez dakizu eta nik erakusten dizut parametroetan lanegiten duen sistemak pertsona sortzaileak ematea zaila da.
Gizonezko bakarretakoa izango zinen hainbesteandereñoren artean...
Loiolan andereñoentzat ikastaro bat antolatu zuten eta bertarajoan ginen magisteritza egindako hiru edo lau lagun. Huraandereñoentzat zela eta ez ziguten sartzen utzi, guk bazterraknahastu besterik ez genuela egingo!
Garai hartako andereñoez asko hitz egiten da,baina maisuak ez zaituzte inork aipatzen…
Hala da. Izan ere, gizonezkoak oso gutxi ginen. Urretxuko Ikastolan5. maila arte denak andereñoak ziren: ni sartu nintzeneanmutil bakarra nintzen. Gerora Gaspar eta Joxe Kruz sartu ziren.Gasparrekin Beasaingo La Sallen ere izan nintzen. UGLEn irakaslea denJose Ignazio Zamorano, berriz, ikasle izan nuen La Sallen. Horrek zeresan nahi duen? zahartzen ari naizela!
Hasierako garai haietan ikasleekin oso harreman goxoaomen zenuten…
Ni ez nintzen andereñoa, e! Andereñoek beste ukitu batzuten. Seminariotik eta soldadutzatik pasatu ondoren, beste profilbat nuen, zorrotzagoa. Gauza batzuetan gogor samarra nintzen. Denaden, hasierako 24 ikasle haiekin denetik egin genuen. Hasierakoakizanda, kuttunenak izan ziren. Ezkondu ginenean arkua egin ziguteneta gure etxera etortzen ziren urbanoa hartuta txokolate janaegitera, kontu-kontari egotera, musika entzutera… Gurasoekin ereoso gertuko harremana genuen. Oso etapa polita izan zen.
Zergatik utzi zenuen Ikastola?
Siadecok 1988an eskualde mailako ikerketa egin zuen 2010erako zerbeharko genukeen jakiteko. Politikoak eta industria gizonak nahikokezkatuta zeuden Lanbide Heziketan gabeziak zeudelako. Ez lehenzeudenak txarrak zirelako, baizik eta 1969ko erreformaren ondoren"beste ezer ezin duenak, Lanbide Heziketara" ideia nagusituzelako. Lanbide Heziketa bultzatzea erabaki zuten eta 1990ean jendebila hasi ziren. Ni saltsa askotan ibilitakoa nintzenez, horretan lanegitea eskaini zidaten eta, herri hauetarako beste zerbitzu batzenez, baiezkoa eman nuen. Proiektua 6 hilabetetan prestatu genuen,baina 6 urte pasatu genituen egitasmoa gauzatzen.
Zein helbururekin lan egin zenuten?
Legeak berak Batxilergoa gainditzen zuena unibertsitatera joanzitekeela zion eta gainditzen ez zuena Lanbide Heziketara. Irudi horihautsi beharra zegoen, hemen enpresek jende prestatua beharbaitzuten. Gorabehera askoren ondoren, 1996an akordioa gauzatugenuen. Oso operazioa konplexua izan zen, gu mojen eskola zeneanbaikaude eta Escuelas Legazpin hiru ikastetxe bildu baitziren: LaSalle bera, Zumarragako mojena eta Labeagako mojena. Lasalletarrekherri hauei begira jokatu zuten eta Ikastolak ere bai, ni proiektuhau lantzen ari nintzen bitartean Ikastolan eszedentzia bainuen.Horrela egon nintzen 1998ra arte. Hemengoa gaizki joanez gero lananuela jakiteak, lanerako patxada handia eman zidan.
Helburuak lortu al dituzue?
Bai, baina hemendik aurrera joko den saltoa askoz eregarrantzitsuagoa izango da. Enpresa askotan langileen ordezkatzeaematen ari den momentu honetan, jaiotze-tasa baxuena eman zenurteetako gazteak sartzen ari dira lan-mundura. Alde horretatik,azken urteotako gure erronka neskak erakartzea da. Nesken arteanlangabezia handiagoa da eta hemen itxuraz mutilenak izan direnlanetan sartzeko eta mamu-lanak ez direla erakusteko aukera dute.Gure aukera ona dela erakusteko lan egiten ari gara. Baliabide ugari,jende prestatua… ahalegina egin dugu, baina urte batzuetaraoraindik eta gorago ikusiko da gai hau.
Zure ibilbidea ezagututa, beste helburuetako batLanbide Heziketan euskarari merezi duen tokia ematea izango zen…
Hori gure estatutuetan jarrita dugu. Helburuetako bat hemen ematenden hezkuntza prozesu guztietan euskara ahalik eta gehien garatzeada. Pauso handia eman dugula uste dut, nahiz eta gure mugak ditugun.Izan ere, irakaslegoaren gehiengoa euskalduna da. Bestalde, euskaraeskatzen duen ikaslegoa urtetik urtera gora doa. Baina baldintzaekonomikoak direnak izanda, kontziertoa ematen ez digutenetan ezindugu euskarazko talde bat eta gaztelerazko beste bat jarri. Arazoekonomikoak daude gure nahien gainetik, baina klase askotanirakasleek euskaraz egiten dute aukera daukatenean. Bestalde, "Baieuskarari" ziurtagiria lortzeko lan egiteko asmoa dugu, euskaraikastetxeko alor guztietan garatzeko. Mekanikari prestaketarakoCD-Romak bi hizkuntzatan atera ditugu, zenbait ikastetxe hainbat gaieuskarara itzultzen ari gara…
Hezkuntza mundutik kanpo ere, mila saltsatan partehartu duzu…
Seminarioa utzi ondoren, gizarte mailako konpromezuari eutsi diot.Gazteak biltzen zituen Oargiko lehendakari izan nintzen, Izadi-Zaleakelkarteko lehen zuzendaritza taldekoa izan nintzen, Caritasen barruanCaritas Especial antolatu genuen espetxeratutako familiei laguntzaemateko, Kilometroak 85eko koordinatzaile izan nintzen…
Orain jubilatzera zoaz. Zure ekimenez izan da alafamiliak zeresanik izan al du?
Neure ekimenez, urte dezente baitaramatzat martxan. 1990etikgaurdaino gauza asko bultzatu ditugu hemen, baina ez dago atsedenhartzerik. Jubilatzeko aukera ikusi dut eta fenomeno: hobea da gaztejubilatzea eta odol beroa eta berria sartu… Azken finean, hemenbehar den dinamikarako oztopo izan naiteke. Apur bat nekatuta nagoeta ez dut neure burua hau bultzatzeko moduan ikusten.
Ez al zara aspertzeko beldur?
Jendeak hori esaten dit eta nik horixe nahi dudala esaten diet:lehenengo aspertzeko aukera eduki, hori askatasuna baita, etabigarrena, aspertuta egoteaz aspertzen naizenean, aspertzen segitzekoedo zer edo zer egiteko aukera izango dut. Zaletasunak baditudanez,aspertzea ez da nire lehen kezka. Nire lehen kezka jubilatzea eta"puesta a punto" egitea da: osasun aldetik errebisioakegin, kiloak jaitsi… Azken txanpa luzea eta osasuntsua izatekoprestatu.
Zaletasunez hitz egin duzu, argazkigintza besteakbeste.
6.000 diapositibatik gora izango dut. Teknologia berriak direla eta,horiek eskaneatzeko aukera, kamera digitalarekin argazkiak ateratzekoaukera… izango dut.
Mendizalea ere bazara…
Zaletua bai, baina praktikantea ez gehiegi. Oporretan urteroPirinioetara joaten gara, baina hainbat gailurretara joateko,teknikoki, ez daukat konfidantza handirik. Trabesietan eta pasioetangustura ibiltzen naiz. Gainera, beti gailurretara joan beharrik ezdago!
Mendi Federazioko lehendakaria ere izan zinen…
Hainbat proiektu izan genituen: mendizaletasuna gizarteratu,Piedrafitako mendi-aterbea egin, estatutuen onarpena, Aizkorrikoaterbea konpondu… Lan hark herrietako elkarteekin eta delegazioekinharreman estua edukitzea eskatzen zuen. Askotan ezordutako lanakziren.
Ez al zitzaizun emaztea nazkatu?
Emaztea bakarrik ez, seme-alabak ere bai. Domina berezia merezi dute:emaztea ezagutu nuenetik beti halakoetan sartua egon naiz, umeaktxikiak zirenean ni halakoetan eta bera etxekoarekin eta gaineraIkastolan lanean… Emaztea berezia izan delako eta ezagutuninduenean dagoeneko halakoa nintzelako agoantatuko zuen. Seme-alabekere onartu eta lagundu egin dute, bestela dibortziatzeko adinakomotibo bazeuden!
Ona izan al da bai emaztea eta bai zu irakasleakizatea?
Alde batetik ona da. Izan ere, elementu eta bizimodu amankomunakdituzu. Bestetik, lana etxera eramatea ez da ona izaten. Nahiz etairakaskuntzan egon, gai batzuetan irizpideak ez dira berak. Dena den,orokorrean ona izan da. Seme-alabek, agian, ez dute hori esango. Izanere, aita irakaslea izateak lagunen artean bere zailtasunak sortukozizkien. Batez ere, semea nire gelan izan nuenean.