Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Miren Elgarresta, artzainen artzain (110. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2005/10/23
Otamotz

Artzaintza munduan lan egiten duzun arren, kaletarra zara.

Gurasoak baserritarrak dira: aita industrialdea egin zenean desagertu zen Erratzu Behekoa baserrikoa eta ama bizkaitarra. Aita, bere garaiko beste hainbat baserritar bezala, baserri girotik kalera jaitsi zen industrian lan egitera. Hala, gu kaletarrak gara; nahiz eta baserriarekin harreman handia izan dugun. Egunerokotasunetik kanpo beti mantendu izan dugu baserriarekin lotura.

Baserri mundua erakargarria egiten zitzaizun, gainera. Izan ere, albaitaritza ikasi zenuen.

Nire amak, kalean bizi arren, baserritik ateratzen ziren elikagaiak mantendu nahi izan zituen eta txabola bat izan genuen orain Antonino Oraa deitzen den auzotik gertu. Bertan, amak konejuak eta oiloak hazten zituen. Baratza ere bazuen. Txabolari esker, baserri nortasuna mantendu zuen: Ordiziara joaten ginen konejuak saltzera eta auzokideen artean barazkiak, arrautzak… saltzen genituen.

Nolatan erabaki zenuen albaitaritza ikastea?

14-15 urterekin, Institutura joatea erabaki nuenean, ez neukan batere argi zer egin. Naturarekin lotutako zerbait egin nahi nuen. Hasieran mendi ingeniaritza egitea pentsatu nuen, baina albaitaritza lanbidea zegoela ikusi nuenean, oso argi ikusi nuen. Baserriko animaliekin lan egin nahi nuen, naturan, ez klinika batean zakurrekin eta bestelako animalia txikiekin. Familia kontra jarri zen. Izan ere, albaitaritza lanbide zikina ikusten zuten emakume batentzat.

Non hasi zinen lanean?

Ikasketak bukatu eta berehala hasi nintzen lanean, Azpetiako ganaduzaleen Lurgintza kooperatiban. Ia 15 urtetan baserri ustiategien kudeaketaz eta produkzioari lotutako elikaduraz arduratu naiz.

Nolatan eman zen zure eta artzain munduaren arteko lotura?

Lurgintza kooperatiban behizaleak nagusi ziren, baina kudeaketa hobetu nahi zuten 12 artzain ere bazeuden. Artzain hauek beraien baserria enpresa moduan ikusten zuten eta egiten zuten hori errentagarria izatea nahi zuten. Ez nuen ardi mundua ezagutzen, baina momentu horretan baserriarekin zerikusia zuen edozer gauza niretzat erakargarria zen. Lehen urteak gogorrak izan ziren, baina, behin euren konfidantza irabazita, oso mundu erakargarrian sartu nintzen. Helburu bateratua genuen, euren bizi kalitatea hobetzea, eta esperientzia oso aberasgarria izan zen.

Nolatan hasi zinen Artzain Mundua elkartean?

2001. urtean hasi ginen ideia honekin, Artzain Eskolaren ekimenez. Eskola hau sortzearen ideia Eduardo Urarterena izan zen, beti artzain mundutik oso gertu bizi izan den teknikaria eta ameslaria. Artzain Eskola hasi eta berehala, 1997an, bertan irakasle hasi nintzen. Hiru ikasgai ematen ditut: elikadura, kudeaketa eta proiektuaren zuzendaritza. 9. promozioa hasi berria da. Artzain Eskolari dedikazio handia eskaini diot eta Artzain Mundua elkartea osatzeko ideia atera zenean, niri eskaini zidaten lehen pausoak ematea.

Zein da Artzain Mundua elkartearen helburua?

Bere helburua artzainarentzat merezi duen onespena lortzea da. Horretarako, lanbide bat eta bizimodu bat dela erakutsi behar da. Gizartea harritu egiten da artzainen kongresua dela eta, baina pixkanaka artzaintza beste edozein lanbide bezala ikusi behar dugu. Beraiek ere, euren lanbidea etorkizunera eraman nahi badute, eguneratuta egon behar dira: teknologiak eskaintzen dituen aurrerakuntzez baliatu, euren ezagutza elkartrukatu…

Zuen ekimen garrantzitsuena artzainen kongresua izan da. Zer nolako esperientzia izan da?

Lehen kongresua 2002an antolatu genuen, oso denbora gutxian, eta toki ezberdinetatik etorritako 20 bat artzainek parte hartu zuten. Momentu hartan jasangarritasunaren kontzeptua etengabe entzuten zen eta hemen dugun jasangarritasun oso adibide garbia artzaintza da. Hori dela eta, gizartegarengana jotzeko oso momentu estrategikoan antolatu genuen kongresua. Hala, gizarteak eta komunikabideek oso ondo landu zuten gaia. Eusko Jaurlaritzari gure asmoak garatzeko laguntza eskatu genion eta Munduko Landaguneko adar bezala jaio ginen. Une honetan fundazioa sortzeko lehen pausoak ematen ari gara, Artzain Munduak entitate juridikoa izan dezan.

Aurrera begira zer egitasmo gehiago dituzue?

Kongresua erakusleihoa da, gizartearengana heltzeko tresna, baina Artzain Munduak baditu beste ildo nagusi batzuk. Bizimodu edo lanbide honen ezagupideak ahoskotasunez transmititu dira. Inon jaso ez diren naturarekiko ezagupide batzuk daude. Guk gizaldiz gizaldi ahoz transmititu den informazio hori dokumentazio zentro batean jasotzea nahi dugu: bai idatziz, bai ikus-entzunezkoetan. Orain, udaletan duten informazioarekin bilketa lana egiten ari gara. Bestalde, hemengo adineko artzainekin hitz egin nahi dugu artzaintza tradizionalaren informazioa jasotzeko eta, Renoko unibertsitatearen laguntzaz, EEBBetara joandako artzainen testigantza jaso ere bai. Azken 25 urteotan artzaintzaren garapena aurreko 4.500 urteetan baino handiagoa izan da eta, ez bagara arin ibiltzen, informazio hori galdu egingo da. Ezin gara etorkizunera joan oinarri hori gabe, bestela norabidea galduko baitugu. Bestalde, urtero antolatzen diren festa, jaialdi eta txapelketetan sortzen den informazioa ere jaso nahi dugu. Horretaz gain, museo etnografiko bat egin nahi dugu. Bertan, objektu batzuk izango dira, baina baita museo digital bat eta artzaintza tradizionala egingo eta erakutsiko duen Museo Bizirik deitutakoa ere. Bukatzeko, artzainen inguruko topikoak gainditzeko, teknologiak ematen dituen aukerak bultzatuko ditugu. Hala, foro digital bat diseinatu dugu eta bertan euren kezkak azaltzeko aukera dute. Artzain askok ordenadore bitartez foro horretan parte hartzeko aukera ez dutenez, aldizkari bat ere atera dugu.

Kaletarrok artzain munduaren irudi erratua al dugu?

Une honetan gizarteak artzainek betetzen duten papera aitortzen du, baina ez dago oraindik onespen profesionalik. Gizartea oraindik harritu egiten da pertsona batek lanbide bezala artzaintza hautatzen badu. Beharbada, garai bateko topikoengatik izango da: artzaina isolatua zela, oso isila, mesfidatia, ez zuela aurrera egiten… Gizarteak ez du ikusi artzaintza zer nolako garapenean sartuta dagoen. Oraindik ere zikinarekin eta pobreziarekin lotzen dute eta, egun, artzainak oso bizimodu duina du. Gauzak egiten askoz ere hobeak gara saltzen baino: gauzak ondo egin dira, baina ez ditugu erakutsi.

Aurriritzi hauek guztiek kalte handia eragiten al dute?

Eskolara etortzen diren ikasleen guraso batzuk semeak edo alabak hartutako erabakiarekin ados ez daudela konturatzen gara. Ez dute ikusten hortik irtenbiderik izango dutenik. Topiko hauek guztiek ez dute batere laguntzen artzaintza aukera profesionala bezala izaten.

Gazte asko etortzen al dira?

Urtetik urtera jende gehiagok eskatzen du eskolan sartzea. Aurten 18 gazte daude eskolan. 10 ikaslerekin hasi ziren eta poliki-poliki kopuruak gora egin du. Lehen urtean baserriz baserri gazte bila ibiltzen ziren, orain gazteak dira informazio eske etortzen direnak. Ez dira baserritarrak bakarrik etortzen, baita kaletarrak ere. Orain arte ikastera etorri den ikasleen erdia sektorean gelditu da lanean.

Gustura al zaudete lehen urte hauetan emandako pausoekin?

Bai, bai. Lana oso zabala eta emankorra da. Orain arte artzaintzaren sektorea produkzioaren aldetik bakarrik begiratzen zen. Ekoizteko eta saltzeko estrukturak eginda daude, baina artzaintzak kulturarekin ere zerikusi handia du. Artzain Munduak azken arlo hau bete nahi du.

Garai batean, ia baserri guztietan izango ziren ardiak, gainera.

Eguneroko laneko beste atal bat ziren. Behiak eta ardiak ziren baserri guztietan nagusitzen zirenak. Gainera, garai batean familia handiak izaten ziren, maiorazgoa baserriarekin gelditzen zen eta artzainak nomadagoak ziren, terrenorik gabeko artzainak. Egun, artzain gehienak lurjabeak dira eta artaldeak garai batean baino handiagoak dira.

Urretxu eta Zumarragan ez daude artalde handiak. Zer dela eta?

Inoiz pentsatu izan dut zergatik Oñatin oraindik ia baserri guztietan daude artaldeak eta Urretxu-Zumarragan ez. Oñatin artzaintza kultura oso errotuta dago. Nahiz eta hemengo baserritarrak ere industriatik bizi, artaldetxoa mantendu dute zelaiak garbi izateko. Urretxu eta Zumarragan, berriz, behiak, larre-behiak… gehiago mantendu dira. Bestalde, inon baino idi gehiago daude. Kultura kontuaz gain, orografia kontua ere izan daiteke: hemengo bailara zabalagoa eta lauagoa da eta Urretxu-Zumarragakoa aldapatsuagoa. Beharbada horregatik jo dute gehiago pinua sartzera.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT