Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Zer dela eta ugaldu dira horrenbeste garitoak? (114. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2006/02/23
Otamotz

“Kalean hotz egiten duelako eta guretzat ez dagoelako ezeralokatzen ditugu lokalak”

Virginia Peña, Eneritz Garcia, Nerea Nuñez,Maialen Dueñas, Ana Gajete, Leire Alfonso, Aintzane Antia,Beatriz Calvo eta Karen Gutteridgek 15-16 urte dituzte etakoadrila berekoak dira. Guztiek La Salle ikastetxean ikasten dute,batzuk DBHko 3. mailan ari dira eta beste batzuk 4. mailan. 2004kourrian alokatu zuten lehenengoz lokal bat, Orbegozoko aldapan, baina2005eko Errege Bezperan Iparragirrekalera joan ziren. "Bestea oso urrun zegoelako aldatu genuengaritoz".

           Horretarako, inmobiliariara joan ziren. Hori da ohikoena,inmobiliarietara jotzea alegia. "Garito bat prestatzeko lokalikzegoen galdetu genuen eta hau bakarrik zegoela esan ziguten. Izanere, toki askotan ez dituzte gazteak nahi". Gure solaskideakgustura dira euren lokalarekin. "Prezio ona du eta, gainera,herri erdian dago. Txikia da, baina moldatzen gara".

           Alokairuaren zenbatekoaz, kokapenaz eta tamainaz gain, segurtasunariere garrantzia ematen diote. Ez da harritzekoa. "Kristala hautsieta genuen ia guztia lapurtu zuten: telebista, irrati-kasetea,DVDa…". Lapurrek eramandakoa ia garito guztietan aurkitudaitekeena da. "Lehenengo gauza sofak jartzea izaten da:lagunenak edo senitartekoenak edo jendeak botatakoak. Telebista etairrati-kasetea ere ia lokal guztietan izaten dira", dioteneskek.

           Luxuzkoak ere ba omen daude. "Batzuen eta besteen arteko alderikhandiena tamaina da. Batzuek hozkailua, mikroondasa, home-cinema…dituzte. Etxean bezala, baina garbigailurik gabe. Segurtasunaridagokionez, lokal batzuetan pertsiana dute. Guk ere hartukogenuke…".

           Telebista ikusi, musika entzun… Zer edo zer gehiago egiten al dutegazteek garitoetan? Zergatik ugaldu dira horrenbeste? "Kaleanhotz egiten duelako eta guretzat ezer ez dagoelako alokatzen ditugulokalak. Joko-areto bat egotea ondo legoke. Hitz egiteko,mahai-jokoetan aritzeko, denbora pasatzeko… elkartzen gara. Afariakere egiten ditugu eta koadrilakoen urtebetetzeak bertan ospatzenditugu".

           Iparragirrekaleko lokaleko neskek denbora libre ia guztia bertan ematen dute."Tarte bat dugun bakoitzean, etxean aspertuta gaudenean…etortzen gara. Aisialdi denbora guztia edo ia guztia bertan ematendugu. Egunean lau bat ordu pasatzen ditugu. Larunbat gauetan bakarrikjoaten gara tabernetara. Kalera irten ordez, garitora etortzen gara.Gure bigarren etxea da". Eta lehen etxean zer diote? "Ezdie grazia handirik egiten, baina onartu beharra dute", dioteneskek.

           Horrenbeste denbora garito barruan… txoko hauek koadrilen artekoharremana oztopatzen dutela pentsa daiteke. "Garitotik garitoraibiltzen gara, gainontzeko lagunei bisita egiten. Lokala dugunjendearen artean harremana dago. Gure ondoan mutil batzuk daude etaberaiekin ere harreman ona dugu".

           Nesken artean ere ez omen dira arazoak sortzen, nahiz eta oso tokitxikian elkarrekin ordu asko ematen dituzten. "Bakoitzak beregiltza dauka eta nahi duenean etortzen da. Bisitak lasai asko ekardaitezke". Arau bakarrak, garbiketaren ingurukoak dira."Zerrenda bat prestatu dugu eta hilero hiru lagun arduratzendira garbiketaz. Alokairua ordaintzera ere txandaka joaten gara".

           Lokalaren jabearekin, bizilagunekin… harreman ona dutela dioteneskek. "Badakigu garitoek ez dutela oso ospe ona, baina gureartean ere denetik dago. Noizbait musika altuegi dugula esan digute,baina bizilagunekin eta Udalarekin ez dugu arazorik. Dena den, jendeaez da fio eta zaila izaten da lokala lortzea".

           Hala, bost solaskideek ez dute eurena uzteko asmorik. "Ez dakiguhemendik urte batzuetara zer gertatuko den, baina oraingoztabernetara joatea eta garitoan egotea gustatzen zaigu. Ez dugu usteutziko dugunik".

“Gurasoek ondo ikusten dute, nahiago dute lokala izateakalean aspertuta ibiltzea baino”

Neskenaren ondoan beste garito bat dago. Bertan, 17-18urteko mutilak elkartzen dira. 16 lagun dira, baina bostekin izangara: Gregorio Cibrian, Xabier Segurola, Aitor Mendia, AsierGonzalez eta Mikel Morillas. Batxilergoko 2. maila ikasten aridira, batzuk UGLEn eta besteak Lizeoan.

           Koadrila hau aspaldi saiatu zen lokala lortzen, baina iaz arte ezzuen lortu. "Hiru edo lau urte generamatzan lokal baten atzetik,baina ez genuen lortzen. Senitartekoren edo lagunen batek lokalik ezbadu, oso zaila da. Inmobiliarietara, kalean ikusten genituentelefonoetara… deitzen genuen, baina alferrik. Bakarrak eman zigunbaiezkoa eta 80.000 pezeta eskatu zizkigun… Ez dituzte gazteak nahieuren lokaletan, baina neskak errazago onartzen dituzte.Arduratsuagoak omen dira. Bestalde, zenbat eta zaharragoa, orduan etaerrazagoa da lokala lortzea. Gu 14 urterekin hasi ginen bila etajendeak aurpegira barre egiten zigun".

           Azkenean, ezagun batzuen eskaintza jaso zuten. "CCOOsindikatuaren taberna zenean daude eta, oso lokal handia denez, 150metro karratu ditu, sartzea proposatu ziguten. Bakoitzak bere gelazuen eta gela amankomunak ere bazeuden. Iazko otsailean sartu ginen,baina ez geunden gustura eta utzi egin genuen".

           Bigarren garitoaren bilaketan, zortea izan zuten. "Hemen zeudenneskak ezagutzen genituen eta, lokal hau utzi behar zutela jakingenuenez, hona etorri ginen. Oraingoz oso gustura gaude. Eroski gertudugu, festa girotik gertu dago… Dena den, kokapena bainogarrantzitsuagoa da  alokairuaren prezioa. Guk 300 euroordaintzen dugu, nahiko kostata. Urruti dagoen lokalera joateaalokairu garestia ordaintzea baino errazagoa da".

           Alokairuen prezioak eurek nahi baino garestiagoak diren arren,mutilek oso argi zuten garitoa beharrezkoa zutela. "Udan ondomoldatzen ginen, baina neguan gaizki. Geroz eta gutxiago irtetenginen. Zinea oso garestia da eta askotan etxetik etxera ibiltzenginen, baina ez da plana. Bestalde, arratsalde osoa tabernetan emateaez zaigu gustatzen, aspertu egiten gara. Gaztetxea badago, baina gureustez politika sartuegia dago eta, gainera, taberna baten antzerakoada eta ez dago intimidaderik. Gau Giroan programaren barne antolatzendiren jarduerak ondo daude, baina alferkeriagatik ez gara joaten.Gainera, hor ere ez dago intimitaterik".

           Iparragirrekalean elkartzen diren mutilek garrantzia handia ematen dioteintimitateari. Baina, zertarako behar dute? "Hitz egitera,lagunekin edo neskarekin egotera, pelikularen bat ikustera,Play-Station-en jokatzera… etortzen gara. Nesken kontuarekin ondokonpontzen gara, neskarekin beste inor ez dagoenean etortzen gara".

           Asteburutan elkartzen dira batez ere. "Asteburuetan arratsaldeosoa bertan ematen dugu. Bestalde, ostiral gauetan pelikularen batikusteko ohitura dugu. Astegunetan, berriz, ahal dugunean etortzengara; baina ez arratsalde osoa pasatzera. Etxean aspertu beharrean,lagunengana etortzen gara".

           Nahiz eta jende asko elkartzen den, ez omen dute arauen beharrik."Apur bat zentzudunak izaten saiatuz gero, ez da araurik behar.Argi dago, adibidez, gauzak ezin direla nahita puskatu. Garbiketaridagokionez, txandatzen saiatzen gara. Dena den, lokala zikina dagoelanabaritzen dugunean, une horretan gaudenok garbitzen dugu eta kito".

           Mutil koadrilak etxe batean aurki daitekeen ia guztia du garitoan:telebista, DVDa, bideo-kontsola, irrati-kaseta, hozkailua… "Etxetikhar zitekeen guztia ekarri dugu. Gurasoek ondo ikusten dute, nahiagodute halako lokala izatea kalean aspertuta ibiltzea baino. Gure ustezkalean istilu gutxiago daude garitoak daudenetik".

           Kontu honetan ere dena ez da ona, noski. "Dakigunez, koadrilabatzuetan elkarbizitza arazoak sortu dira eta bizilagunek alokatutakolokaletatik bidalitako koadrilak ere badira. Errespetua osogarrantzitsua da, argi dago goizeko ordu bietan ez dela musika altujarri behar, esaterako. Dena den, denetik dago: garito txarrak etabaita bizilagun txarrak ere. Elkartzeko eta lasai egoteko tokiakdira, baina gero bakoitzak jakingo du zertan ematen duen denborabertan".

Udal ordezkariak kezkatuta ageri dira

Garitoen kontuak Udalean ere kezka sortu du. Izan ere,gazteek eurentzako nahikoa eskaintza faltan somatzen duten seinale daeta, gainera, lokal hauen egoera ez da legezkoa. RakelBlanco eta ItziarAgirre gizartezerbitzuetako zinegotziekin hitz egiten izan gara gai honi buruz.

           Bi zinegotziek aipatu dutenez, Udalek 12 eta 18 urte bitartekogazteentzako gunea ireki nahi dute herri erdialdean. "Udan hiruamek idatzitako gutun bat iritsi zen Zumarragako Udaletxeranerabeentzat baliabide gehiagoren eske. Prebentzio arloan lanean arigara eta eskaera horri erantzuna eman nahi diogu. Bi herriotakoKultur, Gaztedia eta Gizarte Zerbitzuetako batzordeak ari garalanean: Aldundiko jendearekin hitz egin dugu eta lokal baten bila arigara. Zerbitzu berria Beasaingo Gazte Gunearen antzekoa izango da".

           Udal arduradunen iritziz, egokiena alternatiba eskaintzea da beraz."Gure ustez, onena gazte guztientzat lokal bat egotea da. Bestegauza batzuk ez daudelako sortu dira garitoak. Hauetara joan beharrikez izateko, aukera bat eskaini nahi dugu".

Zintzo-Mintzoren Gazte Lokala eta Gaztetxeabadituzte, ordea. Agirreketa Blancok ere argidute gazteek ez diotela hain erraz utziko garitoak irekitzeari etazenbait aholku eman nahi dituzte. "Bai gazteak eta bai eruengurasoak arduratsuak izan behar dira eta arriskuak gutxitu behardituzte, suitzalgailuak jarri adibidez".

           Kontuan izan behar da garitoak legez kanpo daudela. "Gurebatzordeetara etortzen diren batzuk itxi egin beharko liratekeelaesaten dute, baina gauza onak ere badituzte. Autonomia lantzeko baliodute, baina legez kanpo daude. Gurasoek hori oso argi izan behardute, eurek izaten baitira seme-alabentzat lokalak alokatzendituztenak, izena ematen dutenak. Zer edo zer gertatuko balitz, euraklirateke arduradunak".

           Udal askotan dituzte buruhausteak gai honen inguruan. "Erregulazioaoso zaila da. Berez, garitoek aktibitate lizentzia beharko lukete etaherriren batean gai honen inguruko ordenantza atera dute,betebeharreko gutxieneko baldintzak zehaztuz".

           Urretxu eta Zumarragako zinegotziek ez dute uste hori irtenbideadenik. "Ordenantza egitea ez da erraza: zer baldintza jarribehar dira? Garajeek elkartzeko toki bezala balio al dute? Ez dutebentilaziorik, ezta komunik ere, baina bertan biltzea debekatukobagenu gazte asko kalera joango lirateke. Gainera, sarritanordenantzak egin eta gero ez dira betearazten".

Udalek ez duteoraingoz eskuhartzeko asmorik, baina Urretxukoak garito bat itxibeharra izan du dagoeneko. "Lokal horretako gazteek istiluaksortzen zituzten, herritar batzuek euren kexa helarazi zuten etaixtea erabaki genuen".

Marisol Garin: “Gurasoek lokalaren baldintzen,bertan egiten dutenaren… berri izan behar dute”

Marisol Garin psikologoa duela urte askohasi zen Ikastolan eta Lizeoan haur eta gazteekin lan egiten. Hala,garitoa duten gazte asko umetatik ezagutzen ditu eta arazo honeninguruan sakon hausnartu du. Bere ustez, kontu honek, denak bezala,alde ona eta txarra du: ematen zaion erabileraren araberakoa.

           Garinek garitoak irekitzen hasi zirenean hezitzaileak beldurtu zirelaonartzen du. "Hasieran, garajeetan, herriaren erdialdetik urrun,toki marjinaletan… ireki ziren eta oso gaizki ikusten genuen.Gurasoek alokatzen uztea harritu egin gintuen, baina denborarekinohitu egin gara. Egun baju onak ere hartuta daude eta hori ezkutuanegotea baino hobe da; horiek egokitasun eta higiene aldetik hobetobaitaude".

           Hezitzaileen ustez, normala da gazteek euren txokoa nahi izatea."Beraientzat lokala izatea beharra bihurtu da. Adin horretaninguruan heldurik gabe egoteko beharra dute, kontrolatu gabekoespazioa eta eurek kudeatzen dutena. Horrek ez du zertan txarra izanbehar, ondo antolatuz gero".

           Garitoetan elkartzea eta gazteek beste garai batzuetan egitenzituztenak ez omen dira hain ezberdinak. "Lehen lursail baterajoaten ziren txabolak egitera, joko-aretoa zegoen, gure garaianlokalak alokatzen genituen guatekeak egiteko… Udalen alternatibekez dute balio, horietan beti baitago norbait gazteen jarduerakontrolatzen".

           Marisol Garinek hainbat abantaila ikusten dizkio oraingomodari. "Lokala itxuratzeko egiten duten lana polita da,sormenerako, ardurak hartzeko eta taldean lan egiteko tokiinteresgarriak dira…".

Dena den, gurasoak gainean egotea ezinbestekoa omen da."Garitoetako gazteen gurasoek lokalaren higienearen, baldintzen,bertan egiten dutenaren… berri izan behar dute. Beraiekin hitz eginbehar dute eta aholkatu. Bestalde, seme-alaben ordutegien berri izanbehar dute. Kontratuak eurek sinatzen dituzte, baina ez dakigu gerobertan gertatzen denaren jarraipena egiten duten. Ondo funtzionatzendutenak nagusien jarraipena dutenak dira".

           Garinen ustez, nerabeak euren kasa uztea arriskutsua izan daiteke."Gorabehera handiko adina da. Nerabeak gauza eta egoera guztiakkudeatzen dakiela uste du, baina beranduago konturatzen da hori ezdela hala. Bestalde, ondo dago gazteek euren tokia izatea, baina araueta muga batzuen barne. Dena dakitela uste dute, baina erantzukizunakere erakutsi behar zaizkie".

           Adituen ustez, gazteek garitoan denbora asko pasatzea txarra izandaiteke. "Etxea ordezkatzea gerta daiteke. Erabilitako gauzakedo sobran daudenak eramatea ondo dago, baina etxeko gauzak bertaraeramatea ez da ona. Gazteak babesa behar du eta lagunartean horilortzen du, baina helduen mundutik ihes egitea txarra da. Bestalde,adin batean pasibotasun arriskua dago eta garitoek hori bultzadezakete. Gazteek beste jarduera batzuk ere izan behar dituzte".

           Marisol Garinek zenbait arazoren berri izan du. "Lokalbatzuetan ez dute kanpoko inor sartzen uzten, ezta kale hezitzaileakere, nahiz eta hauek gazte horien ezagunak diren. Badakigu lokalbatzuk oso gaizki kudeatuta eta zikinak daudela, gazte batzuk klaseorduetan garitora joaten direla…".

           Hezitzaileek eta Udaleko ordezkariek gai honetaz hitz egin dutedagoeneko. "Udala ere kezkatuta dago. Asko garajetan daude etahauek ez dira horretarako. Zer edo zer gertatuko balitz, norkerantzungo luke?".

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT