Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Mila Osinalde:musikaz maiteminduta (115. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2006/03/23
Otamotz

Zein familiatan jaio zinen Mila?

           Osinalde gozotegiaren gainean jaio nintzen. Gozotegiagurasoena zen. Aita baserritarra zen eta ama Azpeitikoa. Aitarenfamilian hamaika anaia-arreba ziren eta amarenean hamabi. Eta nik…nik seme-alabarik ez! Hainbeste izanik, lehenbailehen jendeakbaserritik alde egitea komeni zen eta aita osabarena zen Osinaldegozotegira etorri zen 10 urterekin-edo. Aitaren osabak Ameriketanegindako diruarekin ireki zuen negozioa. 

Garai batean Osinalde gozotegia sekulakoa izan omenzen.

           Beno… txokolate fabrika zen! Txokolatea dendetara saltzen zuten.Aita Bergara aldera-eta oinez joaten zen saltzera. Azpeitia alderaere asko joaten zen. Landeta auzoko denda, denetik saltzen zuenhorietakoa, amaren familiarena zen eta hala ezagutu zuten elkar.Txikitan gure euskarak Azpeitiko kutsua zuen. 

Gozodendan lan egindakoa izango zara.

           Pianoa horregatik ikasi nuela uste dut, ihes egiteko… Kristalakgarbitzeari sekulako gorrotoa nion. Amari ikasi beharra nuela esatennion eta amak barkatu egiten zidan. Aita oso gutxi joan zen eskolara,baina ama apur bat gehiago bai. Pianoa eta antzerakoak herrikojauntxoen seme-alabek soilik ikasten zituzten. Las señoritasde Urbistondo, esaten zuen amak. Berak inbidia handia pasatzen zuen,baina bere amak hori ez zela euren kategorirako esaten zion. Horidela eta, egunen batean ezkontzen bazen eta seme-alabak izatenbazituen, pianoa ikasteko aukera emango ziela pentsatzen zuen. Amakez zuen musika kultura handirik, baina telebistan orkestraren batikusten zuenean liluratuta gelditzen zen: hainbeste gizon… esatenzuen. Beretzat gizonak gehiago ziren. Kotxean Azpeitira eramaten nuenbatzuetan eta baten bat pasatzen nuenean lotsagabea zara, gizonaripasatzea… esaten zidan. 

Amaren nahia izanik, gazte hasiko zinen musikaikasten.

           Bost urterekin! Nire lehen maisua Urretxun plaza duen Belaustegi izanzuen. Umea nintzen eta gizon zaharra zen oroimena dut. Lotsatutajoaten nintzen. Olaetxearekin ere ikasi nuen. Beranduago mojakkarrera ematen hasi ziren, Donostiara joaten ginen azterketakegitera, eta Zumarraga guztian lau ginen klase ofizialetara joatenginenak. Ondoren, 15 bat urterekin, Donostiara joan nintzenkontserbatoriora. Egunero joaten nintzen trenean. 18 urterekin bukatunituen ikasketak.

 Anaia-arreba guztiek ikasi al zenutenmusika?

           Lau ginen, baina gazteena, Fermin, duela urte batzuk hil zen. Mielomaizan zuen eta nik emandakoarekin transplantea egin zioten. Horrek aregehiago elkartu gintuen. Bost bat urte oso ondo igaro zituen,baina… Berak ere sekulako musikazaletasuna zuen. Nire medula jarriziotenean 12 bat egun eman zituen kamera baten barruan, isolatuta,eta zeharkako flauta sartzeko eskatu zuen. Ba al dakizu nork irakatsizion instrumentu hori jotzen? Ramon Esnaolak. Etxean, denok egingenituen solfeo eta piano ikasketak. 

Zu izan al zinen musika mundua lanbide hartu zuenbakarra?

           Bai. Hasieran amari ez zion ilusio handirik egiten. Karrera seriohartu nuenean eta Donostiara kontserbatoriora joaten hasi nintzeneanhori zertarako nahi duzu? ikas ezazu beste karrera bat,fundamentuzkoa esaten zidan. Izan ere, garai hartan mojek bakarrikematen zituzten klaseak hemen. Hori, neska, moja joaten bazara,esaten zidan. 

Ikasketak bukatu eta berehala hasi al zinen lanean?

           Gure etxean, Jainkoari eskerrak, ez zegoen lan egiteko beharrik.Garai hartan emakumea etxean egon behar zen, baina ni liberal samarranintzen eta nire kabuz klaseak ematen hasi nintzen. Ikasitakoariprobetxu ez ateratzeak pena ematen zidan. Inguruko batzuekin hasinintzen, oso pozik. Umeei errieta egiten banien, ama euren aldejartzen zen! Gurasoen etxean ematen nituen klaseak, baina ume askoetortzen hasi ziren eta amak hori ez zela posible esan zidan. Horidela eta, ondoko etxera etorri nintzen. Egunean 14 bat ordu lanegiten nuen: Musika Ikastetxea ireki genuenean 100 bat ume nituen!Carmina Ordoñezek laguntzen zidan, baina ez zekien euskarazeta euskaldunek nirekin nahi zuten. Carminak eta Agurtzane Albisuak,besteak beste, nirekin hasi eta bukatu zituzten ikasketak. 

Zenbat urte daramazu dagoeneko klaseak ematen?

           Bueno… berrogeitik gora. Umeak oso gustuko ditut. Gainera, garaihartan egunero ematen zen klase. Pianokoak astean hirutan, bainasolfeokoak egunero etortzen ziren. Sekulako zalaparta izaten zen etxehonetan. Izugarri gozatu dut, nire umeak ziren! Donostiara azterketaegitera joaten ginenean, gainditzen ez bazuten, eurek baino atsekabehandiagoa izaten nuen. Egindako azterketa gainditzeko modukoa zelauste banuen, epaimahaikoengana joaten nintzen nire ikasleakdefendatzera! Gero bazkaltzera joaten ginen guztiok eta treneankantuan itzultzen ginen. Emaitza oso onak lortzen genituen: iaguztiek gainditzen zuten azterketa. Horretarako, behar bezainbestelan egiten genuen. Azterketa bezperan, igandea bazen ere, errepasoaegiten genuen. Asko lan egin dut, baina gustura. Horrek ez du inongomeriturik. 

Kalean jende asko ezagutuko duzu.

           Nire etxera etortzen zirenak bai, baina gero Beasaingo eta Urretxukoinstitutuetan hasi nintzen, beranduago Musika Eskolan… Milaikasle izango ziren, beharbada, instituto bakoitzean.

 Noiz eta nolatan hasi zinen Joxe MariIparragirre institutuan?

           Ireki zutenean. Musika ikasgaia zegoen eta hau Falangearen "SecciónFemenina" delakoaren esku zegoen. Euskal Herrian oso gaizkiikusia zeuden eta oso gustura hartu ninduten: euskalduna eta abizeneuskaldunekin… Hasieran ondo, baina gero afiliatzeko eta bileretarajoateko eskatu zidaten. Nahi izan banu, haien eskutik, Madrilenpuntaren-puntan izango nintzen, baina uko egin nion. Etxeanabertzaleak ziren eta aitak euskaraz hitz egitera behartzengintuen… nire ohorea nuen jokoan. Hiru edo lau urte eman nitueninstitutuan. Musika klaseak neskentzat ziren, baina mutilek ereetortzea eskatzen zuten. Marta Cárdenas margolariarekin musikaeta pintura bateratu genituen klase batzuetan. Oso gauza politak egingenituen. 

Eta ondoren?

           Institutuak ezaguna egin ninduen eta ikasle gehiago etorri zirenetxera. Dena alde izan dut: pisua hutsik klaseak eman ahal izateko,zinea ere niretzako nuen ikasleekin kontzertuak eskaini nahi nituenguztietan… Izan ere, Zelai-Arizti zinea aitarena zen. Berak irekizuen beste bazkide batzuekin. Nire ahizpa txarteldegian egoten zeneta gure dendan ere sarrerak saltzen ziren. Dena libre nuen,musu-truk… Kontzerturako pianoa Donostiako Bengoa etxeari eskatzengenion. 

Azkenik, Musika Eskola sortzeko ahalegina eginzenuen.

           Lehenago organoa jotzen hasi nintzen. Lehengusuak-eta ezkontzen hasiziren eta organoa jotzeko eskatzen zidaten. Hori beste mundu bat da!esaten nien. Kontserbatorioko Estebani zer jo galdetu nion eta egunbatzuetan berarengana joateko esan zidan. Gustuko banuen, klaseakemango zizkidala. Azkenean, organo ikasketak egin nituen. 

Nolatan sortu zenuten Musika Eskola?

           Nire etxean ezin nituen ikasketa ofizialak eskaini, azterketa egiteraDonostiara joan behar genuen. Hori dela eta, askotan joan ginenJaurlaritzara, Kontserbatoriora, udaletxetara… herrian eskolaofiziala lortzeko. Udalaren babesa eta sei irakasle tituludun izateaeskatzen zuten. Nire ikasle izandako batzuk eta ni tituludunak ginen,baina zeharkako flauta eta biolin irakasleak ere behar genituen.Irundik ekarri genituen biak. Horregatik dago Zumarragan banda,irakasle onak izan ditugulako. 

Kontzertuak eskaintzen al dituzu?

           Pianoarekin ez ditut kontzertu asko eskaini. Organoarekin, berriz,asko eskaini ditut hemen inguruan. Bestalde, urtero bidaiaren bategiten dut lagun talde batekin organoak ezagutzeko. Italian,Frantzian, Espainian… izan gara. Espainiako herri txikietan organozoragarriak daude. Euskal Herrian ondo zainduta daude, baina horzehar… Gabirian, adibidez, organo barroko oso ona dago GipuzkoakoForu Aldundiak konponduta, Ataungoa grabatzera Japoniatik etorri izandira… Azkoitikoa eta Donostiako Santa Mariakoa jo ditut, bainaArtzai Onekoa ez dut oraindik ikusi ere egin. Ikaragarria omen da.Organu munduak asebetetzen nau. Aurten Ingalaterrara joango gara,organoak egiten dituen lagun baten eskutik. 

Zer beste afizio dituzu?

           Igeri egitera egunero joaten naiz kiroldegira, mendira joatea ereasko gustatzen zait… Aita oso mendizalea zen. Mendian behorrakzituen eta zortzi bat urterekin aitari niri pianoa erosteko zaldi batsaltzeko esan nion. Tratu hori egin genuen azkenean. 

Zenbat ikasle dituzu egun?

           Bospasei bakarrik. Gurasoak asko aldatu dira urte hauetan. Lehenagoirakasleari laguntzen zioten. Orain, berriz, euren seme-alabei ezinzaie ezer gaizki egin dutenik esan.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT