Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Angel San Vicente: euskaltzale amorratua (117. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2006/05/23
Otamotz

Zein da zurefamiliaren jatorria?

           Aita aguraindarra zen eta ama gabiriarra. Aita hona etorri zenlanera, trenbidera. Gero, Sarralden hasi zen. Izan ere, haiek erearabarrak ziren. Ama baserritik Santa Lutzira joaten zen dantzara etabertan ezagutu zuten elkar. Ezkondu ondoren, taberna eta jatetxeajarri zituzten elkarrekin Gernikako Arbola plazan, orain Odriozolaautoeskola dagoen tokian: bar Sabino, aitaren izena  horibaitzen. Bederatzi anai-arreba gara eta guztiok Gernikako Arbolaplazan jaio ginen.

Aita arabarra zenuten, baina zuek urretxuarpeto-petoak zarete…

           Amak ere, nongoa zen galdetzen ziotenean, urretxuarra zela esatenzuen. Izan ere, 21 urterekin ezkondu zen eta hemen hil zen, ia 100urterekin. 

Zuek ere tabernan ibili beharra izango zenuten…

           Bai, baina ni nahiko gaztea nintzen gurasoek taberna itxi zutenean.Dagoeneko urte asko pasatu dira, baina adinekoek ondo oroitzen dutetaberna hura. Gure aita oso ezaguna zen, lehen ez baitzeuden egunbezainbeste taberna. 

Herria ere oso ezberdina izango zen…

           Beno… Ez dago konparatzerik. Garai hartako etxe gehienak zaharrakziren eta denok elkar ezagutzen genuen: izenez eta abizenez. Denoketxekoak ginen. Gero, etorkinak hasi ziren etortzen. Lehen etorkinakere ezagunak genituen, baina gero… 

Nora joan zinen eskolara?

           Eskola nazionaletara, ez zegoen besterik! Orain kultur etxea dagoentokian zegoen. 100 bat haur egoten ginen gela berean: 5 urtetik 14urte arte. Hasieran, Don Mateo bakarrik zegoen eta, ondoren, DonSegundo etorri zen. 14 urterekin jendea lanean hasten zen: Orbegozonedo beste nonbaiten. Ni, 11 urterekin, Zumarragara joan nintzen:Medranotarren eskolara, oinarrizko Batxilergoa egitera. Ondoren,Donostiara joan nintzen Perito egitera; baina bi urte pasa eta utziegin nuen. 18 urterekin utzi nituen ikasketak. Aita gaixotu egin zeneta etxean gelditu nintzen. Xaboi, ikatz, patata… biltegia genuensotoan eta han aritu nintzen lanean.

Urterik gehien, ordea, kamioilari eman dituzu.

           Kamioia hartzea erabaki nuen. Nire anaia ere garraiolaria zen etaharekin hasi nintzen. Espainia osoa zeharkatzen eman ditut urte asko.Orbegozorekin hasi nintzen eta gero Zornotzatik Madrilera etaMadriletik Bilbora: Hierros Jose Agustin Ormazabal enpresarako. 30urte pasa ditut lan horretan. Duela hiru urte jubilatu nintzen, 61urterekin. 

Zertan ematen duzu eguna geroztik?

           Goizean mendira edo bidegorrira joaten naiz, ordu pare batez. Gero,etxera itzuli, erosketak egin, bazkaria prestatu, etxeko lanak…Jubilatuta nagoenetik, denontzat hobeto. Izan ere, emazteak lanegiten du oraindik. Batzuek, jubilatu ondoren, depresioa izaten omendute… Depresioa? Orain baino hobeto sekula ez naiz bizi izan. Horibai, egun guztia besaulkian eserita telebista aurrean emanez gero,denetik gaizki: kolesterol aldetik, buru aldetik… 24 ordu horiekondo neurtuz gero, denetarako dago denbora eta ez dago depresiorikizateko arrazoirik. 

Gainera, euskaltegira joaten zara.

           Jubilatu aurretik, nire helburua argi nuen: euskara menperatu nahinuen. Nire ama baserritarra zen eta primeran hitz egiten zueneuskaraz, baina denok dakigu zer gertatu zen herri honetan garaihartan: alde batetik, euskaraz hitz egitea debekatuta zegoen eta,bestetik, giroa txarra zen. Euskaraz  hitz egitea ezjakinenkontua zela eta erdara ondo menperatu beharra zegoela pentsatzenzuten gurasoek. Nire ama ez zen iritzi horretakoa: euskaraz ondoikastearen aldekoa zen, baina aitak ez zekien euskaraz. Hori delaeta, amak bere lehengusina baten baserrira, Azkoitira, bidaltzenninduen euskaraz ikastera. Zazpi urtetik hamaika urtera, udakohilabeteak bertan eman nituen. 

Ez al zenuen euskaraz ikastea lortu?

           Adin horrekin ez zara errealitatearen jakitun. Lehengusuekin ondomoldatzen nintzen arren, nik herriko lagunekin egon nahi nuen.Joateari utzi nion eta gero majo penatu nintzen. Herri honetan…ikasitako ia guztia ahaztu nuen. Gure koadrilan ia denok euskaldunakgara, baina euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez genuen. Batek ohiturazuen eta, parranda apur bat egitera joaten ginenean, harekin euskarazhitz egiten nuen. 

Aspalditik ahalegindu zara, beraz.

           Pasiotarren antzerki taldean ere sartu nintzen. Antzezlan guztiakeuskaraz ziren, baina nik buruz ikasten nuen nire papera eta horibili ginen, gustura, herriz herri. Oso euskal giro polita genuen. Guhasi ginen, gainera, Ikastola prestatzen, ez dakit zenbait lagunenartean. Bi maisu Donostiara ikastera bidaltzeko, bakoitzak 400 pezetajarri genuela oroitzen dut. Garai hartan diru asko zen, e!

 Kamioilari lanean, ordea, ez zenueneuskara praktikatzeko aukera handirik izango…

           Ez eta, gainera, semeekin egiteko ohiturarik ez! Jubilatu ondoren,ordea, euskaltegian hasi naiz eta nire helburua hemendik bi edo hiruurtera EGA titulua ateratzea da. Kostako zait, baina lortuko dudalauste dut. 

Borondate irmoa behar da 60 urterekin euskaltegirajoateko…

           Asko gustatu zait beti euskara. Nire helburua ondo menperatzea zeneta lortzen ari naiz. Euskaltegian hasi nintzenean, orain dakidanehuneko hamarra ere ez nekiela konturatzen naiz. Oso gustura joatennaiz. Oporrak heltzen direnean, itzultzeko gogoz egoten naiz. Taldepolita dugu eta denok ondo moldatzen gara. Irakasleak ere onakdira… hor nabil eta hor jarraituko dut ez dakit noiz arte, garunagaldu arte edo akaso! Euskaltegian ordu pare bat sartzen dut, bainagero etxean askoz ere gehiago: ez naiz etxeko lanak egiten nekatzen,gustura egiten ditut eta. Gainera, buruari lana eman behar zaio.Bestela, akabo! 

Etxean zer esaten dizute?

           Etxekoak ere euskaltzaleak dira. Emaztea ere hemengoa da eta txikitanbazekien euskaraz, baina galduta dauka. Datorren urtean jubilatuko daeta, akaso, bera ere hasiko da. Bera lehen urratsean hasi beharkoda. 

Euskaltegian antolatzen diren gainontzeko ekimenetanere parte hartzen duzu: Mintzalaguna, liburu lanketa…

           Mintzapraktika astero dugu. Nik Joxe Mari Lasaren taldea aukeratunuen, aspalditik baikara ezagunak. Lau lagunak taberna baten sartueta, mahai baten inguruan, hitz egiten dugu. Pixkanaka, hitz egitekoerraztasuna hartzen dugu. Hori da falta zaiguna, horretarako eguneroegin beharra dago. Saiatzen naiz: azokara ostegunero joaten naiz etabaserritarrekin beti euskaraz egiten dut. Erosketak nik egiten ditut,emaztea lanean baitago, eta joaten naizen toki horretakoakeuskaldunak badira, euskaraz egiten diet.

 Bizitzaren alor guztietan euskarazmoldatzen zara, orduan.

           Orain bai. Duela bizpahiru urte, ez nintzateke ausartuko. Semeekineta errain-gaiekin ere euskaraz egiten dut. Hiru seme ditut eta eurenneska-lagunak ere euskaldunak dira.

…

Hemendik, jubilatzen direnak Euskaltegian hasteraanimatuko nituzke. Pixkanaka asko ikasten da eta ez dira inondikinora ere damutuko: azkenerako gustura geldituko dira, merezi du eta.Ni behintzat oso gustura nabil: zenbat eta gehiago ikasi, orduan etagusturago.

Garai batean Urretxu eta Zumarragan giro erdaldunazegoela esan duzu, nola ikusten duzu egungo egoera?

           Nire ustez gauzak asko aldatu dira eta, zorionez, euskararen alde.Hala ere, gutxi da oraindik lortu dena. Ikastolan ibilitakoak eurenartean erdaraz ikusten ditut behin baino gehiagotan: hori penagarriada. Euskara bultzatu behar dugu, bestea, erdara, batere esfortzurikgabe ikasten da. Gure hizkuntza ikasteko esfortzu txiki bat egiteamerezi duela pentsatzen dut. Hainbeste urtetan debekatuta egonondoren… orain dugun askatasuna aprobetxatu eta bultzatu behar dugugure hizkuntza ez hiltzeko. Hemendik 100 urtera denok euskaldunpeto-petoak izatea nahi nuke. Gazteleraz jakitea ondo dago, baitafrantsesez eta ingelesez ere, batez ere frantsesez, baina gurea galdugabe.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT