Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Batzokia, hamaika gertaeren lekuko (118. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2006/06/23
Otamotz

Egungo batzokiaren inaugurazioa duela 25 urte izan bazen ere,1981eko ekainaren 14an zehazki, Urretxu-Zumarragako EAJ askoz erelehenago sortu zen. 100 urte inguru izango dira ordutik. "Hemendikbi urtera, 2008an, mendeurrena ospatuko dugu. Ez dakigu zehazki biherriotako EAJ noiz sortu zen, baina 1908ko azaroan GBBren sorrerabatzarra izan zen Antion. Horrek, alderdia ordurako herrian zela esannahi du. Sabin Etxean Zumarragan izan zen bilera garrantzitsu hariburuz prentsak argitaratutako guztia aurki daiteke".

           Zumarragak pisu handia du, beraz, EAJren historian. "Gipuzkoamailako lehen ekitaldi ofiziala bertan izan zen", azpimarratu duIturbek. Zoritxarrez,ez dute alderdiak herrian eman zituen lehen pausoei buruzkoinformazio gehiago. "Zenbait gauza esan dizkigute, baina gerraaurreko garaiari buruzkoak dira. Dagoeneko, ez da militantehistorikorik gelditzen. Aspaldiko erreferentzia bakarra JavierGarinen aita da: joan zen mendeko 20ko hamarkadaren hasieran, herrianalderdi burua izan zela dakigu, bere semeak hala esan digulako",dio Quevedok.

           Garai batean batzokian izango zen dokumentazioa frankistek hartukozutela edota partikularren etxeetan egongo dela uste dute. "JoseAngel Igarzabalekin hitz egin dugu. Urretxu-Zumarragako EAJrenhistoriari buruz egon daitekeen informazioa bilatzea nahi dugu etaberak, 2008ko mendeurrenera begira, sakoneko lana egiteko prestdagoela esan digu. Horretarako, artxibo ugari bisitatu beharko ditudatozen urteetan".

           Izan ere, informazio historiko gutxi dago. "Badakigu alderdiakbeste egoitza batzuk izan zituela honen aurretik. Horietako batLegazpi kaleko 3ko bigarren solairuan izan zen eta beste batUrretxuko Iparragirre kalean, egun Mendizabal harategia dagoentokian".

           Garai bateko batzokien jabetzari buruzko inongo agiririk ez zutenez,frankismo ostean, egoitza berri baten bila hasi ziren. "Alderdiakonfiskatu zizkioten jabetzei buruzko informazioa biltzen hasizenean, zer edo zer bidali genuen, baina ez zen balio handikoa. Horidela eta, 1977 inguruan, beste egoitza baten bila hasi ginen. 1979anjarri ginen harremanetan eraikin honen jabeekin. 1980ko abenduren24an sartu ginen lehenengoz erosi ostean eta ekainean, zaharberritzeobra bukatu zenean, inaugurazio ekitaldia izan zen".

           Jeltzaleak oso harro daude euren egoitzaz. "Zorte handia izangenuen. Etxea Donostian bizi zen Uzkanga familiarena zen. Oporretanerabiltzen zuten, baina ordurako etortzeari utziak ziren. Etxeazaintzeko pertsona bat zuten, egun tarteko oinean bizi denaren ama.Etxeberriko Jose Manuel Zubizarreta izan zen etxe hau baldintzaonetan erosteko aukera zegoela esan ziguna. Uzkangatarrekin hitzegitera joan, eta bi solairuak, ganbara eta lorategia erosi genituen15 milioitan. Jarri ziguten baldintzetako bat, lorategiari eurenamaren izena ipintzea zen: Clara Larrañaga. Egun, oraindikpaperak egin ez ditugun arren, lorategia Udalari utzita dago".

           Afiliatuek ez zuten inongo zalantzarik izan: nekez aurkituko zutenhura baino egoitza egokiagorik. "Herri erdian, Urretxu etaZumarraga artean, ia erreka gainean, dagoen lokala topatzea osopozgarria izan zen. Ez zen inongo eztabaidarik izan. Urretxukolokalen bati buruz hitz eginak ginen, baina hau azaldu zenean, ezgenuen inongo zalantzarik izan: hain zen aproposa eta horren prezioonean… Afiliatuek dirulaguntza eman zuten, baina mailegua ereeskatu behar izan genuen".

           Mailegu honekin, lokala erosteaz gain, zaharberritze lanak eginzituzten. "Arkitekto bati estudioa agindu genion. Lanaren zatihandi bat alderdi kideok egin genuen: pareta batzuk bota, zaborraatera, garbiketa lanak… Hori guztia auzolanean egin genuen.Hilabete batean galtza bete lan izan genuen. Ondoren, Mendiolaktxukunketa lanak egin zituen".

           Lan bikaina egin zuten, ordutik apenas egin behar izan baita besteriketa batzokiak garai bateko itxura berbera baitu. "Duela urtebatzuk, paretetako harriak bistara atera genituen. Bestelakoan,mantentze-lanak besterik ez ditugu egin. Etxea bikaina da etazoragarri gelditu zen. Alde horretatik, oso pozik gaude. Lehensolairuan taberna dugu, bigarrenean bulegoak eta bilera gela ditugueta ganbara, azkenaldian, dantza ikastaroak emateko erabiltzen da".

           Iturbek eta Quevedokbatzokiaren inaugurazio ekitaldietako detailerik txikiena eregogoratzen dute. IturbeUrretxu-Zumarragan alderdiaren burua zen, gainera, garai hartan."Ostiralean, ekainaren 12a zen, Gudariei omenaldia eskainizitzaien Zelai-Ariztin. Ekitaldi nagusiak igandean izan ziren,ekainaren 14an. Mitina, batzokiko balkoitik eskaini zen. Ni agurrazarduratu nintzen eta, ondoren, Josu Jon Imazek eta Xabier Arzallusekhitz egin zuten: lehenak EGIren (alderdiko gazteen) izenean etabigarrenak EBBko buru bezala. Egun zoragarria egin zuen, berohandiegia aukeran, eta plaza jendez gainezka izan zen. Bazuen merituabero harekin bertan egoteak!".

           Mitinaren ostean, Ederrena pilotaleku zaharrera joan zirenbazkaltzera. "500 lagun izan ginen eta menua Etxeberrijatetxekoek zerbitzatu zuten. Arzallus ez zen bazkaltzen gelditu etaJesusMari Leizaola lehendakari ohia izan zen mahaiburu. Garaikoetxealehendakaria ere gonbidatu genuen, baina ez zen etorri: bi buru zireneta bat etortzen bazen… Dena den, batzoki baten inaugurazioa EBBrenpresidenteari dagokio. Baita orain ere. Garaikoetxea aurrerago etorrizen", oroitzen du Iturbek.

           Quevedok,Etxeberrikoek zerbitzatu zuten menua ere gogoratzen du. "Platernagusia Oportoarekin erretako urdaiazpikoa izan zen, garai hartanmoda-modan zegoen. Bestalde, egun hartan bertan estreinatu genuenbatzokiko urrezko liburua eta bertan idazten lehena Xabier Arzallusizan zen. Azkena, Josu Jon Imaz izan da".

           Hasieran, alderdiko afiliatuak eurak arduratzen ziren batzokikomartxaz. "Lantaldeak egiten genituen, koadrilaka, eta hauekhartzen zuten euren kargu taberna eta jantokia. 15 bat talde zeudeneta astero batek lan egiten zuen. Aurreztu beharra zegoen! Gainera,hala, partaidetza bultzatzea eta egoitza girotzea lortu genuen".

           Lehen urte haietan, Iturbeketa Quevedok oroitzenduten moduan, mugimendu handia izan zen. "Hitzaldiak etamarrazki eta euskara ikastaroak antolatzen ziren, bestak beste.Udalak oraindik ez zuen arte ederren eskola ireki, Euskaltegirik ereez zen egongo beharbada… Orain, ez luke zentzurik izango gukikastaroak emateak".

           Urte haietan, EGI ere indartsu ageri zen bi herriotan. "Gogorlan egin zuten: mendi irteerak eta kultur asteak antolatzen zituzten,beste batzoki batzuetako gazteak ekartzen zituzten…  ganbarangauen bat edo beste pasatu zutela ere oroitzen dut", dioIturbek. "Alderdianeman zen hausturak eragin handia izan zuen gazteengan. EGI, 30laguneko gazte taldea izatetik, desagertzera pasatu zenUrretxu-Zumarragan".

           Haustura edo banaketa oso gogorra izan zen, bai batzuentzat eta baibesteentzat. Batzokia denbora luzez itxita egon zela ikustea besterikez dago. "Azken ordura arte ez zen arazorik egon hemen, hilabetepare batean gertatu zen guztia. Egoitza ixtea erabaki genuen, bainaalderdi kide gehienak EAra pasa ziren eta lokalarekin gelditzea eureizegokiela pentsatu zuten. Tentsio une bat primeran oroitzen dugu:epaile baten laguntzaz, batzokia gureganatzera joan behar ginelazabaldu zen eta EAko batzuek gau guztia bertan eman zuten horieragozteko asmoz".

           Azkenean, ez zen epaileen esku hartzearen beharrik izan: bialderdietako buruzagitzek Urretxu-Zumarragako batzokia jeltzaleenesku uztea adostu zuten. "Epaiketen bideak luze joko zuen etaalderdiek akordiotara heltzea erabaki zuten. Dena den, hemengokasuan, Uzkangatarrek beti defendatu zuten eurek EAJri saldu ziotelaetxea. Hori dela eta, alderdien arteko adostasunik egon ez balitzere, egoitzak gure esku bukatuko zuela uste dugu".

           Hala ere, EAJk denbora luzea eman zuen batzokitik kanpo. "1987tik1991ra bitartean itxita egon zen. EAk hilabete inguru soilik izanzuen zabalik. Urte haietan toki ezberdinetan egon ginen, orain KutxaEnpresak dagoen lokalean adibidez".

           Azken urte hauek, 80ko hamarkadakoak baino lasaiagoak izan dira."Gazteak etortzen dira, beste batzuk joan egiten zaizkigu…bizitzaren legea. Eutsi egiten diogu, alderdiak antzeko egoera bizidu Gipuzkoako gainontzeko herrietan eta beste alderdiak ere paretsudaude. Zorionez, taldetxo bat gazteei laguntzeko prest agertu da:izan ere, jendea prestatu behar dugu, alderdiaren bitartez herriarenalde lan egin dezaten".

           Hala, Urretxu-Zumarragako batzokitik alderdi barruan zein EuskalHerria mailan zeresana eman duten kideak atera dira. "PakoPozueta senataria izan zen bi legegintzalditan, Sofia BereziartuGBBko idazkaria da…". Guztien buru, Josu Jon Imaz, noski."Hiriburukoei herriotan ere ondo lan egiten dugula erakustekobalio izan digu. Gainera, alderdi barruan ospe apur bat eman digulaaitortu beharra dago".

           Batzokian bertan herritarrentzat dagoen eskaintzari dagokionez esan,garai batean baino kultur ekitaldi gutxiago antolatzen direla etataberna eta jantokia profesional baten esku utzi direla. "Politikaarloko lanetik kanpo, ekitaldi gutxi dago. Ganbara dantza ikastarobateko kideei utzi diegu, mus txapelketa antolatzen dugu eta hitzaldibatzuk ere bai. Tabernaren arduradunarekin zorte handia izan dugu.Hala, ostiraletan giro aparta izaten da eta larunbatetan jendezgainezka. Zentzu horretan, Urretxu-Zumarragakoa da Gipuzkoan hobekienfuntzionatzen duen batzokietako bat", diote Iturbeketa Quevedok harro.

Aldiri: “Bezeria bera ere aprobetxatu genuen, bainatxokolaterik ez zela izango argi utzita!”

Ezker abertzaleak bi egoitza ditu: Amalur Zumarragan eta AldiriUrretxun. Herri Batasuna sortu eta ondorengo lehen urteetan biherrietarako batzorde bakarra izan zen, baina, herri bakoitzak bereaizatea hobe zela ikusi zuten gero. Audientzia Nazionalean hartutakoerabakiak direla eta, Zumarragakoek nahiago izan dute eurenegoitzaren nondik norakoei buruz ez hitz egin. Urretxun, berriz,Daniel Arrizabalaga, Miren Josune Begiristain, JoxemiLasa eta Joxe Leunda beteranoekin izan gara.

           Herri bakoitzak bere batzordea behar zuela erabaki eta gutxira,urretxuarrak egoitza baten bila hasi ziren. "Jose Mari EtxanizPotros hil zutenerako, 1985eko irailerako, batzordea zegoen Urretxun.Elkarte gastronomikoetan, kiroldegiko tabernan… elkartzen ginen,baina, berehala, egoitza behar genuela ikusi genuen. Bestela, ezzegoen lana fundamentuz aurrera ateratzerik".

           1986an hartu zuten egun Aldiri dena. "Lokal hau oso egokiairuditu zitzaigun. Transferentzian zegoelako hartu genuen, batik bat.Lokala Juanito Arbizurena da eta hemen txokolategia zegoen. Ez genueninbertsio handirik egin behar izan, gehiena garai hartan zegoenbezala dago: mostradorea, sabaia, leihoak… ordukoak dira. Sukaldeabesterik ez dugu aldatu. Txokolategiko bezeria bera ere aprobetxatugenuen, baina txokolaterik ez zela izango argi utzi genuen!",diote txantxetan.

           Aldiri 1986ko Ostiral Santu egunean ireki zen. "Jende askoetorri zen. Txorixo pintxoak jarri genituen eta batzuek ya estánlos de siempre, no respetan ni la Semana Santa esan zutela gogoratzendugu".

           Urretxuarrak Amalurretik zetozen: hark elkarte gisa funtzionatzen dueta Aldiri, berriz, taberna da. "Behin baino gehiagotan esangenuen elkartea izateak eragozpenak zituela. Azken finean, hanbakoitza bere giltzarekin ibili behar zen. Hona kanpoko jendeaedozein ekintzatara etor daiteke. Eredu hau egokiagoa daherritarrekin harremana izateko. Gainera, taberna alderdia etaekimenak garatzeko diru iturria da".

           Urretxuko ezker abertzaleak beste lokal batera joateko asmoa zuen,Garzonek herri tabernen kontuak bahitu aurretik. "Gure asmoakzutik dirau, hemengo lana dela eta, beste lokal mota bat beharbaitugu: bai tabernako bezeroei begira eta bai alderdiko jardunaribegira". Duela urte batzuk, tokiz aldatzeko prest zeuden."Lanerako txoko bat genuen eta, hura bota zenean, EuskoJaurlaritzarekin akordioa lortu genuen eraikin berriko behekosolairua hartzeko. Prezioa ere adostu genuen, baina, etxea egiten ariziren bitartean, Garzon etorri zen eta hortxe moztu zen dena. Eabehingoz afera konpontzen den! Prozesu honek aurrera egitea eta gureeskubideak eskuratzea espero dugu".

           Joxe Leundak Aldiri tabernako sukaldean lan egiten dutenenmeritua aitortu du. "Baldintzak eskasak dira. Hor lana egiteaoso gogorra da. Beroarekin-eta, hor sartu egin behar da! Aurrerabegira, beste zer edo zer ezinbestekoa da".

           Dena den, Aldiriko martxarekin gustura dira. "Erakusleihoaizateak, jendeak berri bila nora jo izatea suposatzen du: istripu bategon da, ez dakit zein atxilotu dute…". Garai batean, kulturekitaldi ugari ere antolatzen zituzten. "Aldiri kultur elkarteakGarzonek kontuak eta lokalak bahitu arte antolatzen zituenak, Lekaiokantolatu behar izan ditu gero: Urretxuko jaietakoak, mikologiaasteburuak, erraldoien konpartsa, Herri Urratsera autobusak…".


Zelaikoa Alkartetxea: “Kolore guztietako jendeaetortzen da, inolako konplexurik gabe”

Eusko Alkartasuna alderdia 1987an sortu bazen ere, zortzi urtepasatu ziren egun duen egoitza ireki aurretik. Ordura arte, afiliatubatek Piedad kalean zuen lokal txiki batean burutu zuten eurenjarduera politikoa. Zuzendaritzako kideek diotenez, "Ez zenlokal egokia. Bilerak, administrazio lanak… egiteko balio zuen,baina ez asanblada bat egiteko. Modu txarrean ibili ginen".

           Halako batean, egungo lokala eskuratzeko aukera paratu zen. "Garbigenuen, herri batean izan edo bestean izan, bi herrietarako lekuerosoa behar zuela. Toki askotan izan ginen, baina batzuetangarestiak zirelako bestetan… Hau suertatu zenean, aukera onairuditu zitzaigun: Zumarragan dago, baina Urretxuri begira. Bestalde,etxe azpian dago, garai hartan aparkatzeko toki aproposa zen, zubiabertan dago… Orduan, ez zen uste erreka bi herrien arteko loturaizan zitekeenik eta inguru hauek atzealdea ziren. Egun, bidegorria,Madayako etxeak… erabat aldatuta dago inguru hau".

           Mailegua eskatu zuten, lokala eta egokitze lanak ordaintzeko."Afiliazioetako dirua eta kreditua izan ziren iturriak. Ahaleginhandia egin dugu, duela gutxi bukatu baitugu ordaintzen".

           Inaugurazio ekitaldia 1995eko maiatzaren 1ean izan zen. "CarlosGaraikoetxea izan zen, garai hartan alderdiko lehendakaria.Mankomunitateko lau herriotako alkateak ere izan ziren: Idiakez,Irizar, Arbizu eta Larrañaga. Bestalde, omenaldia eskainizitzaien bi herriotako afiliatu zaharrenei. Horretaz gain, bazkarihandi bat egin zen. Urtero, gutxi gorabehera data berean, urteurrenekitaldia egiten dugu: hitzaldiren bat izaten da. Dagoeneko, EAkoburu gehienak izan dira Zumarragan: Begoña Errazti, IñakiGaldos… Imanol Muruari buruzko liburuaren aurkezpena ere egin zen".

           Bestelakoan, ez dituzte ekitaldi asko antolatzen. Garai batean, biherriotako hainbat lagun omendu zituzten. "Ez genuen ustealderdi politiko batek antolatu beharreko kontua zenik, baina Udalekegiten ez zutenez, hiru edo lau urtetan guk egitea erabaki genuen.Urtero, Urretxuko bat eta Zumarragako beste bat omentzen genituen:lehenari urritza egurrez egindako makila ematen genion etabigarrenari zumar egurrez egindakoa. Zumarragako Trikitixakoek, RamonYurrebasok, Anjel Arrospidek, JesusSegurolak, Inazio Barriok… jaso zuten, besteak beste.Egiteari utzi genion, baina inork ez zuen lekukoa hartu. Herribatzuetan egiten da eta hemen ere egin beharko litzateke".

           Eusko Alkartasunakoek euren egoitzako ateak mundu guztiari zabalikdaudela azpimarratu dute eta jendea horren jakitun omen da. "Alderdibatzuek sistema bat aukeratzen dute eta besteek beste bat. Afiliatueta aldekoentzat elkarte gastronomiko moduko zerbait egin genezakeenedo lokal irekiagoa. Bigarrena egitea pentsatu genuen eta asmatu egingenuen. Beharbada, Urretxu-Zumarragan alkartetxea da egoitzarikirekiena. Kolore guztietako jendea etortzen da, inolako konplexurikgabe. Ondoan Galeperra izateak lagunduko zuen. Poteatzaile koadrilabatzuen zirkuituan dago. Alde horretatik, zerbitzua egiten dioguherriari. Beste batzuk, euren izaeragatik, kokapenagatik… arazogehiago dituzte".

           EAkoek, beste batzuek bezala, taberna eta jatetxea alokatuta dituzte."Zorra ordaintzeko sistema ere izan da… Jatetxearen zati batgure esku dago, lagunarteko afarietarako-eta. Behar dugunean,tabernako nagusiari garaiz abisatzen diogu. Tabernaz eta jatetxeazgain, bulego txiki bat eta aldameneko garaje bat dugu biltegi gisa.Liburutegi txiki bat ere badugu, jendeak ekarritako liburuekinosatua. Tartean Marxen El capital ere badugu!".

 

Casa del Pueblo: “Alderdi politiko batek irekizuen lehen egoitza izan zen gurea”

Sozialistek tradizio handia duteUrretxu-Zumarragan. Francoren diktadura ostean, 1977an berrantolatuzuten alderdia herrian. Anton Arbulu Zumarragako alkateakprimeran oroitzen du garai hura. "Bilerak Kabia jatetxea dagoentokian egiten ziren, garai hartan Gure-Kabia zena. Nicolas Redondo,Enrique Mujika… etortzen ziren, hemengo Ismael Aldamarekin,Baltasarrekin… biltzera eta panfletoak ekartzera".

           PSEren egoitza, Casa del Pueblo izenarekin ezagunagoa, urte hartanbertan ireki zen. "Alderdi politiko batek ireki zuen lehenegoitza izan zen. Gero, Batzokia, Amalur… ireki ziren".

           Ordutik, sozialistak Bidezar kalean elkartzen dira. "Leku osoonean dagoelako erosi zen lokal hori. Auzolanean konpondu genuen,UGTko eta PSEko afiliatuek. Izan ere, alderdiarentzat etasindikatuarentzat erosi genuen. Orain, berriz, UGT Leku-Ona zapatadenda gainean dago. Nire ustez, sindikatua eta alderdia eta ez diraelkarrekin egon behar. Izan ere, bakoitzak bere lana du eta guztiakez daude bietan afiliatuak".

           PSE-EEkoen egoitza oso handia da. "Taberna, bilera gela handia,liburutegia, bulegoak… egin genituen. Oso lan ona egin genuen.Taberna denei zabalik zegoen eta bulego batzuk guretzat eta besteaksindikatukoentzat ziren".

           UGT tokiz aldatu ondoren, PSE-EEk egoitza berritzeari ekin dio. Hala,taberna zerbitzua kendu eta alokatu egin du. "Lokal osoa gureada oraindik, baina taberna alokatu egin dugu. Beste ate bat egin dugugure egoitzara sartzeko eta barrualdean berrikuntzak egiten arigara".

           Izan ere, beste alderdi batzuetan bezala, afiliatu guztiak ez daudetabernan lan egiteko prest. "Lehen batzorde asko genituen: batatabernaz arduratzen zen, bestea ekitaldi publikoez… Gauzak ez diralehen bezala, jendea nekatu egiten da. Hala, taberna alokatzeaerabaki dugu".

           Arbuluk ez duuste taberna ixtearekin alderdiak jendearekiko gertutasuna galduduenik. "Tabernara ez eta egoitzara joan nahi duen jende askodago. Egoitza afiliatuei eta edozein kontsulta egin nahi dutenherritarrei zabalik dago".


Ezker Batua, Paraiso galerian

 

Urola Garaiko Ezker Batua 1987an sortu zen. Sorrera bilerak etasortu ondorengo lehenak Zelai-Ariztin egin zituzten, baina berehalalortu zuten euren egoitza. Diego Calvo Zumarragako zinegotziahaurra zen oraindik garai hartan, baina ondo asko ezagutzen dualderdiaren historia.

           Ezker Batuaren lehen egoitza Zelai-Arizti aretoaren ondoko frutabiltegitik gertu zegoen. "2001. urtera arte izan ginen bertan,alokairuan. Urte hartan egungo egoitzara etorri ginen: SecundinoEsnaola kaleko Paraiso galeriara. Hemen ere alokairuan gaude".

           Inaugurazio ekitaldian alderdiaren Gipuzkoako eta Euskal AutonomiErkidegoko buruak izan ziren: Antton Carrera eta Javier Madrazo. "Ezgenuen ekitaldi bereziki deigarririk antolatu", dio Calvok."Lokala eskualde mailakoa da eta garai hartan arduraduna JoseLuis Insua legazpiarra zela oroitzen dut".

           Egoitza txikia da, baina alderdiaren beharrak asetzeko nahikoa."Lehen denda bat zegoela uste dut eta, orain, bilerak egitekoerabiltzen dugu batez ere. Bilera gela, trastelekua eta komunabesterik ez ditugu; baina gustura gaude. Izan ere, ditugun beharrakkontuan hartuta, nahikoa da. Bertan, tamaina dela eta, ez dugubestelako ekitaldirik antolatzen. Hitzaldiak, esaterako, Legazpidorretxean egiten ditugu".




Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT