Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Esteban Barrena: Konpromisoa azken muturreraino (124. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2007/02/23
Otamotz

Egun Eliz-Kalen bizi zara, bainaZumarragan jaiotakoa al zara?

Bai, bai. Nahiz eta aita oñatiarra zen eta amaEzkiokoa. Aita ez nuen ezagutu, lau urte nituenean hil baitzen.Bederatzi anaia-arreba ginen eta ni naiz gazteena. Zaharrenak Ezkionjaio ziren. Bertan  harrobi bat zegoen eta aitak han egiten zuenlan. Gurasoek Ezkioko taberna ere izan zuten. Gero, Zumarragaraetorri ziren, aita Badiola Hermanos lantegian hasi baitzen lanean.

Non bizi zineten?

Gurasoak Kalebarrenera etorri ziren, baina gero plazazaharrera joan ziren: Nafarroa plazara. Bertan bizi izan ginen, gureetxea bota zuten arte. Orduan joan nintzen Elizkalera, penahandiarekin. Etxe zaharra zen, baina nirea zen: 40 urte inguru emannituen bertan.

Non egin zenituen ikasketak?

Nazionaletan hasi nintzen, baina apaizgaitegira joanaurretik, bi urte eman nituen La Sallen prestaketa gisa.Apaizgaitegira sartzeko, hiru egun eman genituen azterketak egiten.Onartu egin ninduten eta zortzi urte eman nituen bertan.

Non izan zinen?

Donostiara joan nintzen, baina Guadalajaran ere izannintzen. Latina ondo menperatzea beharrezkoa zen eta nik ez nuenikasgai horrekin asmatzen. Hori dela eta, Sigüenzara joannintzen. 22 urterekin, berriz, etxeratu egin nintzen.

Nolatan ez zinen apaiz egin?

Min handiz atera nintzen apaizgaitegitik, negarmalkoekin, baina nire betebeharra familia bat osatzea zela jabetunintzen. Nola gertatu zen hori? Etxera etorri nintzen senitarteko bathil zelako eta hemen ere lana zegoela ikusi nuen. Apaizgaitegiraitzuli eta beste bi hilabete eman nituen buruari bueltaka, oso gaizkipasatu nuen. Penaz atera nintzen, baina nire bokazioa hau zen:familia bat aurrera atera eta elizan lagundu.

Umetan hasiko zinen elizan…

Garai hartan etxe guztietan zegoen erlijio giroa. Egungizarteak ez du uste Jainkoaren beharrik duenik, oso ondo bizi gara.Katekesian eta sendotzan ibiltzen gara, baina etxean erlijio girorikez badago, galduta gaude. Gurasoek esandakoak gureak baino gehiagobalio du. Hori dela eta, hilean behin gurasoekin elkartzen gara,haurrei katekesian ematen dutenari buruz hitz egiteko. Umeekin etxeanegiteko lantxo bat ematen diegu eta gero haurrek lan hori katekesiraekartzen dute. Etxeetan kristau giroa sartzea nahi dugu.

Ez zara apaiza, baina apaiz askok baino lan handiagoaegiten duzu elizaren alde apaizgaitegitik atera zinenetik.

Vatikanoko II. kontzilioaren garaian atera nintzen:laikoen misioa zehaztu zen elizaren barruan, eliza denok osatzendugula aldarrikatu zen, apaizak meza jendeari begira eta tokiantokiko hizkuntzan ematera pasatu ziren, laikoak mezatan irakurtzenhasi ginen… Gero eta gehiago egiten dugu: nik diakono funtzioaegiten dut, ez nago ordenatuta, baina egunen batean, beharbada,gotzainak ordenatu egingo gaitu. Oraingoz, gaixoak bisitatzen ditugu,Jauna ematen dugu, elizkizunak prestatzen ditugu… Ni neu, haurrenkatekesiaz eta sendotzaz ere arduratzen naiz.

Lanik ez zaizu falta.

Gehiegi dut. 57 urterekin jubilatu nintzen eta emazteakneure bidea jarraitzeko esan zidan. Gotzainak eta denek dakite goitikbehera elizari eman natzaiola, erabateko dedikazioa eskaintzen diot.

Urte hauetan guztietan, zenbat parroko pasatu diraZumarragatik?

Zipriano Mendiak bataiatu ninduen, baina ezagutunuenerako jubilatuta zegoen. Ni jaio berri nintzela Don Domingoetorri zen eta apaizgaitegitik bueltan berak jarraitzen zuen. 40 baturte eman zituen bertan. Ondoren, Juan Jose Garmendia eta JabierEtxeberria izan ziren eta, orain, Luis Mari Segurola. Don Domingobenetako bikarioa zen eta bost apaiz zituen laguntzeko. Garai hartakobikario funtzioa eta egungoa oso ezberdinak dira. Egun bi apaiz daudeparrokian, baina luxua da eta aurki bakarra geldituko da.

Nola ikusten duzu eliza?

Oraindik nahiko atzeratuta dago, garaian garairaegokituta egon beharko litzateke. Apaiz kontserbadoreak daudeoraindik eta horrela ez goaz inora. Zer gertatzen da emakumeekin?Elizaren barruan lan egiten dutenen %80 emakumea izango da etabaztertuta daude. Hori ezinezkoa da. Beharbada gehitxo esaten arinaiz, baina horrela ikusten dut. Vatikano II.-ak agintzen duenarekinados nago. Orain hasi gara bertan jasotakoa betetzen. Bazen garaia!Gure parrokoak onartzen du, baina beste askok ez.

Gaia aldatuz, duela 10 bat urte jubilatu zinela esanduzu, non aritu zinen lanean ordura arte?

Apaiztegi kanpoko bizitza gogorra egin zitzaidan. Lehenhilabeteetan zalantzak izan nituen eta behin baino gehiagotanpentsatu nuen Arantzazura joatea. Kontabilitatea ikasi nuensoldadutza egin aurretik eta handik bueltan Banco de Vizcayanlanpostu bat libre zegoela jakin nuen. 34 urte eman nituen bankuan,azkeneko 18ak Zegaman. Nire adineko batzuei erretiroa eman zietelajakin nuenean, Bilbora deitu nuen. Elizari erabateko dedikazioaeskaini nahi nion. Ordura arte, larri ibili nintzen bi lanakuztartzeko.

Txistulari bandan ere makina bat ordu sartu dituzu.

Guadalajaran txistua jotzen ikasteko liburu bat aurkitunuen, Aita Olazaran kaputxinoarena, eta herriminak jota-edo, ikasteaerabaki nuen. Anaiari eskatu nion musika-tresna bidaltzeko. Etxeraetorri nintzenean, 1964an, katekesiko txistulari eta dantzari taldeanhasi nintzen. Joxe Mordo eta Gaspar Linazasoro ziren tartean.

Nola sortu zen Antziñako Ama txistularitaldea?

Katekesiko taldea desagertu egin zen eta Udaltxistulariak hiru ziren: Okariz, Zenekorta eta San Pedro. Garaihartan hasi ziren sortzen txistulari taldeak eta Zumarragako batzukere ateratzen hasi ginen, Antziñako Ama izenarekin. Gurepoltsikotik ordaintzen genituen partiturak. Udaletxetik deitu ziguteneta Jose Inazio Garmendia eta biok joan ginen. Garai hartakozinegotzi frankistak eta Uribesalgo alkatea zeuden gure zain. Hirutxistulariak jubilatzera zihoazela eta gurekin kontratua sinatu nahizutela esan ziguten. Lau txistulari nahi zituzten. Hitza eskatu nueneta garai hartako joera taldeak sortzea zela esan nien. Beraiek ezetzeta ezetz eta ni baietz eta baietz. Azkenean, agirietan titularbezala lau lagun agertu bitartean, nahi genuena egiteko esan ziguten.

Neska-mutikoei irakasteko ere ahalegin handia eginzenuten.

Solfeoa irakasten genuen, baina oso lan pisua zendenontzat. Zorionez, Secundino Esnaola ikastetxea sortu zen etahorrek gure lana asko arindu zuen. Musika ikasi ondoren, txistuajotzen ikasi nahi zutenak, guregana etortzen ziren. Musika ikastetxealaguntza handia izan da eta, gainera, solfeoa guk baino askoz erehobeto irakasten dute.

Gazte asko pasatuko ziren urte hauetan guztietanbandatik. Gazteekin ibiltzea atsegin duzun seinale.

Gazte pila bat pasatu dira, 300 baino gehiago.Bihotzekoa izan nuen eta dagoeneko ez naiz joaten entseiuetara etaalardeetara. Lasaitasuna behar dut. Pasakallean, berriz, iganderoparte hartzen dut. Joan zen astean hiru besterik ez ginen atera.Igandeetan herrian txisturik entzuten ez bada, gureak egin duelaesaten diet gazteei. Besterik ez zaio gelditzen txistuari. Herrigutxitan jotzen da: Urretxun, Donostiako alde zaharrean… Jotzen ezdugunean jendea konturatu egiten da: Gaur ez duzue jo, esaten didateeta euria izan da, arkupetan jo dugu, erantzuten diet. Dena den,gazte jendea ulertzen dut: 5etan oheratu dena, ezin 9etan jaiki! Zeregingo zaio bada! Dagoeneko ezkonduta daudenek eutsi egin behardiogula esaten didate. Baina txistua triste samar gelditzen daatabala jotzen ez bada.

Antion ez al duzu jotzen?

Aspaldi ez dut jo eta badut berriro aritzeko gogoa.Antion nire funtzioa dut, elizan, eta horregatik utzi nuen. Gainera,egun horretan gazte guztiek jo nahi dute eta horrek poza ematen dit.Segi, segi, nik urtetan jo dut, esaten diet.

Zurekin aritutako gazteek txistua jotzen baino zeredo zer gehiago irakatsi zeniela esaten dute.

Beti aprobetxatu izan dut gazteei goxotasuna emateko.Emankizunen ondoren salda hartzera edo mokadutxoa egitera joatengara. Santa Zezilia egunean, adibidez, afaria egiten dugu betiZumardi elkartean. Taldean giroa sortu behar da eta berotasuna eman.Gazteak nire seme-alabak balira bezala tratatu izan ditut beti.

Bilobei ere txistua jotzen irakatsi behar al diezu?

Alabek jotzen dute eta hiru biloba ditut. Alabak semenagusiak txistua joko duela esaten dit eta nik Beasainen izan beharkoduela esaten diot, bertan bizi baitira. Zumarragara etorriko delaerantzuten dit.

Bai Zumarragan eta bai Urretxun, ez dira txistulariaketa artisauak falta.

Urretxuko txistulariekin oso ondo moldatu izan garabeti. Ez dugu sekula arazorik izan. Bi herrien arteko hika-mikengaraia pasatu zen, baina guk ez dugu halakorik ezagutu. Beraiek zeredo zer antolatu dutenean hara joan gara eta alderantziz.

Garai batean palan jokatzen zenuen.

Luistarrek eskuzko eta pala txapelketak antolatzenzituzten. Bigarrena maiatzean antolatzen zen eta beti pilotalekuanizaten nintzen: haurra nintzela, apaizgai nintzela ere bai…Apaiztegitik irten ondoren, jokatzen jarraitu nuen. Anekdota moduan,finalera hamar aldiz baino gehiagotan heldu nintzen eta sekula eznuen irabazi. Jose Luis Idiakezekin, Joxe Mendizabal zenarekin etaJose Antonio Ormazabalekin jokatu nuen. Ordizian eta Azkoitian erejokatu genuen.

…

Ordiziara Jose Luisekin joan nintzen behin: berak 16urte zituen eta nik 18. Kanporaketa Realeko jokalariak izandakoAierbe eta Lasaren aurka jokatu genuen eta irabazi egin genuen.Hurrengoan, geltokira heldu eta jendea zain genuen: irabazi beharragenuela esan ziguten, apustu asko egin zirela eta. Bakean uzteko esangenien. Partida osoa aurretik joan ginen eta aurkariek, partidagalduta ikusi zutenean, frontisaren beste aldera bota zituzten pilotaguztiak. Antolatzaileek deskalifikatu egin zituzten eta sekulakoiskanbila sortu zen. Finalera heldu ginen, baina ez nuen jokatzerikizan: seminariora joateko garaia heldu zen eta Inixio Zalduak jokatuzuen nire ordez.

Zelai-Ariztiko pala txapelketa antolatzen ere arituzinen.

Duela hamar bat urte utzi nion antolatzeari, elizakolanengatik. Antolatzeaz gain, epaile lanetan aritzen nintzen.18.30ean hasi eta 21.30ak arte egon behar zen bertan. Urolak hartuzituen antolaketa lanak.

Beste zaletasunik ba al duzu?

Egun osoa elizari ematen diot. Bazkalostean ordu erdikosiesta egiten dut eta 15.00etarako elizan naiz: bilerak direla,katekesia dela… Hor pasatzen dut eguna. Gustuen arratsaldean izatennaiz: txikito bat edo bi hartu, gehiago ez, etxera joan eta lasaiegon. Zumardi elkarteko bazkidea ere banaiz, sortzaileetakoa.

Emazteak ez al du kexarik?

Berak esan zidan, gainera, nire bidea jarraitzeko. Duelahiruzpalau urte gotzaina etorri zen eta emazteari ni motzeanlotzeko-edo esan zion. Vamos a ver… esan nion, hona etorri aurretikbilera txiki bat egin nuen emaztearekin eta berak esan zidan niremartxa jarraitzeko.

Luis Mari Segurola zurekin pozik izango da. Parrokoguztiek ez dute halako laguntzaile finik izango…

Bera etorri aurretik ere hemen nengoen, e! Badakitapirilean zer edo zer egin nahian dabiltzala, baina ez naizomenaldien aldekoa, jubilatzera zoazela esan nahi baitu. Nik hamaredo hamabost urtetan jarraitzeko asmoa dut, makila hartu artebehintzat. Dena den, zerbait egin nahi badute, egin dezatela. Ezdaitezela pasa, halakoetan gaizki pasatzen baitut eta goiz baitaoraindik halakoetarako. Bastoia hartzen dudanean, egin dezatela nahidutena.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT