Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Alberto Mazmela: Urretxuko erloju konpontzailea (126. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2007/04/25
Otamotz

Non jaioa zara?

Jauregi kalean jaio nintzen.Lau anaia-arreba gara, ni gazteena naiz, eta guztiok Urretxun jaioginen. Urretxuar peto-petoak gara, baina aita Gasteizkoa zen eta amaElorriokoa. Lan kontuengatik etorri ziren hona.

Zer ikasketa egin zenituen?

Bertakoak, Don Mateorenak.Ospetsua zen gogorra baitzen. Zenbat makila hau-tsi ote zituen guregainean, madarikatuak! Dena den, ez  nintzen ni egur gehienjasotzen nuena.

Zertan jardun zinen eskolatik irten ondoren?

Familiaren lagun batzuekAzkoitian erloju-denda zuten eta hara joan nintzen lanera, ofizioaikastera. Gurasoek hori proposatu zidaten eta ondo iruditu zitzaidan,besterik gabe. Azkoitiara joan nintzenean 14 urte bete gabea nintzenoraindik eta soldadutzara joateko garaia heldu arte izan nintzenbertan.

Erloju-konpontzailearena ondo ikusitako lanbidea alzen?

Garai hartan ofizio bateanaritzea banku batean lan egitea baino hobeto ikusia zegoen. Aukeran,nahiago genuen lantegietara joan. Mundu guztia tornularia,fresatzailea, elektrikaria… zen: mekanikarekin zerikusia zutenlanbideek zuten arrakasta gehien.

Zer egin zenuen soldadutzatik itzuli zinenean?

Neure kabuz hasi nintzen,hemen bertan. Hori zen nire asmoa. Herri erdian lokal bila hasinintzen eta hau topatu nuen. Hasieran alokatu egin nuen eta duela 18bat urte erosi egin genuen. 1964ko Santa Lutzi egunean ireki nuennegozioa. Igandea zen, baina garai hartan Santa Lutzi eguna osogarrantzitsua zen merkatarientzat. Izan ere, jendeak erosketak egunhorretan egiteko ohitura zuen eta diru zorroa gainezka ekartzen zuen.Egun, ordea, txartelak direla eta, edozein egunetan egin ditzakeguerosketak.

Erloju-denda asko al zeuden?

Bi zeuden, Zumarragan: Imaz,gero Beasaina joango zena, eta Apaolaza. Ni hasi eta urtebetera-edo,beste bat ireki zuten: Ormazabal. Urretxun negozio gutxik daramategureak bezainbeste urte: estanko pare batek, Mendizabalen harategiak,Lopezek eta Garciak.

Nolakoa zen erloju-konpontzaile lana?

Asko lan egin behar zen.Dena konpontzen zen. Piezak egin, torneatu eta soldatu behar ziren.Inork ez zuen erloju bat baino gehiago eta hori konpondu egin beharzen. Iratzargailuek ere lan itzela ematen zuten. Lan asko egiten zeneta gutxi kobratu, baina garai hartan lanbide guztietako kontua zenhori. Egunean ordu asko sartzen nituen. Leuntzeko makinarekin jo etake aritzen nintzen, behatzak gogortu eta ez sentitzeraino.

Konpontzailea zinen, beraz, saltzailea baino gehiago.

Saldu ere egiten zen, bainaorain baino askoz ere gutxiago. Egun, mundu guztiak bost erloju ditueta ez da ezer konpontzen. Egitekotan, piezak aldatzen dira. Erlojumekanikotik kuartzozkora sekulako aldea egon da. Erloju handiak,berriz, mekanikoak dira eta lana ematen dute oraindik. Izan ere,balio handia dute euren jabeentzat. 150 urteko bat berritu dugu duelagutxi: Mored marka frantziarrekoa.

Urretxun ez dira kategoria horretako erloju askoegongo…

Inguruotako jendea ereetortzen da: Arrasate, Durango, Elorrio… Oso lagun gutxi gara jadahalako lanak egiteko gai garenak eta prestigio apur bat izango dudalasuposatzen dut. Dena den, probintzia guztietan dago oraindik erlojumekanikoekin lan egiteko gai den norbait. Reinosako batek, adibidez,nire tornua erosteko asmoa azaldu du. Egungo erloju-konpontzaileekegindako lanaren arabera kobratzen dute. Izan ere, jendeak bereerlojuen balioa ondo ezagutzen du egun. Duela hamarkada batzukbenetako espoliazioak izan ziren baserrietan.

Zuk zeuk, ba al duzu bereziki maite duzun erlojurenbat?

Nire erloju kuttunena 60urte baino gehiago dituen Leonidas markako bat da. Mekanikoa izanik,kronometroa eta egutegia ditu. Hura konpontzea oso garestia zen etahemen utzi zuten. Sekulako lana egin behar izan nuen konpontzeko.Egun, ez nintzateke gai izango. Erloju baten balioa kalkulatzeko,antzinatasuna hartzen da kontuan batez ere. Baita oraindik ondodabilen ere, noski.

Zertan aldatu dira erlojuak?

Erabat aldatu dira. Lehenmaterial hobearekin egiten ziren. Oraingo erloju onen xafladuralehengo erdi mailakoena baino okerragoa da. Urrezko xafladuraklehengoak baino askoz ere finagoak dira.

Bitxiak ere asko aldatu al dira?

Badira urte batzuk jendegazteari urre horia gustatzen ez zaiola: urre zuria edo zilarranahiago du. Gainera, gazteek dirua beste gauza batzuetan eregastatzen dute eta aipatutako materialak urre horia baino merkeagoakdira. Garai batean baino diru gutxiago gastatzen da bitxietan. Lehenhandikoiak erosten ziren: eskumuturreko, kate eta domina oso handiak.Oraingoak finagoak eta politagoak dira, baina lehengoak bizitzaosorako ziren. Adineko jendeak urre horia atsegin du oraindik.

Lapurretarik ez al duzue izan?

Kontu horrek ez du jendeanegozio honetan aritzera animatzen. Lehen ez genuen kutxa gotorriketa atea zabalik utzi genezakeen. Gainera, pertsiana igota uzten zen,jendeak jeneroa ikus zezan. Pixkanaka, geroz eta neurri gehiago hartuditugu. Egun, gutako gehienok atea itxita izaten dugu. Dena den, urtehauetan guztietan ez dugu lapurretarik izan.

Zer du ona eta zer gogorra lanbide honek?

Konponketak norberak egitenditu eta hori oso polita da. Gogorra? Gauzak egitea asko kostatzendela. Geroz eta gehiago, gainera: ikusmen ona, pultsua,kontzentrazioa eta pazientzia behar dira. Konponketa bat egiteakostatzen bada, tematuz gero, erlojua haustea besterik ez da lortzen.Onena, ohera joatea. Hurrengo egunean, atera egiten da.

Emaztea laguntza handikoa zaizu.

Beregatik ez balitz, ez nuenaurrera egingo. Izan ere, mostradore atzean asko lan egin behar da.Nik tailerrean lan egiten dut eta emaztea arduratzen da bezeroekinharremana izateaz eta lokala txukun mantentzeaz. Laguntza handikoada.

50 urte daramatzazu lanbide berean. Horrenbestedenbora ondoren, nola ikusten da erretiroa?

Lan egiteari utzi behar dioteta bizimodu berria hasi behar dut. Pena ematen dit, bezero batzuklehen egunetik baitatoz nirera eta konfiantza handia baitute nigan.Atzetik datozenek egingo ez dizkieten lanak enkargatzen dizkidate,dirurik ematen ez dutenak. Baina halakoak ere egin behar dira,jendeak merezi baitu. Bezero asko adinekoak dira, eskatzen dutenguztia egiten diet eta horretara ohituta daude. Beraien erlojuek ezdute, beharbada, diru asko balio; baina beraientzat balio handikoakdira.

Denda uzteko eperen bat jarri al duzu?

Udako utziko dut. Lokalaalokatzeko eskaintzak jaso ditut eta niri bertan erloju denda egoteagustatuko litzaidake, baina oso zaila izango da. Herrian ez dituinork hemen egiten diren lanak egiten. Gainera, denbora gutxian,tradizio handiko erloju dendak itxi dira. Erlojugintza mekanikoakhiriburuetan soilik du etorkizuna: bezero asko dauden tokietan.Seme-alabak dituztenek eta horiek negozioarekin jarraitzea nahidutenek, erlojugintza eskoletara bidaltzen dituzte.

Alabak ez ditu zuen pausoak jarraitu…

Ikastea erabaki zuen etaberehala aurkitu zuen lana. Dena den, laguntzera etortzen da. Egiaesan, ez zait iruditzen lanbidea hau neska batentzat egokia denik.Indarra behar da zenbait gauza egiteko: kaxak ixteko etaeskumuturreko erlojuak desmuntatzeko, adibidez. Konponketak inongoarazorik gabe egin ditzakete, noski.

Zein da erloju denden etorkizuna?

Salmenta. Erlojuek etorkizunoparoa dute, nahiz eta edozein tokitan saltzen diren. Izan ere,erloju ona nahi duenak, erloju dendara jotzen du. Bertan aholkatuegingo dute eta bermea eskainiko diote. Erloju onak ez dirabazarretan eta todoacien dendetan saltzen.

Zure etorkizuna mundu honetatik kanpo dago, zer eginbehar duzu?

Ez dakit, baina topatuko dutzereginen bat. Orain arte denbora asko pasatu dut dendan, bainaegunero joaten naiz paseatzera ordu pare batez. Hemendik aurrera orduegokiagoetan joango naiz. Udan zoratuta nengoela esaten zidatenarratsaldeko hiruretan joaten nintzelako… ordu horretan bakarrikahal nuen eta! Bidaiatzeko asmoa ere badut.





Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT