Hala ere, hasierako emozioa eta zirrara prozesatuondoren, nire ama lantzean behin postari horrek berak ekartzendizkion Vencako katalogoen aurrean bezalaxe geratu naiz. Izan ere,gure herriarentzat ikaragarrizko ofertak eskaintzen dizkigutenprograma dizdiratsuen artean, tranpa duen saria sartu baitigu guresukaldera.
Eta ez, tranpa ez dator eguraldi ona datorren honetan,igande bat lau pareten artean pasatu beharragatik. AspaldianJesukristok atsedena hartzeko hartu zuen egun horretako alternatibakRealarekin sofritzea edo andregaiarekin pasiatzea dira gure koadrilaneta oso da posible ordurako Lotinarenak Bigarren Mailan egotea etanik "Vuelta al pueblo" emateko adiskiderik ez izatea.Tranpak hauteskunde ustel batzuei sostengua ematean datza. Izan ere,katalogoan guretzat eta beste zumarragar askorentzat egokienak direnproduktuak eta eskaintzak desagertzeko arriskuan daude eta ni bestelau urtetarako apartheida gauzatzen kolaboratzaile?
Lagunekin hizketan, ”niri behintzat EHNA onartukodidak” edo “hala behintzat herritarren benetako botoak zeintzukdiren jakingo duk”, kontsolazio sariak eskaini dizkidate. Tristeaduk benetan, autoa agindu eta txinoen bazarreko linterna eta ilelehortzailearekin konformatu beharra!!