
AMPAk bigarren erakusketa prestatu du, iaz gure gurasoak ikasle ziren garaiko eskola materialen erakusketa antolatu bazuten, aurten “Txupa” jantzi eta motorrak izan dira protagonista. Igande goizean Beasaingo “Sugoi moto taldea”, Donostiatik eta baita bertako zenbait motorzaletuen zaldiak ere ikusi ahal izan ditugu. Harley, Triumph, Yamaha,Honda… gasolina usaia, larrua.

Azken urteetan bezalaxe aurten ere iparraldeko ikastetxe batekin ikasletrukea egin dugu. Aurten Miarritzeko “Immaculée conception” izan dugu gurean. Oso jende jatorra. Mirandaola, Antio, herriko zenbait lantegi, Donostia ezagutu dituzte. Larunbatean joan ziren etxera, esperientzia polita izan da. Gureek lagun berriak egin eta iparraldeko edertasunaz gozatzeko aukera izan dute, frantsestu gutxi; beraiek industria oinarri duen herria ezagutu ahal izan dute. Ziur naiz hangoentzat eta hemengoentzat esperientzia aberasgarria gertatu dela. Datorren urtean gehiago!!

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide