2007.eko maiatzaren 22an,Ikastola osatzen
dugun partaide guztioi lortutako talde erdiespenahelarazi zitzaigun, talde lanaren balioa berretsiz. Honetarako, gureartean Eusko Jaurlaritzatik Hezkuntza Sailburua, Tontxu Campos etaEuskalitetik Galder Lasuen izan genituen. Ikastetxeko zuzendariaren,Euskaliteko ordezkariaren eta Hezkuntza Sailburuaren hitzen ondoren,langile ordezkari batzuk egiaztagiria eta intsigniak jaso genituen.
Hona iristeko ibilbideluzea egin behar izan dugu, 1997an hasi ginen EFQM ereduaren inguruanformazioa jasotzen. Aldaketarako bide honetan gure erakundeko ahotsguztiak, iritziak eta proposamenak entzun dira eta hauek izan dirahain zuzen ere aldaketarako eragile nagusiak eta aurrerantzean erehala izango dira.